- (inoren) andrea ezkondu eta gizonik ez hartu
Azalpena: gizon ez izan
Adibideak:
zure andrea ezkondu zan eta eztuen artu gizonik
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
- atuna harrapatu / eduki
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Gaur seguru arrapatu bear degu atuna
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
Gazteleraz: agarrarse una mona
Frantsesez: prendre une cuite
- begia ibili
Azalpena: kontuz ibili
Adibideak:
Agintariyak ibilli zazute begiya
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
Gazteleraz: andar con ojo
- bekoz beko
Azalpena: elkarren aurrean
Adibideak:
alere elgar ikus zakegu guk goxoki bekoz-beko.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
Gazteleraz: frente a frente
Frantsesez: face à face
- beldurrak airean
Azalpena: beldurrez
Adibideak:
Zegon bildurrak aidian
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
Kontzeptuak: BELDURRA
- beti eta gehiago
Azalpena: denboraren poderioz areago
Adibideak:
Maitatzen zaitut beti eta gehiago.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
Gazteleraz: cada vez más
Frantsesez: de plus en plus
- bihotza bi parte egin
Azalpena: penatu
Adibideak:
Etzazu egin, aitona ona, biotz on ori bi pharte
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
Kontzeptuak: ZIRRARA
- hilda ere aldatzerik ez ukan
Azalpena: egoskorra izan
Adibideak:
Ilda're aldatzerik etzun arek iguel
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
- itzalaren jabe gelditu
Azalpena: ezer gabe gelditu
Adibideak:
gelditu biazu dirurik gabe eta itzalaren jabe
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1967.
Kontzeptuak: POBRETASUNA