- ahate mutu
Azalpena: isil
Adibideak:
Baina ez du horrek erran nahi oilo busti batzu girela, zenbeit antzara karrankaritarik entzuten dugun bezala, edo ahate mutu batzutarik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: chiticalla
- ahoberokeria
Azalpena: hitzaren desmasia
Adibideak:
Eta zinez mintzo baitzen gero: ez batere aho-berokeriaz.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (inoren) ahotik galdu
Azalpena: bestek esanak kaltetu
Adibideak:
Ez da nehor behinere haren ahotik galdu
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- alaxintxo!
Adibideak:
are gutiago oraino heien idurikoa, ez alaxintxo!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- (ezeren) aldean bertze egin
Azalpena: iragan
Adibideak:
Holaxet, Chinako bazterraren aldean bertze, harat-huntaren egiteko behar zituen laguntzak eman zazkon Frantziako gobernamenduak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- antzara karrankari
Azalpena: berritsu
Adibideak:
zenbeit antzara karrankaritarik entzuten dugun bezala.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: franche caillette
- atsegin hartu
Azalpena: lasaitu
Adibideak:
atsegin hartu zuen, oro bildurik, han harat, urez ur joaiteko zoriona ukan zuenean
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- azken hatsa bota / eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Azken hatsa eman duela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: exhalar el último suspiro
Frantsesez: tourner de l'oeil
- azpiko(a)z gora
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
gauza guziak nola azpikoz gora infrantzikaturik jarriak diren.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: sens dessus dessous
- balikunbalde
Azalpena: zer gerta ere
Adibideak:
eman-arazi diozkate balikunbalde erlijionearen azken laguntzak.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: por si acaso
Frantsesez: à tout hasard
- bana beste
Azalpena: alde guztiak kontsideratuz
Adibideak:
ez da, bana bertze, ehunetarik bat.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: entre una cosa y otra
Frantsesez: l'un dans l'autre
- barna hartu
Azalpena: seriotan hartu
Adibideak:
ez baizituen ere holako solasak eta egitateak beti barna hartzen badakigu ez diotela onik egin
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: tomar en serio
Frantsesez: prendre au serieux
- bat egin
Azalpena: elkartu
Adibideak:
Bat egiten zuela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- bazter nahasle
Azalpena: istilu sortzaile
Adibideak:
Aspaldi ohartua zen: non eta nor ziren egiazko bakezko gizonak eta egiazko bazter-nahasleak.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ISTILUA
- bazterrera utzi
Azalpena: gutietsi
Adibideak:
Merke uzten zituela bazterrerat xede gaixtoko gizonak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: dejar de lado
- begi atxiki
Azalpena: denbora osoan begira egon
Adibideak:
Eta hurbildanik begi atxikitzen ziotela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: no quitar ojo
Frantsesez: serrer la vis
- begiak zuriturik egon
Azalpena: irrikitan egon
Adibideak:
Hemen nago begirk xuriturik, jakin nahia zerbeit
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: GUTIZIA
- begietara errauts eman
Azalpena: txunditu
Adibideak:
Begietarat errauts emaile deus ez, edo deus onik eztirenek oro beren-ganat itzuliak dauzkatelarik
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: jeter de la poudre aux yeux
- begitan hartu
Azalpena: (inori) gorroto hartu
Adibideak:
Birtute huntan anitzek begietan hatua zuten
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: GORROTOA
Gazteleraz: tener entre ojos
- begi(e)tan ukan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Betiko gorri gaixtoek, tzarrek, lehen xuriak bezen edo gehiago begietan baitituzte orai
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: tener entre ojos
- behialako
Azalpena: aspaldiko
Adibideak:
behialako batez treina hartu zuela Parisen.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ANTZINA
- behin betiko(tz)
Azalpena: betiko
Adibideak:
zer atsegina, ikusi zuenean mutikua zenbeit egunen buruan sendo, behin betikotz sendo.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- behin eta behin
Azalpena: maiz
Adibideak:
nehork ez zuen sinetsi, behin eta behin, ustez errotua zela.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- behin eta behingo
Azalpena: luzerako
Adibideak:
Ezda ondikotz egun hautan bakarra, heriotze supitu hori; bainan orotako handiena da, eta gehienik oro jo dituena, eta izitu. Hain zen jaun hori bere herrian eta bertze asko ingurutan oraino behin eta behingo gizontzat ginaukana.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- behinik behin
Adibideak:
guk behinik behin ez dugu behinere uste izan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- (inori, ezeri) beltzuriz egon
Azalpena: haserre egon
Adibideak:
Heintsu bera dute gure mintzaiari beltzuriz daudenen erraiteko guziek
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- besteak beste
Adibideak:
ez denetz bitxi, bertzeak bertze.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- bet betan
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
hil izan da bet-betan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- bi tantoz (...)-ago
Azalpena: areago
Adibideak:
Urrats bat ezpaitezakegu egin, eskuarari beti mutur dauden koskari batzu oldartu gabe; larruaren barnean eztauzkela, beharrietara doakotenean "bascou" itsusi hori. Hori baino bi tantoz itsusiago berak.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Frantsesez: deux fois plus (...) que
- bide egin
Azalpena: aurrera jo
Adibideak:
Geroztik hunat, urak bide egin du
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- bide erdi gelditu
Azalpena: (ezer) bukatu gabe gelditu
Adibideak:
horra bat hauta; bizkitartean bide erdi ez gelditzekotan; xutik joan-eta lehen apainduratzat...
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: quedarse a medio camino
- bihi bat (ere) ez
Azalpena: bat ere ez
Adibideak:
giristina eskola bihi bat nehon ez utz hoien eskuetan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: EZA / EZETZA
- (inoren) bizia piru batek eduki
Azalpena: hil hurran egon
Adibideak:
Piru batek zeukala erran ditake haren bizia
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: tener la vida pendiente de un hilo
- (inoren) bizkarraren gainean
Azalpena: (inoren) kontura
Adibideak:
orok elgarrekin bat egiten dutelarik gure bizkarraren gainean.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- buru egin
Azalpena: eraso
Adibideak:
Sobera eskualdetarat buru egin behar zuen
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ERASOA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- buruan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
ez barka buruan hartu arte, deus eztuela ikastekotan ikustekorik eskuarak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (neure, heure, bere...) buruaz hartua
Azalpena: harroturik
Adibideak:
oroentzat idorra baitzen, bere buruaz itsuki hartua.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- burutik joan
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Beti kritikan ariko zaizko, burutik joan arazi arte... ahal badute
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: perder la cabeza
Frantsesez: perdre la boule
- buruz beheiti
Azalpena: lurrera begira etzanik
Adibideak:
buruz beheiti etzan da edo bederen makurtu.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- buruz buru
Azalpena: elkarren aurrean
Adibideak:
bai buruz-buru, bai beren kideko kazetetan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: frente a frente
Frantsesez: face à face
- buruz buru egin
Azalpena: topatu
Adibideak:
Buruz-buru egin dute
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- deabruak hartu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
deabruak hartzen du, halakorik aipatzen diotenean
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HASERREA
Gazteleraz: llevar(le) los diablos
- (ezertaz) despitean egon
Azalpena: ezertaz gogaitua edo nazkatua egon
Adibideak:
Uste zuketenek hura bere tokiaz despitean zegola, ongi zakiten haren berri!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Jakinez geroz harenak egin zuela
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- erreka zolaraino jautsi
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Jauts-arazi Frantzia, ikusten dugun erreka zolaraino
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la déche
- errekara eraman
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Frantzia errekalat deramaten framazon tzar horienbanda higuingarria!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: faire tomber dans la dèche
- esku azpiz
Azalpena: ezkutuan
Adibideak:
esku azpiz ari direnek.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: EZKUTUA
Gazteleraz: bajo mano
Frantsesez: sous le manteau
- esku-itzulia hartu
Azalpena: ezeren edo inoren zailtasunak ezaguturik moldatu
Adibideak:
edozoin bezen trebe, esku-itzulia behin hartuz geroz
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: coger las vueltas
- eskugain
Azalpena: baliabide
Adibideak:
eskugainik aski ezin hartuz
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (neure, heure, bere...) eskuko
Azalpena: (neure, heure, bere...) arduerapean
Adibideak:
beren eskuko dituztela kargu guziak.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: à sa charge
- (neure, heure, bere...) eskuko eduki
Azalpena: agintepean eduki
Adibideak:
Beren eskuko xoxoa zaukaten
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Frantsesez: tenir dans sa manche
- eskuko ukan
Azalpena: menpean ukan
Adibideak:
Eskaldun ona bere eskuko ez izana gatik
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- eskumakila
Azalpena: (inoren) manupeko, (inoren) interesen zerbitzari
Adibideak:
Horra zertako, igandean zortziko pestan aurkituko diren, hemen gaindiko framazon guziak; heien esklabo eta eskumakil, eskualdun giristinotasunaz ala jazko haizeaz bardintsu axola dutenak; gero edozoin pestaren usainera laster egileak.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (ezertaz) espantu egin / ukan
Azalpena: (ezer) gauza handitzat hartu
Adibideak:
Ezen eskual-herriko gure deputatuek badute hartaz eta beren buruez espantu
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- euliak (inoren) buztanaz haizatu
Azalpena: lan gaitzak besteri eragin
Adibideak:
bertzen buztanaz uli haizatzaile batzu onak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- ez balinba
Azalpena: ez
Adibideak:
oraikotik azken hatsetaratzen ari dela gure mintzaia. Ez balinba!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: EZETZA
- ezinbestez
Azalpena: behartuz gero
Adibideak:
eta zein ezin bertzez utzi duen lana!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: en última instancia
Frantsesez: en dernier ressort
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
Bego hori Jainkoaren gain.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
bere gaiñ hartuz, edo adixkide zenbeiten laguntzarekin, bazituen han hemenko komentu batzu ezarriak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- gaurtik biharrera
Azalpena: ezustean
Adibideak:
orduan dela sendatu bet-beten, gaurretik biharrera.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Gazteleraz: de la noche a la mañana
Frantsesez: du jour au landemain
- gider handiak ukan
Azalpena: influentzia ukan
Adibideak:
Ba bainan zera da: gider handiak omen zituen
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Frantsesez: avoir le bras long
- gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Bertzalde zenbeit aldiz, geroztik gogoan erabili duguna
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: GOGOETA
- (ezer, deus) guti
Azalpena: guti
Adibideak:
eztakien harek berak, zer egin eskuararen zaintzek, begiratzeko? Deus guti.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: poca cosa
Frantsesez: peu de chose
- hain zuzen
Adibideak:
gibelerat heldu zauku laster, eriaren zainek erranik ez dela gaizkiago eta, hain xuxen, orduan lo dagola.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- haize alde joan
Azalpena: zirkuntstantziak alde ukan
Adibideak:
Haize alde, nor nahik egin dezake auzapez baten lana.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ERRAZTASUNA
Gazteleraz: ir viento en popa
Frantsesez: avoir le vent en poupe
- haize kontra joan
Azalpena: zirkunstantziak aurka ukan
Adibideak:
Baina haize kontra doanak mila sare, arteka, pezoin eta ateka baditu iragaiteko
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: nadar a contra corriente
Frantsesez: ramer à contre courrent
- haizeari bota
Azalpena: lardaskatu
Adibideak:
Ontasunak haizeari burrustan besagainka bota
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- hala holako
Azalpena: nolabaiteko
Adibideak:
multzoan hala hulakoak izanik ere.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- han hara(t)
Azalpena: haruntzago
Adibideak:
han harat joanez geroz, ur handi harek iresten zituela.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- handik harat
Azalpena: haruntzago
Adibideak:
ez zela handik harat urik baizik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- harat hunatak erabili
Azalpena: mugitu
Adibideak:
Erroman eta gaindi, asko harat-hunat erabilirik, bospasei urte huntan
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (neure, heure, bere...) hartan
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
hain ziren biziak eta bakotxa bere hartan, osoak.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
Gazteleraz: tal cual
Frantsesez: tel quel(le)
- hats bizi
Azalpena: bizirik
Adibideak:
tarrapatan ereman dutela, doi-doia hats bizi.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- hatsa zail ukan
Azalpena: hilgaitza izan
Adibideak:
Bainan hatsa zail duela bederen erakutsi du engoitik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- hil gogor(ra)(k)
Azalpena: guztiz hilik
Adibideak:
hil-gogor eror baladi.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- hitz bezanbat huts egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Hitz bezanbat huts eginen badute ere
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA
- hitz hartu
Azalpena: konpromiso hartu
Adibideak:
erran behar da gaitzeko prekozioneak harturk zituztela, justiziarekin hitzarturik, hiriko buruzagiek
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- hotz eta motz
Azalpena: indiferenteki
Adibideak:
hotz eta motz eskual-argitzale direlakoen alderat.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- hutsean izan
Azalpena: erratua egon
Adibideak:
Hori uste lukeena hutsean litake
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- iazko haizea
Azalpena: baliorik gabekoa
Adibideak:
mehatxu hoien eta handiagokoen bardin direla beldur, nola jazko haizearen. (zez erre) Eskualdun giristinotasunaz ala jazko haizeaz bardintsu axola duenak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BALIOA
- indar egin
Azalpena: ahalegindu
Adibideak:
Jainkoarentzat indar baten egiteko
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- inon guti
Azalpena: leku bakanetan
Adibideak:
nehon guti du egundaino erakutsi bere burua.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- inor gutxi
Azalpena: jende guti
Adibideak:
nehor guti baita haren eta huren kaskoko gizonik.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (neure, heure, bere...) izena (inoren) izenarekin lerroan ezarri
Azalpena: (inoren) pareko egin
Adibideak:
Mera gaixto baten izenarekin bere izena lerroan ezartzen duen gizona
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- izpi bat
Azalpena: pixka bat
Adibideak:
luzamen izpi bat utziko diote.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- kontu eman
Azalpena: ezertaz erantzun
Adibideak:
Kondu eman behar dionarentzat
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: rendir cuentas
- kopeta ukan
Azalpena: lotsagabea izan
Adibideak:
Ez dutela kopetarik, etsaiari ihardokitzeko
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: LOTSAGABEKERIA
Gazteleraz: tener cara
- laburrik barne
Azalpena: aurki
Adibideak:
eskararenak ez dukela luzamen, laburrik barne.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA / LABURTASUNA
Gazteleraz: en breve
- lanak ukan
Azalpena: zaila gertatu
Adibideak:
Nahiz berenaz jite azkarrekoa zen, lanak izan ditu, hogeita bortz urtez Afrikako iguzki dorpearen jasaiten
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: costar trabajo
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
agian sarri, lehen bai lehen agian.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- leher egin dezadala
Adibideak:
ba ote? -ba, leher egin dezadala baietz.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: que me muera (si...)
- leher egitea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Ba ote? Ba, ba, leher egin dezadala baietz
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- leku(a) egin
Azalpena: (aldean) onartu
Adibideak:
Gizontasun izpirik gabeko batzuei behar leku egin
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: hacer sitio
- mahaipetik
Azalpena: tranpaz
Adibideak:
mahaian-petik edo nolazpeit nausitu baitzen Tissier.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: AMARRUKERIA
Frantsesez: par en dessous
- (inoren) makila zuritu
Azalpena: inor kritikatu
Adibideak:
Behin baino gehiagotan, bere buruaren jabe zelarik eta nehor bazen on, bere makilaren xurizeko, bereak aditurik dago hementxet Arrotako auzapez ohia
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- menderen mende
Azalpena: beti
Adibideak:
eskuararen eta eskualdunen aipamena, zoin eder, zoin handi, zoin zahar, leihorrez leihor, menderen mende, hel ahala urrun oro zauzkala.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por los siglos de los siglos
- mihietan erabili
Azalpena: aipatu
Adibideak:
Gaizki ikusia, eta zenbaiten mihietan gaizki erabilia?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (inoren) mutil izan
Azalpena: (inoren) zerbitzuan egon
Adibideak:
Lege tzar guziak heien mutil direla
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (ezeri) mutur egon
Azalpena: ez onartu
Adibideak:
Eskuarari beti mutur dauden koskari batzu oldartu gabe
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (inori) muturra berotu
Azalpena: jo
Adibideak:
zenbeiti muturra ederki berotu
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: partir la cara
Frantsesez: passer à tabac
- nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
arbola handien itzalak nahi eta ez.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- ni eta bera
Azalpena: neu
Adibideak:
-Zu zira bederen? -Bai, ni eta bera.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- noizetik noizera
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizetik noizera zenbeit egunttoren iragaitea.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- odol gaizto egin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Eta zenbat urtez zenbat odol gaixto egin
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: HASERREA
Gazteleraz: hacerse mala sangre
- odol hotzean
Azalpena: premeditazioz
Adibideak:
horra odol hotzean egia.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ANKERKERIA
Gazteleraz: a sangre fría
Frantsesez: de sang froid
- odolak burura jo
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Hoik orok ez diokete onik egin haren osasunari. Odolak eiki burura jo
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Frantsesez: perdre la boule
- oilo busti
Azalpena: koldar
Adibideak:
oilo-busti batzu iduri dutela.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BELDURRA
Frantsesez: poule mouillée
- onez onean
Azalpena: onean
Adibideak:
onez onean gobernamenduko gizon-ekin bakean bizi.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: a buenas
Frantsesez: à l'amiable
- (inorengatik) ordu laurden baten odol gaiztoa ez egin
Azalpena: aintzat ez hartu
Adibideak:
Ez bide du horren gatik oren laurden baten odol gaixtorik egin!
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
HERRI KANTUTEGIA
Sallaberry, J. Chants populaires du Pays Basque, 1870
- poxolu ukan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Ez erran, frantsesa dugula poxolu gure lurretan. Hauk ateraldia orai berriz hau: frantsesa poxolu guk? gu frantsesaren etsai?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- (inon) sudurra sartu
Azalpena: besteren aferetan sartu
Adibideak:
ehun mila zeretan sudurraren sartzeaz
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: meter las narices
- sudurretik erabili
Azalpena: nahi guztia eginarazi
Adibideak:
Haren ordain ezartzeko bertze bat, edo berenaz tzarra, edo ahula, sudurretik nola nahi erabiltzekoa
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Frantsesez: mener (quelqu'un) par le bout du nez
- (inoren) sudurrik ez ikusi
Azalpena: ez ikusi
Adibideak:
Anarxisten sudurrik nehork ez du han ikusi
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: no ver el pelo
- tarrapatan
Azalpena: presaka
Adibideak:
tarrapatan ereman dutela, doi-doia hats bizi.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: PRESA
- tuntik (ez)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
tuntik ez zen handikaria jitez.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: ni pizca
- (neure, heure, bere...) urratsak egin
Azalpena: egitekoak bete
Adibideak:
On zeno nahi zituela bere urratsak egin
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- urratsak erabili
Azalpena: mugitu
Adibideak:
Zenbeit urrats erabili ere du Garaziko laborarien deretxoak ez nahiz galtzerat utzi
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- zahagi zahar batek baino sentimendu gehiago ez ukan
Azalpena: batere sentimendurik ez ukan
Adibideak:
Zahagi zahar batek baino sentimendu gehiago ez duen gizona
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- zain eta odolik gabeko
Azalpena: koldar
Adibideak:
holako zain eta odolik gabeko batzuek dute jauts-arazi Frantzia.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- zalapartak erabili
Azalpena: iskanbila sortu
Adibideak:
Zalaparta ederrik erabili, ba eta erabil-azari
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Frantsesez: faire du tralala
- (inon) zangoa eman / sartu
Azalpena: sartu
Adibideak:
eskua-ildoan zango bat barna sartuko
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gure lurretan zangoa eman orduko igan
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: poner pie (en)
- zer mila sorgin...?
Adibideak:
zer mila sorgin ez irabaziko? Nork daki hori?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: ¿qué demonios...?