- azpikoz gain
Azalpena: alderantziz
Adibideak:
aize bolada batek / uste ez zutela / ontziya azpikoz gain / jira ziyotela.
GARMENDIA, J. (Bertsolaria, 1885-1924)
A. Zavala Altzako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: sens dessus dessous
- beldurrak airean
Azalpena: beldurrez
Adibideak:
Allegatu zanian Sansonen partan beriala jarri zan bildurrak aidian
GARMENDIA, J. (Bertsolaria, 1885-1924)
A. Zavala Altzako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: BELDURRA
- denbora labur
Azalpena: aurki
Adibideak:
esaten zigun denbora labur juan biagula mundutik.
GARMENDIA, J. (Bertsolaria, 1885-1924)
A. Zavala Altzako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA / LABURTASUNA
- (ezerk) lan ukan
Azalpena: zaila gertatu
Adibideak:
Ingelesak lan dik mokodurik onena alemanak jan dik
GARMENDIA, J. (Bertsolaria, 1885-1924)
A. Zavala Altzako bertsolari zaarrak.
Gazteleraz: costar trabajo
- (inoren) lanak egin
Azalpena: garaitu, azpiratu
Adibideak:
laister egingo ditu / frantzesaren lanak / ala esaten zuten / lenbizitik danak / irabaziko dute / gerr'au alemanak
GARMENDIA, J. (Bertsolaria, 1885-1924)
A. Zavala Altzako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: GARAIPENA / HERIOTZA