- Axularren arrazoiak
Azalpena: arrazoi sakonak
Adibideak:
urteak dituk Fernandoren egiak esaten ditudala Atsularren arrazoiak ematen ditudala.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: ZUHURTASUNA
- babian bizi
Azalpena: ezertaz ez konturatu
Adibideak:
Alkate hori bizi delako urte guztian babian
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Gazteleraz: estar en babia
Frantsesez: bayer aux corneilles
- behin eta birritan
Azalpena: maiz
Adibideak:
erran nuen behin eta birritan.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- bertan utzi
Azalpena: bat batez abandonatu
Adibideak:
Eguneroko gauerdiko hamabietan telebista bertan uzten dudan bitartean Pater Noster bat errezatu behar dut
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: UZTEA
- bide batez
Azalpena: aldi berean
Adibideak:
bide batez hain hil-hurren.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Gazteleraz: de paso
Frantsesez: dans le même temps
- bizitzeko ukondoa bueltatu
Azalpena: hil
Adibideak:
Geure bizitzeko ukaondo hau bueltatu baino lehen
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- burua apostu egin
Azalpena: ezer uste osoz defendatu
Adibideak:
Baina burua egiten diat apostu ezen beraren akats guztiak bertatik jaisten direla
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Gazteleraz: jugarse el cuello
- burutik egin
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Hitler burutik eginik zegoen
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Frantsesez: perdre la boule
- errotara beti gari klase bat eraman
Azalpena: beti gauza berean ihardun
Adibideak:
Barka, Rikardo, beti eramateko badut errotara gari klase bat
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
- (inorekin) ez ahaide eta ez bernaje izan
Azalpena: harremanik ez ukan
Adibideak:
Bi mendetakoak zareztela, hilda ere nire barrenean olegincen zaraztela
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
- fernandoren egiak
Azalpena: egia nabarmenak
Adibideak:
Fernandoren egiak. Nire bihoca ezkerrean dago eta bertako odola gorria da.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Gazteleraz: verdad de Perogrullo
Frantsesez: verité de La Palice
- fusilak dantzatu
Azalpena: gerra egin
Adibideak:
Fusilak hala dantzatu
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
- haize orratz
Azalpena: beleta edo jirueta
Adibideak:
Zororik dagoen haize-orratz batekin
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
- hilburuko
Azalpena: testamendu
Adibideak:
Zure hilburukoa dezala prepara.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
- hitzaspertu
Azalpena: hizketa lasai
Adibideak:
hitz aspertu pare bat.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
- hitzetik hortzera
Azalpena: tanpez, berehala
Adibideak:
hitzetik hortzera sortzen beldurrik desleialenak.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- kaskarin
Azalpena: txolin
Adibideak:
hola mintzo ziren hamar kaxkarin.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- lau oilo
Azalpena: pertsona guti
Adibideak:
zuek guztioz ez nauk oroitzen zeren zareten lau oilo.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Gazteleraz: cuatro gatos
Frantsesez: quatre pelés
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
eta posible da noizean behin Ninarekin oheratzeko.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
euskeraz nundik nora, nundik eta nora?
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
- zeru azpiko aldia
Azalpena: bizitza
Adibideak:
zeru azpiko aldian ez dut iñoren kalte izan nai
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA