- ahoan bilorik gabe
Azalpena: garbiki, ausart (esan, mintzatu...)
Adibideak:
Ahoan bilorik gabe erranen dugu
HERRI MINTZOA
Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.
Kontzeptuak: AUSARDIA
- bi etxetako zakurra
Azalpena: bi nagusi edo helburu desberdinen zerbitzaria
Adibideak:
bi etxetako xakurra goseak hil zuela.
HERRI MINTZOA
Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.
- esne usaina erion
Azalpena: gaztea izan
Adibideak:
Esne-usai darizu
HERRI MINTZOA
Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.
Kontzeptuak: GAZTETASUNA
- gaztaina bota eta molkotzarekin gelditu
Azalpena: (ezertaz) ez profitatu
Adibideak:
gaztaña bota eta molkotzarekin gelditu
HERRI MINTZOA
Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.
- harpa jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Errero-perratzale Bilabonakoa, arpa jotzeko ez dek toki txarrekoa
HERRI MINTZOA
Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- ibaiz bestaldeko sua
Azalpena: ez dagokigun arazoa
Adibideak:
ibaiz bestaldeko sua, edo orobat mendiko sua
HERRI MINTZOA
Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.
- mendiko sua
Azalpena: ez dagokigun arazoa
Adibideak:
ibaiz bestaldeko sua, edo orobat mendiko sua
HERRI MINTZOA
Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.
- zulo berean bi aldiz erori
Azalpena: bi aldiz bertan erratu
Adibideak:
Astoa zulo berean bi aldiz ez erortzen
HERRI MINTZOA
Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.
Gazteleraz: tropezar dos veces en la misma piedra