- ahalbait
Adibideak:
aurrenik laungoikoa, egun oinbestek uka ta iraintzen duten lainkoa nik, albait, aitor ta eder nai nukena.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Gazteleraz: a ser posible
Frantsesez: si possible
- atea jotzen lanik ez ukan
Azalpena: (sarrera) zabalik egon
Adibideak:
Atea iotzen ez dugu lanik dena den dago zabala etxe ontako iende noblea launak bedeinka dezala
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
- baitipat
Adibideak:
fedea sartu zizun, baitinat belarriak idikiez.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- behin eta betiko
Azalpena: betiko
Adibideak:
bein ta betikoz igor arnas neri.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- beltza egin
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Beltza egin didazu ta eztizut berealakoan barkatuko
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
- berriz eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
berriz eta berriz gotor indarka naiz aki.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- bertan behera utzi / laga
Azalpena: bat batez abandonatu
Adibideak:
Etzazula, gero, lan ori utzi bertan-beera, jarrai zatzakio astiro-astiro, ori da benetako literatura
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
- betibateko
Azalpena: aldagaitz
Adibideak:
betibateko ots ontaz
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
- bihotz ukan
Azalpena: ausartu
Adibideak:
Ezak biotz, galai gazte, or duk iretzat emazte!
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: AUSARDIA
Gazteleraz: tener agallas
- (neurea, heurea, berea...) egin
Azalpena: nahi dena egin
Adibideak:
Itzaiak ein du beurea
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Gazteleraz: salirse con la suya
- gaurgero
Azalpena: jadanik
Adibideak:
gaurgero garbi dauzkak begi-ninietan
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: para ahora
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Ez neri gogoak eman ere
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
- hala holako
Azalpena: nolabaiteko
Adibideak:
ala-olako adiskidea.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
- halako batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
beraren ezkabidez, lotsa ta bildur, erakutsi nion.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- hitzari eutsi
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
Itzari eutsi diozu orratik, nekez bederen, gizaxo orrek
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- hondarrean idatzi
Azalpena: berri efimeroak eman
Adibideak:
Ez dezu deus idatzi bein bai... ondarrean barratu zan; berriro nork bil lezakean
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
- hutsaren hurrengo
Azalpena: balio gabeko
Adibideak:
nadin utsaren urrengo.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: cero a la izquierda
- leizea jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
bi itsuk zer egin ordea? ez ote ioko leizea
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: HONDAMENA
- muzin egin
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Haren mintzoari muzinik nork egin
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: MESPREZUA
Frantsesez: faire fi (de...)
- porrot egin
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Porrot egingo zuten bildurrez ere
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: hacer quiebra
Frantsesez: faire banqueroute
- urardotu
Azalpena: adulteratu
Adibideak:
Oek ere ez al lute maiz urardotuko mintza zeran garbiro eni erakasteko
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.