- ahalik eta (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
Naiz ahalik eta garbikiena.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- aho betez
Azalpena: ozenki, publikoki
Adibideak:
hauk baitirudite aho betez mintzaturik.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- ahoan bat gogoan beste bat mintzatu
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Mintzo dira ahoan bat, gogoan bertze bat;
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: FALTSUKERIA
- alde guztiz
Azalpena: segurki
Adibideak:
agiaz alde guztiz hunen zortea izan da hagitz diferentea.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: míresele por donde se le mire
- aldez edo moldez
Azalpena: ezergatik
Adibideak:
nor da munduan saindu dohatsu hauekin aldera aldez, edo moldez, zordun eztenik?
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- amor eman
Azalpena: etsi
Adibideak:
Aitzitik amorik eman gabe bethi on eduki du
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- apur bat gora behera
Azalpena: alde gutirekin
Adibideak:
ageri da aghur bat gora behera, batean gehiago, bertzean gutiago, nondik duten bere ethorkia.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: poco más o menos
Frantsesez: à peu près
- ardoa kridatu eta minagrea saldu
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Arnoa kridatzen dute, eta minagre saltzen: sugearen propietatea dute
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- ardurako ibili
Azalpena: arrunta izan
Adibideak:
Eta noizbait Espainia guztian ardurako zebilana
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- atso gisako kontseilu
Azalpena: kontseilu petral
Adibideak:
kontseillu ona, eta ez atso gisakoa.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- atso kontu
Azalpena: gezurrezko ipuin
Adibideak:
funtsik gabeko atso kontua
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: GEZURRA
- bai eta ez bada
Azalpena: zer gerta ere
Adibideak:
bai eta ezbada mutu izanen dela.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: por si acaso
Frantsesez: à tout hasard
- baina bai
Adibideak:
ezta hori eskuararen hobena, baina bai haren enoranziarena.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- baitezpadako
Azalpena: garrantzitsu, beharrezko
Adibideak:
Ordea hau da bai eta ezbadako premia bat, zeinetan eskuara ezbaita obligatua bere baitharik halako gauzei izenen emaitera.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: GARRANTZIA
- bat egin
Azalpena: elkartu
Adibideak:
Eta han itsasorekin bat egiten da
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- begitarte egin
Azalpena: errezibitu
Adibideak:
Nork zer begitarte eginen dioen
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- behinik behin
Adibideak:
behinik behin bere paraia, eta situazino arraia, eta arinaren kariaz; eta bigarrenokorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- belearen elea
Azalpena: funtsik gabeko esana
Adibideak:
arrazoin suerte hau iduritzen zait dela belearen elhea, eta funtsik gabeko atso kontua.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- (inori) (ezertarako) bide(a) eman
Azalpena: aukera eman, lagundu
Adibideak:
Eta emanen bide gaizki mintzatzeko
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: LAGUNTZA
Gazteleraz: dar pie
- bidenabar
Azalpena: aldi berean
Adibideak:
berri jakitera bezala dohana, eta bide nabar ikhustera.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: de paso
Frantsesez: dans le même temps
- (neure, heure, bere...) buruaz gorako
Azalpena: ez dagokigun
Adibideak:
dabiltza ergelkeria, eta enoxentkeriaketan, eta asko orduz bere buruez goragoko gauzen ondoan.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- burutik jauzi
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Ez izaitekotzat zenbait erho zoro burutik jauzirik?
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Frantsesez: perdre la boule
- (neure, heure, here...) buruz
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
berak dira bere buruz asko gora mintzo.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru
- egundainotik eta beti
Azalpena: betidanik
Adibideak:
egundainotik eta bethi eskualdun izatu dena.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
- ele kontu
Azalpena: berritsukeria
Adibideak:
elhe konturik, eta hitz alferrik enplegatu gabe.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- (ezertan) eskua(k) sartu
Azalpena: interbenitu
Adibideak:
Eztuzu beraz zer bekhaiztu: zeren eginbide hunetan eskuak sarthu tudan ezen parada etzaizu behin ere faltako zerbaiten egiteko
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: meter las manos (en algo)
- ezen ez
Adibideak:
Aita Borcorioak ere ba dio apostoluek progotxu gehiago egin ziotela Elizari, preso zeudelarikan iskirabatu zituzten iskiribuez, ezen ez beure predikuez.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- ezpere(n)
Adibideak:
ezperen bat bedi Nafarroa-Beharearra, edo Zuberoarra Bizkaitarrarekin, edo Alabesarekin, eta Otxagabiarra, edo Erronkalesa Baztandarrarekin eta lau-urtarrarekin; edo zein nahi Eskual Herriko alde batekoa bertze alderdikoarekin, eta ikhusiko duzu, elkar ezin adi dezaketela.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: de lo contrario
- gauza ez izan
Azalpena: gai ez izan
Adibideak:
Usaia faltak ezbaitu frogatzen gauza eztela, ez eta ere eztela hobea
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- gibel jale
Azalpena: murmuratzaile
Adibideak:
jaingin, eta gibel jale baitira bere giristino lagunentzat.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: juzgamundos
- gogo hartu
Azalpena: erabaki
Adibideak:
hauk ere hartzen dute gogo, eta borondate estudiatzeko
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ERABAKIA
- gogoa etorri
Azalpena: bururatu
Adibideak:
Eta euskaldunek baitakite gogora ehtortzen zizten gaozen adierazten
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: venir a la cabeza
- gogoan pasa
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
gogoan pasatzen othe duten minduaren artean
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- gogoan ukan
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Bai halaber adirazten ere berak gogoan tuenak
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: tener en cuenta
- gora-behera
Azalpena: arazo
Adibideak:
Hizkuntzaren gora behera guztia.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- guardia eman
Azalpena: (ezeri) adi egon
Adibideak:
Solasari gaurdia emazu
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- (ezer, deus) guti
Azalpena: guti
Adibideak:
eta yeus gutia dela.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: poca cosa
Frantsesez: peu de chose
- hala non
Adibideak:
zeren zure hitz bakhotxa baita misterioz, eta zuhurtziak bethea; hala non Jainkoa, non ediren liteke hitz bat misteriotsuagoa.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: de tal modo que
- halarik(an) ere
Adibideak:
Hakarikan ere nork erranen du denbora hortan bazituztela.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- han konpunt
Adibideak:
eta bertzela han konpunt.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- (neure, heure, bere...) hartan
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
eta ez badute nahi bere hartarik apartatu.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
Gazteleraz: tal cual
Frantsesez: tel quel(le)
- hauts eta errauts jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Zeren baitzeakien, munduko hitzkuntzarik urguillenek, eta soberbiosoenek, erresumen ganbiadurari, amor emanik, hauts, eta herrauts jo zutela
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Frantsesez: tomber dans la dèche
- hemendik harat
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
hemendik harat eztute izanen ihardukitzeko paradarik.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de aquí en adelante
- hitzetik hitzera
Azalpena: maiz
Adibideak:
hitzetik hitzera barbarismo dario.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- hor hemen
Azalpena: hainbat lekutan
Adibideak:
edo hor hemen banaturik zeudezinak alkhargana biltzea.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- horrat hunat
Azalpena: hainbat lekutara
Adibideak:
berehala horrat hunat banatu zen.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- itsas hondar gabean sartu
Azalpena: eginkizun handitan sartu
Adibideak:
Ordea nola ni sarthuko naiz itsas hondar gabe hunetan? eta ezin athera naiteken egitekotan?
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- krokodilaren kantua
Azalpena: gezurrezko lantua
Adibideak:
hauk badakite ederki, eta sothilki bere ustez bat cederaren kontra bere pozoinaren hedatzen, kapatzat, eta estalkitzat hartzen dutelarikan, ongi ikhasi naizko desirkundea, edo itxurapenezko urrikaltzapenaren azpian: krokodilaren kontua dute.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: lágrimas de cocodrilo
Frantsesez: larmes de crocodile
- larrutik kosta
Azalpena: asko kosta
Adibideak:
Eta ongi larrutik gostarik hartaz gozatu ziren
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- legea egin
Azalpena: agindu
Adibideak:
Zeren garaitu baitzuten eta egin zioten legea, nihor etzekiola mintza Justiziari erromarren hizkuntzaz baizik.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: AGINTEA
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
eta lehen bai lehen egin dezon garazia entzuteko bozkariozko berri.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- mundu herria
Azalpena: mundu osoa
Adibideak:
predikatu baizuten mundu-herri guzian.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- mundu honetakoaz egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Eta mundu hunetakoaz eginik zeruetara igaiteko zegoelarikan
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- (neure, heure, bere...) oinean egon
Azalpena: ez aldatu
Adibideak:
Mundu hau bada bere oinean badago
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
- on eduki
Azalpena: berean iraun
Adibideak:
Erromako enperadoreoak irauntzueino Latinak ere on eduki zuen, eta hura akhabatzearekin, hau ere ganbiatu zen
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- sabeldarraio
Azalpena: jatun
Adibideak:
non munduan den sabeldarraiorik handienari ere eman baitezkoke higuintza.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Gazteleraz: tragaldabas
Frantsesez: avaleur de pois
- sugearen propietatea ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Arnoa kridatzen dute, eta minagre saltzen: sugearen propietatea dute
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
- usaian ibili
Azalpena: arrunta izan
Adibideak:
Españolek hizkuntza hura jeneralki deitzen dute vascunça (erran nahi baitu eskuara); eztu barbarotasunik, ez hortz karraskarik, ez eta ere aho gangazkorik, da hagitz emea, laguna, eta eztia, eta dudarik gabe hagitz zaharra, eta Erromak baino lehen parte hetan usaian zebilana
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.