- ahotan jarri
Azalpena: aipatu
Adibideak:
Kulpa dubena ondo / da kastigatzia / bañan oinbesteraño / bera autan jartzia...
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: andar de boca en boca
- aldez aurretik
Azalpena: aurrez
Adibideak:
asmo senduak aldez aurretik artuak irabazteko.
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- (inoren) almazena berdindu
Azalpena: inoren beste izan
Adibideak:
Etorri bikañeko / bertsolari zuzena / zeñek berdinduko du / zure almazena?
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: llegar a la talla
- amaren semea(k) izan
Azalpena: azkarra(k) izan
Adibideak:
Amaren seme ederrik bada / kulparik gabe ill dana / oien animaz erregutuaz / guazen zeruko Aitana
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- batuta jaso
Azalpena: agindu
Adibideak:
berriz Manolok jasotzen badu / Españiyako batuta / eliz-gizonak egon litezke / maletak preparatuta
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: AGINTEA
- behe eta goitan
Azalpena: nonahi
Adibideak:
Garbi gure dotriña / eun urte oitan / etsaia asko izan / arren be ta goitan
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- beheak eta goiak
Azalpena: guztiak
Adibideak:
Tragatu nai zituben biak eta goiak / alegiña egin du Kiriko patroiak / Donostiko arraunlari / pizkor panparroiak
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- buru-gaizto
Azalpena: maltzur
Adibideak:
basterrak nastu-azten / zenbait buru-gaizto / Euskalerriyan sartu / zaigu Antikristo.
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
- burugogor
Azalpena: tematsu
Adibideak:
oitâ errendi gaiten / munduko bizitzan / orren buru-gogorrak / ez gaitezen izan.
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: cabeza dura
Frantsesez: tête dure
- burutik zabar egon
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
"Gora Jaungoikua ta / gure Fuero zarrak!" / gu engañatu naiez / oien deadarrak / Ez gaude burutikan / oik bezain zabarrak
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: faltar(le) un tornillo
Frantsesez: manquer d'une vis
- (ezeri) dieta hartu
Azalpena: ez arduratu
Adibideak:
Badakite nola artu / lanari dieta, / esanez: "motell, lasai, / bera juan dek eta!"
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: AXOLA
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
zeruko Aita, zuzen gaitzazu / bestela egin du guriak
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- endemas
Adibideak:
Goizian asten dira / korrika lanian / endemas nagusiya / bistan dagonian
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- erdipurdi
Azalpena: gaizki samar
Adibideak:
Gerr'ori dala mediyo dago / gauza guziya garesti / len erdi ipurdi bizi giñanak / gaur nola zenbat fameli!
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- erronkan hasi
Azalpena: harrokeriatan hasi
Adibideak:
Donostiyak uste zuen / aisa irabaztia / bañan eztu baliyo / erronkan astia
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: HARROKERIA
- etsia hartu
Azalpena: etsi
Adibideak:
pozgarriya etzan izango aien / azken orduko antsiya / gerrak gauz onik ez dakarrela / artu dezagun etsiya
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: ETSIPENA
- hor konpon!
Adibideak:
ondo saia gaitian / danak, zar eta gaztiak / or konpon bitez bestiak!
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- korneta jo
Azalpena: gaztigatu
Adibideak:
Gero nagusiyana / jotzera korneta / besteren faltak esan / berenak gordeta
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: IRAGARTZEA
- kukuak oker jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Oriyo aurretik bentajan baietz / jendia gogor zan fiyo / bañan alperrik aurtengo ontan / kukuak oker jo diyo
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- lanak eman
Azalpena: (ezer) zaila izan
Adibideak:
gazte ta sasoi daukazutela / garbi agertu dezute / beste bost edo sei bat urtian / lanak emango dituzte
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Gazteleraz: dar guerra
- lutoan gelditu
Azalpena: inoren heriotza deitoratu
Adibideak:
Jesus onaren besoetan il da / garagarrillaren iruan / Euskalerriko bertsolariyak / gelditu gera lutuan
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
nai ta nai ez arkitzen nitzan zerbait esan bearrian.
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- nahi eta nahiezko
Azalpena: beharrezko
Adibideak:
pekatu guziyaren / barkamena artzeko / nai ta naiezkua da / zeruan sartzeko.
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
- (ezer) paperak egin
Azalpena: itxura eman
Adibideak:
besteren ona ezin / sufritu dutenak / santo-paperak egin / berak okerrenak
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
- santa sekulan (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
santa sekulan ezta izandu onlako odol-isurtzerikan.
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: nunca jamás
Frantsesez: jamais de la vie