- (inoren) ahoak Donibane San Joan irudi
Azalpena: biraoak bota
Adibideak:
Nire ahoak dirudi Donibane Sanjoan; eztakit zer etorriko zaigun bizitzaren ondoan
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- ahotik muskerrak eta sugeak atera
Azalpena: biraoak bota
Adibideak:
Muskerrak eta sugeak zaizkit ahotikan atera
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: echar culebras por la boca
- amor eman
Azalpena: etsi
Adibideak:
Eta etzidaten eman ezein amore
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- anartean
Azalpena: artean
Adibideak:
anartean eztaukat nire ilobakandik inoiz alde egiteko batere gogor.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- arditik (ere) ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
Nire grazia Joane da ta eztit axola arditikan
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- argi eta garbi
Azalpena: argiro
Adibideak:
argi ta garbi esplikatzeko gizon oien portaera.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: lisa y llanamente
Frantsesez: clair et net
- azegaria lez gelditu
Azalpena: txunditu
Adibideak:
agaz gelditu nintzan azegaria lez musturra pasmaduta ta lepoa aldrebes
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- babarruna (neure, heure, bere...) diruaz pagatu
Azalpena: norberaren dirutik bizi
Adibideak:
Ez naiz inoren zorduna nire diruaz pagatuko det jango deran babarruna
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- babian bizi
Azalpena: ezertaz ez konturatu
Adibideak:
Alkate hori bizi delako urte guztian babian
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Gazteleraz: estar en babia
Frantsesez: bayer aux corneilles
- batera etorri
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Ezta inor etorten batera nirekin
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- begi makur
Azalpena: lotsati
Adibideak:
hain da begi-makur, hain da bihotz-legun.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- begia sartu
Azalpena: gainbegiratu
Adibideak:
Erresuma honetako judizio-kodizeetan sartu dugu begia, hea nunbaitetik agertzen zen gure hauziaren berriren bat
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: echar un vistazo
- beharbada
Adibideak:
behar bada, ezta seguru.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Frantsesez: peut être
- behin eta betiko
Azalpena: betiko
Adibideak:
ehortz dezagun bein da betiko giza semeen etsaia!
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- bihotz leun
Azalpena: errukior
Adibideak:
hain da bihotz-legun.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: de buen corazón
- bihotza erdibitu
Azalpena: penatu
Adibideak:
Zer agindu eustan ene biotza orduan erdibitu jatan ikasi neban ondo dolorea zer zan
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: ZIRRARA
- bihotza ukabil batean sartuta eduki
Azalpena: larritu
Adibideak:
Baña biotza sartuta daukat negarrez ukabil batean
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: tener el corazón en un puño
- buru motz
Azalpena: burusoil
Adibideak:
Oñatin bazkaldurik Arantzazu gora bertan topatu nuen fraile buru motza.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- bururik gabe ibili
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Baina nola naizen oso gizon alaia / nola ez dakidan nola naizen inola / nola bururik gabe nabilen munduan
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- dudetako mataza
Azalpena: zalantza
Adibideak:
eztaukat lehengo dudetako mataza.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: ZALANTZA
Gazteleraz: mar de dudas
- ereinotz koroa irabazi
Azalpena: lehena izan
Adibideak:
Egia da eztudala txapelik edo ereinotz-koroarik irabazi nahi
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: GARAIPENA
- errotarriekin komekatu
Azalpena: gezurrak sinetsi
Adibideak:
Harri hoek beren lekuan ikus ditzadan arte eztut errotarriekin komekatuko
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: GEZURRA
- gainez egin
Azalpena: konplitu
Adibideak:
Kaliza hau bete gainez eginarte
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- gogoeta egin
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Egiten nuen gogoeta
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- goian zerua eta behean lurra gelditu / ukan / besterik ez ukan
Azalpena: ezer gabe egon
Adibideak:
Zerua goian ta lurra bean ori zan ere ondasuna
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- gorriak pasa
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Uda honetan beroarekin pasatu ditut gorriak
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: pasarlas moradas
Frantsesez: en voir des vertes et des pas mûres
- haizeaz putzitu
Azalpena: harrotu
Adibideak:
Izenez aldatzen gara, haizeaz putziturik
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: HARROKERIA
- harroputz
Azalpena: harro
Adibideak:
Baina gautzean eznaiz harroputza.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: vendehumos
Frantsesez: m'as-tu-vu
- ilargi eztizkoa
Azalpena: ezkontondoko bidaia
Adibideak:
asmoa gendukan gure ilargi eztizkoa Oñatiko Arantzazun eder pasatzeko.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: luna de miel
Frantsesez: lune de miel
- inbutuaren legea
Azalpena: adierazpen debekua
Adibideak:
egun eztago deklaraturik inbutuaren legea.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: la ley del embudo
- itsasoko usaina
Azalpena: garrantzitsuena
Adibideak:
hauek dira niretzat lurreko gatza, itsasoko usaia eta aireko soinua
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- kandeletan eulien hegalak ikusten egon
Azalpena: gauean esna egon
Adibideak:
Egondu naiz kandeletan ikusiz eulien hegalak
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- karrikako galtzak
Azalpena: gizonezkoak
Adibideak:
karrikako galtzak alkatearen kontra
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- (neure, heure, bere...) kolkorako
Azalpena: norberaren buruarekiko
Adibideak:
esan nuen tristerik nire kolkoako.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans son for interieur
- konpondu eta nobio gabe geratu
Azalpena: alferrik ahalegindu
Adibideak:
konpondu eta nobio gabe geratu zan mutxurdiña / arrautza orri kopetan egin zaio izerdi urdina
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: quedarse compuesta y sin novio
- kontu(a)(k) atera
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Gaur kontuak atera dittut
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: GOGOETA
Gazteleraz: sacar cuentas
- kontuak hartu
Azalpena: (inori) bere egitateen erantzuera eskatu
Adibideak:
kontuak hartu nai dizkiot jainkoari igandean elizan, gupidarik gabe nola hegaztinak, egonikan kantari
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- kontuan erori
Azalpena: konturatu
Adibideak:
Kontuan nintzan erori
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: caer en la cuenta
- kontuan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
orain esaten dudana ez har kontuan, potorik ezpaitut egin behar puntuan
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: tomar en consideración
- lurreko gatza
Azalpena: garrantzitsuena
Adibideak:
hauek dira niretzat lurreko gatza, itsasoko usaia eta aireko soinua
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- malkarrotera joan
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Negozio honi malkarrotera joaten utziko eztiona
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: hacer quiebra
Frantsesez: faire banqueroute
- merkatuko gonak
Azalpena: emakumezkoak
Adibideak:
abadearen kontra merkatuko gonak.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- mezak ez pagatu
Azalpena: dagokiona ez egin
Adibideak:
Garra bukatu berria dago guztiz dira aldrebesak ok dira esamesak ez pagazeko mezak
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- musu truke
Azalpena: ordainik gabe
Adibideak:
eta Jaunaren barkazioa irabaz hantxe mosu-truk.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Frantsesez: pour rien
- muturra pasmatuta eta lepoa aldrebes gelditu
Azalpena: txunditu
Adibideak:
agaz gelditu nintzan azegaria lez mustura pasmaduta lepoa aldrebes
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
eta posible da noizean behin Ninarekin oheratzeko.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- osterantzean
Adibideak:
osterantzian euskal erriok zetako egin zituan?
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: de lo contrario
- (inori, ezeri) planto egin
Azalpena: lanari edo aginduari uko egin
Adibideak:
Aleman ontziari planto egin dioten langileekin
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- plaza gizon
Azalpena: jendaurrean ohitutako gizon
Adibideak:
plaza gizonak eztireala etseko jaun egokiak.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- sabeldarraio
Azalpena: beherako
Adibideak:
Sabel-darraio zirdin hau didan ekarten.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- topo egin
Azalpena: topatu
Adibideak:
Itsuak dagoz topo egiten kale-kantoi guztietan
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
- txapela irabazi
Azalpena: lehena izan
Adibideak:
Egia da eztudala txapelik edo ereinotz-koroarik irabazi nahi
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: GARAIPENA
- ur lasterraren kontra igeri egin
Azalpena: uste, giro edo jarrera nagusiaren kontra egon
Adibideak:
Nire leinuaren ezagugarria da, ur lasterraren kontra iher egiten dugu
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: ir contra corriente
Frantsesez: ramer à contre courrent
- zazpi giltzekin gorde
Azalpena: ezkutuan gorde
Adibideak:
zazpi giltzagaz gordeta eukabanakuan diru mataza
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: EZKUTUA
- zer arraio
Adibideak:
Baina... Ze arraio! Aleginak eginen nituen itsurik, zerren hobea baita edonola bizi, inolaz ez baino.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Kontzeptuak: GALDERA
Gazteleraz: ¡qué carajo!
- zer demonio
Adibideak:
protestatu behar baita, ze demonio!
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak I.
Gazteleraz: ¡qué demonios!