gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Gora behera gauaz eta egunaz gogoan erabil itzazu
TARTAS, J.
Ontsa hiltzeko bidea, 1666
Bada biz hala, zuk diozun bezala, eta gogoan darabillazun bezala, gertha dakizun
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
Erregek bere gogoan zerabilan gauzaren jakiteko yeusik frogatzen eztuena
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gogoan çarabillan nola libra ceçaqueien
BIBLIA
Larreguy, B. Testamen ?aharreco eta berrico historia I.
Begien arinkerian, errespetu gutico egotean, gogoa nonnai erabiltzean
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Jesusen neque-oñaceac ongui gogoan erabiltzea;
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
Escritura santua gogan erabilten
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
Beraz gure artharic handiena içan behar da Jesu Christoren bicitcea gogoan erabiltzea
CHOURIO, M.
Jesus Christoren imitationea, 1720
Ascotan iracurri, entzun, aditu, edo gogoan erabili nuen
DUVOISIN, J. P.
Aita Cardaveraz Laphurdico escarara itzulia, 18??
Gauza alaiak gogoan ibilli
ALZO, D.
Estudio sobre el euskera hablado, 1961
Bertzalde zenbeit aldiz, geroztik gogoan erabili duguna
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Egun batzuretan gogoan erabili eban bere morroyaren egitadea
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Esango deutsut gogoan erabilteko
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
Gogoan darabilat ez urrutikoa Nikolas mutil eder gure artekoa
HERRI KANTUTEGIA
Azkue, R. M. Cancionero popular vasco I, 1918
Gogoan zer zerabilkeen?
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gogoan zer darabilten jakin beharrean aurkitzen gara
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: GOGOETA