- argi-lo egin
Azalpena: lo egunez egin
Adibideak:
Laborariak ez du argi-lo egiten
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
HERRI KANTUTEGIA
Michel, F. / Irigaray, A. Poes¡as populares de los vascos, II.
Kontzeptuak: LOA
- arranoa beletik heldu dela esan
Azalpena: ergelkeriak esan
Adibideak:
Ixilik ago ahal baduk To! yakintsun ergela ez erran guri, arranoa, beletik heldu dela!
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
- azken hatsa bota / eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Kuiattoa haintxe dago etzinik azken-atsa, azken-atsa emanik
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: exhalar el último suspiro
Frantsesez: tourner de l'oeil
- begi kolpe
Azalpena: begiraldi
Adibideak:
tartean amodiozko begi-kolpe bat hegalpean denari.
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Frantsesez: coup d'oeil
- bihotza epeldu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Hurbil zen untzi beltz hori / dezagun edan trago bat edo bia / bihotza dinat epheltzen hasia; harek zuen harek zuen grazia
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- (ezeri) bularrez lotu
Azalpena: ezeri gogoz ekin
Adibideak:
Zonbat ere baituke lana bortitzago, hanbat hobeki zaio bularrez lotuko
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Kontzeptuak: GOGOA
- hatsa laburra ez ukan
Azalpena: edale handia izan
Adibideak:
Badakinagu, tresna makurra, ezdunala hik hatsa laburra
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
- igandero oiloa eltzean eman
Azalpena: aberatsa izan
Adibideak:
Goiz edo berant ote haie kusiren-igant-oroz olloa eltzean emaiten?
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA
- jende beharrek (inoren) etxeko atean ez jo
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Yende beharrek ez dute yotzen gure etxeko atean
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Kontzeptuak: POBRETASUNA
- laido egin
Azalpena: iraindu
Adibideak:
Gure anayari duk laido egiten
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
- lauarekin hiruaren keinua egin
Azalpena: tranpa egin
Adibideak:
Marimartin, xoratu zain burua / Lauarekin hiruaren keinua
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
HERRI KANTUTEGIA
Arratia, M. Cancionero popular del Pa¡s Vasco II.
Kontzeptuak: AMARRUKERIA
- mila deabru
Adibideak:
erraiten dudalarik: "oi mila debrua! nungo presundegian othe-naiz sartua?"
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- mila sorgina
Adibideak:
mila sorgina! errege baldin banitz zer erregina!
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
- mokoz ipurdi
Azalpena: aurreraka
Adibideak:
zahakoa eroria da, mokoz iphurdi, naski odol husturik.
HERRI KANTUTEGIA
Arratia, M. Cancionero popular del Pa¡s Vasco II.
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Gazteleraz: de bruces
- muturra biribildu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Ez dun ez, dionan bezala horma xurgatuz biribildu muturra!
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- porrorik ez
Azalpena: batere ez
Adibideak:
Ehailetan ez dute sinheste phorrorik.
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Gazteleraz: ni pizca
- sudurra gorritu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
ez eta naski gorritu sudurra milikatuz, milikatuz elhurra
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Frantsesez: se piquer le nez
- urtea (inork baino) lehenago akabatu
Azalpena: (inor baino) hobeki bizi
Adibideak:
Ez dute nik baiño lehen akhabatzen urthea
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
- zintzur luze
Azalpena: edale
Adibideak:
senarra eta haurrak, iandan guziak edi goseak arta guti heietaz zintzur luzeak.
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Frantsesez: sac-à-vin