Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 55

  • ahoan bilorik gabe

    Azalpena: garbiki, ausart (esan, mintzatu...)

    Adibideak:

    —   Segur, Alain Juppé gobernu-buruak ahoan bilorik gabe dio egundaino gobernu batek ez duela hoinbeste aldaketa hoin denbora laburrez sustatu Gehiago dena Europak aipatzen nituen xifre horiei behatzen die zuhurki eta ahoan bilorik gabe errana die kargudunei mendiguneko kriterioak betetzen dituztenak presenta ditzaten bada. Ahoan bilorik gabe diote ere atentadoak aintzina segituko direla. Gogoan duen hura erraiten du ahoan bilorik gabe
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Kontzeptuak: AUSARDIA

  • akerraren adarren gisako

    Azalpena: oker

    Adibideak:

    —   Gizonetan badira manatariak, baina oroitzekotan hauk ere ez direla jainko eta eskutan dituzten giderrak direla, batzu xuxenak eta besteak bihurdikatuak, akerraren adarren gisan
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Kontzeptuak: OKERKERIA

  • araukan

    Azalpena: araberan

    Adibideak:

    —   Urtean 1.500 odol emaile kondatzen dituzte eta Irun herria da araukan Gipuzkoako lehen odol-emailez
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: proporcionalmente

    Frantsesez: proportionnellement, comparativement

  • (inor) arroka gogorra gertatu

    Azalpena: (inor) mendean hartzen zaila izan

    Adibideak:

    —   Eugi beti gibelerat joka, Unanueri pilota kentzeko bainan Elkoro harroka gogorra gertatu, denak bilduz eta joz
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: hueso duro de roer

  • artzainak otsoa bezala maite

    Azalpena: gorrotatu

    Adibideak:

    —   Maite nauzu, beraz, Pasqua jauna; nik ere maite zaitut... nola artzainak otsoa
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • astoa saldu eta astoa erosi

    Azalpena: negozio txarra egin

    Adibideak:

    —   Batzu bazterturik besteak har, ez girela batere hobeki denen buru. Astoa saldu eta astoa erosi, beihalakoak ziona
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • beltzean edo erdi beltzean

    Azalpena: legez kanpo

    Adibideak:

    —   Eta arrangura handiak, kostalde guzian, bainan bereziki Hendaian mugaz haindikoek lan ainitz kentzen diotela, merkeago ariz, batzu beltzean edo erdi beltzean artzen direlakotz, beste batzuek ere gisa guziz ez hemengoen karga berak jasaiten
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • (inork) bide egina ukan

    Azalpena: hasi berria ez izan

    Adibideak:

    —   Hori da gizon harrigarri horren egiazko mezua. Harrigarria diogu, egina baitu bide bere denboran!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • (ezer) bihi batek ez

    Azalpena: bakar batek (ere) ez

    Adibideak:

    —   Ikusten saltsa handia badela, plegu txarra frango, okerkeria ainitz, eta gobernu bihi batek ez dituela gauzak haxean ezartzen, izan eskuineko ala ezkerreko!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • (inoren) bizkar

    Azalpena: (inoren) ardurapean

    Adibideak:

    —   Gainerat, baditazke orain zernahi lan tzar haren bizkar ezarriko dituztenak, harek eginak edo ez harek eginak berdin, hori ere ez baita nahaskeria baizik!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cuenta, a (mi, tu, su...) cargo

    Frantsesez: sur le compte de

  • eiherako astoak ere adarrak ukan

    Azalpena: ideia batean tematu

    Adibideak:

    —   Politikari handi-mandi horiek frangotan holakoak izaiten dira. Arrunt zentzuz eta arrazoinki ariko direnean, eiherako astoak ere adarrak ukanen ditu, eta aski adar luzeak gainerat, orein batek dituenen heinekoak!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • elkarri toka ari izan

    Azalpena: elkarrekin konfiantza izan

    Adibideak:

    —   Elgar ezagutzen dute bi herri buruzagiek, to-ka dira omen elgarri ari, eta berek erran dutenaz, goxoan dira mintzatu
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • eskuan eta denetan min egin

    Azalpena: jipoia eman

    Adibideak:

    —   Min egin diete ondarrekotz baigorriarrek jazko xapelduneri, eskuan eta denetan
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: dar en todas partes

  • etsian etsi

    Azalpena: ideia edo asmo batean irmo egon

    Adibideak:

    —   Etsian etsi zindikatak ere hola tematu badira, eta hoin luzaz, bixtan da greba pisu horiek ez direla haatik gelditzen ahal gobernuak zerbaitetan amor emanez baizik!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • euria jauts ahala egin

    Azalpena: euri asko egin

    Adibideak:

    —   Kapbreton-en beharko ginuen arizan; bainan euria jauts-ahala egin zuen egun hartan
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: llover a cántaros

    Frantsesez: pleuvoir à verse

  • fama bildu

    Azalpena: ospetsu bihurtu

    Adibideak:

    —   Egunetik biharamunerat, duela doi-doia zenbait aste kasik nehork ezagutzen ez zuen mutiko gazte horrek fama gaitza bildua zuen, denak hartaz mintzo!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • forman izan

    Azalpena: sasoian

    Adibideak:

    —   Ederki bururatu da aurtengo Luhusoko —sasoia—, jendea ederki, bi pilota partida suhar, eta forman diren gizonen bitoriarekin
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: en forma

    Frantsesez: en forme

  • gaina hartu

    Azalpena: gainditu

    Adibideak:

    —   Sukarrak ez gaina hartzeko gisan eta giroa ez aintzina mintzeko, Alain Juppé-k beharko du mediku ona izan
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • gaitzeko karraskan

    Azalpena: gogo biziz

    Adibideak:

    —   Gaitzeko karraskan ari zarezte lanean saltoki huntan!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: con ahínco

    Frantsesez: avec entrain

  • geroko mentura ukan

    Azalpena: etorkizunaren aurrean fio izan

    Adibideak:

    —   Seinalatzeko dena: bazirela bankarrak finala guzietan eta badela xoko huntan eta kantonamenduan geroko mentura.
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • gibeleko bortarik ez ukan

    Azalpena: faltsua ez izan

    Adibideak:

    —   Gauza bat bada ona Xarriton-ekin. Aise mintzo da, kar eta fede ainitzekin, eta gibeleko bortarik ez du!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • gutik egin

    Azalpena: (ezertarako) gutxi falta

    Adibideak:

    —   Polonian ere, hauteskundeak zituzten. Hor, Lech Walesa presidentak bere kargua galdu du. Gutik egin badu ere harat-hunata. Denetan bezala, jendea ahanzkor han gaindi ere
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: faltar poco para

  • haizea (inoren) alde itzuli

    Azalpena: gauzak inoren alde jarri

    Adibideak:

    —   Gobernuak uste ote du aski nardatuarekin greba egiten dutenen kontra jalgiko direla, orduan haizea arrunt gobernuaren alde itzuliko dela?
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • hamaika gogoetaren bazka eman

    Azalpena: zer pentsatua eman

    Adibideak:

    —   Ateraldi batzu kausitzen ahal dituzu ez hain zure gostukoak edo hanbat harrigarriak, bainan edozoin gisaz, zuhaur gogo onekoa bazira, emaiten dautzute hameka gogoetaren pazka...
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • hi bahaiz eta ni banauk

    Azalpena: amore eman nahi ezik

    Adibideak:

    —   Denak ere hor daude, hi bahiz eta ni banuk, deusetan ez den gutienetik amor eman nahi!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • hordagoka

    Azalpena: desafioka

    Adibideak:

    —   Aldi huntan hordagoka hasi da frantses gobernua, behar direla berehala libratu, bertzenez kasu, orobat huts egin arazi dako Daytoneko tratuari
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • ifernuko debru zaharra baino makurrago

    Azalpena: gaizto

    Adibideak:

    —   Bainan zer dute bestenaz hor gaindi laparra bezala hola lotzeko Alain Juppé gobernu buruari, hemendik piko eta handik ausiki, uztarka ere plantatuak berdin, ifernuko debru zaharra baino makurrago balitz bezala?
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • ikaran eta eginean

    Azalpena: nahian eta errealitatean

    Adibideak:

    —   Capellanek huts ainitz, ikaran eta eginean, Alustiza eta Errastik zirikatu baitute eskuin eta ezker
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • irentsia ukan

    Azalpena: onez eraman

    Adibideak:

    —   Eta hau segidan. Ez ahal dute hauk laurek ere iretsia joan den igandeko hoin gutiz galtzea! Arrazoinekin.
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • itsu-mandoka

    Azalpena: itsuan, noraezean

    Adibideak:

    —   Ez ote den itsu-mandoka ibilki, xuxen ez jakin makur doana nola xuxendu, hitzaldietan ez badu holakorik aitortzen ere!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • karrikaren erdian gelditu

    Azalpena: kale gorrian gelditu

    Adibideak:

    —   Ez pentsa beraz karrikaren erdian gelditu beharko duela, nehorat biltzerik ez duten jende perreka horien artean...
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • (inongo) katixima ontsa ikasia ukan

    Azalpena: zerbait ongi ezagutu

    Adibideak:

    —   Zuraidar pare pollit hau beti onduz joan da aurten, duten besoarekin (ttipiskoa batek) baina trinketeko katixima ontsa ikasia
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • kautxua leher egin

    Azalpena: gurpila zulatu

    Adibideak:

    —   Ahal zuen bezala bururatu du Olano-k lasterkada gibeleko kautxua leher eginik
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • kintze bezainbat huts egin

    Azalpena: huts asko egin

    Adibideak:

    —   Denak xehatu nahi zituzten Duhauk eta Zugastik, pilota baten polliki biltzea ez balio. Baina kintze bezenbat huts ere egin dute berek holako furian, bereziki gibelean.
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • (ezer) kopeta handiarekin egin

    Azalpena: (ezer) inolako lotsarik gabe egin

    Adibideak:

    —   Biziki untsa hori bainan nondik eta norat Frantziak besteeri debeka dezake berak beste nehoren axola handirik gabe hoinbeste kopetarekin egin eta egiten duena?
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: hacer (algo ) con toda la cara

  • lan beltza

    Azalpena: legez kanpoko lana

    Adibideak:

    —   Lehena lan beltza, bigarrena hegoaldeko ofizialeen konkurrentzia desleiala. Lan beltzaren kasuan botere publikoek deklaratu dute ahal dutena oro egiten dutela baina xifrerik batere eman gabe
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • landare berria(k)

    Azalpena: txapeldun berriak

    Adibideak:

    —   Gazteagoko kadetetan azkaindarrak xapeldun, senpertarrak urrun utzirik. Badira naski landare berriak Azkainen... lehengoen ordainak!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: nuevas promesas

  • (inori) laparra bezala lotu

    Azalpena: (inori) gupidarik gabe eraso

    Adibideak:

    —   Bainan zer dute bestenaz hor gaindi laparra bezala hola lotzeko Alain Juppé gobernu buruari, hemendik piko eta handik ausiki, uztarka ere plantatuak berdin, ifernuko debru zaharra baino makurrago balitz bezala?
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • legez lege

    Azalpena: legezko, legeen araberako

    Adibideak:

    —   Hots, gauzak etzirela legez lege, Prefetak hautsi ditu muble kontratu guziak eta manatu muble deiak egin zitezen behar zen bezala.
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • mairuen denborako

    Azalpena: zahar

    Adibideak:

    —   Mendi eta ibarretako "Mairuen denborako" etxeeki hastez, XVIII. menteko Larzabalen edireiten den "Pagoileta" etxea amiatzeko dükegü, hirigintzaren (ürbanisma) sortzealat heltzeko
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: del tiempo de Maricastaña

    Frantsesez: du temps du roi Guillemot

  • makila bi buruetatik atxiki

    Azalpena: aldi berean baiezkoen eta ezezkoen alde egon

    Adibideak:

    —   Hauk ez dezatela haatik makila bi buruetarik atxik, xuri ala beltx, gorri ala urdineri, orori amen-ka ibiliz, abileziaz edo jukutriaz
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: jugar a dos bandas

  • muga-hausle

    Azalpena: kontrabandista

    Adibideak:

    —   Artetik errateko, noiz hautatu ote dute San Frantses muga-hausleek beren begirale eta laguntzale?
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • mus partida erraza ez ukan

    Azalpena: lan zaila ukan

    Adibideak:

    —   Hogeitahiru urtez Henri Grenet-ek kudeatu duen BAM diztrika bidegurutzean aurkitzen da, eta Lamassourek, erakunde hori hartzearekin ez du mus partida errexa
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • (neure, heure, bere...) nortasuna saltzekotan ez egon

    Azalpena: sendoa izan

    Adibideak:

    —   Albert Dolhats laboraria ez da bere nortasuna saltzekotan: "irabazteko errabia dut, beti euskaldun izanen naiz" dio deplauki nornahiren aitzinean
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: no estar en venta

  • onez onezko partida

    Azalpena: lagunen arteko partida

    Adibideak:

    —   Sant Andreseko partida hau onez-onezkoa zuten eta ez xapelgokoa
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • paper-mendea

    Azalpena: xx. mendea (burokrazia mendea)

    Adibideak:

    —   Piarres Larzabal zenak ez zuen besterik erranen, paper-mende dugula gure mendea...
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • patarrak ordoki ezarri

    Azalpena: arazoak erraz konpondu

    Adibideak:

    —   Iduri du ere, eta hau ez da batere demokrazioa sano baten seinalea, jende ainitzek igurikatzen dutela mirakuilu egile bat! Patar guziak jestu gutiz ordoki ezarriko dituen norbait! Mesias bat, erran ginezake!
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • (inoren eta inoren artean) pindarrak izan

    Azalpena: (partida) estua izan

    Adibideak:

    —   Eta aintzinean aldiz pindarrak izanen direla Jean Mixel Mugica eta Pierre Duhauren artean, erran gabea.
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: saltar chispas

  • tirarik ez ukan

    Azalpena: arrakastarik ez eduki

    Adibideak:

    —   Zaldi meheak, usaian arrakasta duenak ez du tira handirik izan
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • titulua pasatu

    Azalpena: titulua eskuratu

    Adibideak:

    —   Urte guziz egiten duen bezala, A.E.K.k, E.G.A. titulua pasatu nahi duteneri azterketa hori aintzinetik lantzeko parada eskaintzen zaie
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Frantsesez: passer le titre

  • trenpu onean

    Azalpena: sasoian

    Adibideak:

    —   Finalean bietako gazteenak du berea atera, trenpu onean den Fontan batekin
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: en forma

    Frantsesez: en forme

  • tupeta ukan

    Azalpena: lotsagabea izan

    Adibideak:

    —   "Que demain notre agriculture reste à visage humain". Horren erraiteko "tupeta" ere badute! Ikusiz orai arte eta orai ere deramaten politikak kontrarioa ekartzen duela
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Gazteleraz: tener cara

    Frantsesez: avoir un sacré culot

  • uztarria uste baino pisuagoa hartu

    Azalpena: lan zaila ukan

    Adibideak:

    —   Diztrikak egin dituen arrapostuetarik eta zer aldaketa bideratuko duen ikusiz, segurta daiteke Lamassourek uztarria uste baino pisuagoa hartu duela
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

  • zain ukan

    Azalpena: azkarra izan, indartsua izan

    Adibideak:

    —   Zain piska bat baitugu euskaldunek, hark egiten du bertzeak baino azkarrago garela
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    Kontzeptuak: INDARRA

    Gazteleraz: tener nervio

  • zalditik astora jautsi / saltoa bota

    Azalpena: onetik txarrera

    Adibideak:

    —   Ageriko zalditik astora jautsiko garen ala bi zalditik Rolls Roycera pasatuko
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak