- ahalbait (ere)
Azalpena: ahal den neurrian
Adibideak:
izan bear du orrek albait iraupena.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- ahoz behera
Azalpena: lurrera begira etzanik
Adibideak:
aoaz behera bueltatu zuten iltzeak errematxatzeko.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: boca abajo
- alde aurretik
Azalpena: aurrez
Adibideak:
alde aurretik egiñ ditzagun geroko dilijentziak.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- antz(a) eman
Azalpena: igarri
Adibideak:
Antzik ematen ere etzion ura lenekua zala
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: IGARTZEA
- (inoren) arrantzan ibili
Azalpena: inor eskuratu nahi
Adibideak:
Asko zebiltzan aren arrantzan
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- (inon) (ezertan) (inorekin) atsegin ez egon / izan
Azalpena: (ezer, inor) jasangaitza, beldurgarria izan
Adibideak:
Zurekin bizitutzen / eztago atsegin
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- atzean behar (lukeen) gauza bat aurrean eduki
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Mayatza da ta arrantz aundiyak egiten ditu larrian / atzian biar luken puska bat lastimaz dauka aurrian
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: EROMENA
- atzeko alderaino enfadatu
Azalpena: zeharo haserretu
Adibideak:
Ezta desonratutzen iñor ortaraño / Enpadatutzen nazu atzeko alderaño
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- batean eta bestean
Azalpena: edonon
Adibideak:
aren semeak gaur ere aran batean eta bestean.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- bazterrean utzi
Azalpena: gutietsi
Adibideak:
Ezta utzik iñor ere bazterrean
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: dejar de lado
- behin edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
bañan agertu bear beiñ edo beiñ.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- bizkarrean hotzik ez ukan
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
Bizkarrean eztezu izango otzikan
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- buruan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Idukiko'itu gure pekatuak buruan
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- buruz behera
Azalpena: alderantziz, burua lurrerantz
Adibideak:
buruaz bera kruzifikatua dago.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: APALTASUNA / OKERKERIA
Gazteleraz: cabeza abajo
- entendimendu lotutako
Azalpena: inozo
Adibideak:
entendimentu lotutako au baldin banuke askatzen.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: de pocas luces
- esker gaiztoko
Azalpena: eskergabeko
Adibideak:
esker gaiztoko ume falsoak kristo desanparatuak.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- ez agur eta ez adio
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Partida egin zuan ez agur ta adio.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: ni corto ni perezoso
Frantsesez: de but en blanc
- (inor, ezer) ez bezalako
Azalpena: desberdin
Adibideak:
gertatu zaizka iñor askori ez bezelako funzioak.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
jesusen libratzeko bere gaiñ du artu
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- geza eta gaziak tragatu
Azalpena: asko jan
Adibideak:
Geza eta gaziak tragatu dituztela notiziak
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: JATEA
Frantsesez: faire ripaille
- (ezeren) gradoa jarri
Azalpena: katalogatu
Adibideak:
Neri jartzen dirazu ordien gradua
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- (ezer, deus) guti
Azalpena: guti
Adibideak:
alperra izateko ezer gutxi falta.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: poca cosa
Frantsesez: peu de chose
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
inozente ta juizioso ez andre ta 'ez gizonik aiñ gitxi berriz mendeko eta aginteak daduzkanik.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- halakoren batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
ito egingo zera zu alakon batean.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- hanka hankari ezin eman
Azalpena: ezin ibili
Adibideak:
Anka ankari ezin eman diodala
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- hankaz gora
Azalpena: alderantziz, burua lurrerantz
Adibideak:
ankaz gora ta buruaz bera kruzifikatua dago.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers dans l'air
- harmoniak eduki
Azalpena: istilutan ibili
Adibideak:
Jendeak badaduka or zenbait armoni txit bajeza aundian nazu ni ipiñi
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- hemen edo handik
Azalpena: nobaitetik
Adibideak:
emen edo andi zu pagatzeko añe badet oraindi.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- hirugarren hanka behar
Azalpena: mozkor ibili
Adibideak:
Triki eta tranka, orrek galtzen nauka... preziso bear det irugarren anka.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Itzak alkarri emanda jarri
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- iji eta aja
Azalpena: alaiki
Adibideak:
neska-mutillak iji ta aja dantza eta umorea.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: ALAITASUNA
- irin bateko opilak
Azalpena: antzekoak
Adibideak:
republikano ta liberalak irin bateko opillak.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: lobos de la misma camada
Frantsesez: gens du même acabit
- kargua hartu
Azalpena: arduratu
Adibideak:
guk jaingoikoa amatutzeko kargua artu genduan
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- lazoan ipini
Azalpena: estura edo larritas unean jarri
Adibideak:
Ez ni lazo ortan ipiñi
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: LARRITASUNA
- lehen baino lehen
Azalpena: ahal den lasterren
Adibideak:
len baño len paperak enplea itzazu.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- leher errebenta egin
Azalpena: zeharo nekatu
Adibideak:
Kantuan egiten det ler errebenta
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: NEKEA
- mingaina lijero eta atzaparrak nagi ukan
Azalpena: berritsua eta alferra izan
Adibideak:
Mingaña lijero zuk nagi atzaparrak
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- mingaina lijero eta atzea nagia ukan
Azalpena: berritsua eta alferra izan
Adibideak:
Mingaña lijero ta atzea nagia
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- mingainean herdoila jarri
Azalpena: hitzegiten eragozten duen zerbait ukan
Adibideak:
Mingañean jarritzen ezapazat erdoia egin bear nizuke ederra sermoia.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Frantsesez: avoir un boeuf sur la largue
- (ezertarako) modu(a)(k) egin
Azalpena: ahalegindu
Adibideak:
Egizu nere bistatik apartatzeko modua
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- noiz edo berriz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
argaltasunez noiz edo berriz baldin erortzen bagiña.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- (inorekin, ezertan) parte ukan
Azalpena: harremanak ukan
Adibideak:
Badu etsayakin parte
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Jesusekin parterik eztu
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: tener parte
- platoak liberal eduki
Azalpena: mahaira gonbidazalea izan
Adibideak:
Luzifer zarra orain ere bai etxera konbidatuak pikaro falso traidore orrek liberal dauzka platoak
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- (inorengatik) sagar gordinak libre egon
Azalpena: hortzik ez ukan
Adibideak:
Nigati libre daude sagar gordiñak
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- soinua(k) jo
Azalpena: harrokeriatan ibili
Adibideak:
Aizia pranko badegu, soñuak jotzen ditugu
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: HARROKERIA
- sugandilak jandako taloa irudi
Azalpena: argala izan
Adibideak:
Sugandillak jandako tal ua dirudi
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: ARGALTASUNA
- tripazain
Azalpena: jatun
Adibideak:
zu zera alper, ordi eta tripa-zaia.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Gazteleraz: tragaldabas
Frantsesez: avaleur de pois
- txarroak betean behar
Azalpena: gutirekin ez konformatu
Adibideak:
Pixka eztezu bear, txarroak betean, ito egingo zera zu alakon batean
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- ur hotzez erre
Azalpena: eskarmentua hartu
Adibideak:
Ur otzez erre-eta len dagoanak beroaren bildurra badauka, jaunak
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
- zorriak hazi
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Zorri galantak azitzen ta gosea padezitzen
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: POBRETASUNA
- zurra-zurra lo egin
Azalpena: lasai lo egin
Adibideak:
Tximutx bigati lo zu beti zurra-zurra
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Kontzeptuak: LOA
Gazteleraz: dormir a pierna suelta
Frantsesez: dormir a poings fermés