- abantail(a) eraman
Azalpena: abantailatu
Adibideak:
Zeinek baiterraket abantail eraman diotela athenastarrei
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: ABANTAILA
Gazteleraz: llevar ventaja
- aho betez
Azalpena: ozenki, publikoki
Adibideak:
aho betez adora ezaguntzat.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- badarik ere
Adibideak:
ez garela bertzetara erretratzen; badarik ere, gizonen aiutá bilhatzen dugu hark berak permititzen draukun bezenbatean
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: sin embargo
Frantsesez: cependant
- bat bedera
Azalpena: bakoitza
Adibideak:
hala da egia; eta jakiteko du bat-bederak, ezer zer neurriz nehork nehori neurturen baitrauka, hala errendaturen ere zaiola.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: cada cual
- bat bera
Azalpena: bakarra
Adibideak:
guk dugu sinhesten eta ezagutzen Jainko bat bera dela.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- batez ere
Adibideak:
eta bertze erremedioz batez ere, ezin delibra ez enpara ahalgaitezkela.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- bazkaria baxera gabe egin
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Bachera hainitz gabe eguiten bazcari
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: POBRETASUNA
Frantsesez: manger de la vache enragée
- beharbada
Adibideak:
behar bada, hala ordenatu duenagatik, ez solament sufri eta eder-ets dezagun superiorek domina dezaten.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Frantsesez: peut être
- bezainbatean
Azalpena: hainbeste
Adibideak:
saindu hilen intertzesioneaz den bezenbataean imajinatu duten guzia.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- bezanbatean
Azalpena: hainbeste
Adibideak:
hobenaz den bezanbatean.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- bide bezala
Azalpena: behar bezala
Adibideak:
aita-amak bide bezala ohoratzen dituztenei.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- (ezeri, inori) bidegabe egin
Azalpena: iraundu
Adibideak:
Jainkoaren ordenantzari bide gabe egin gabe
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: IRAINA
- (ezeri) brida eduki
Azalpena: gogo bat edo ihardun bat erreprimatu
Adibideak:
Eta hanbat dirade gure desirak desordenatuak, non behar baita brida eduki diezegun ertsi
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: atar corto
Frantsesez: serrer la bride
- (neure, heure, here...) buruz
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
nehor bere buruz ez bere autoritate proprioz.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru
- dudarik ez egin
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
Eztagigun dudarik
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: SINESTEA
- engoitik
Azalpena: jadanik
Adibideak:
engoitik ordu duk gatozen Jainkoari errendatu behar draukagun ohorearen laurgarren partera.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: para ahora
- erreberentziatzan eduki
Azalpena: errespetatu
Adibideak:
Baina ohora ditzagun eta erreberentziatan eduki
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- eskua(k) ezarri
Azalpena: harrapatu
Adibideak:
Haien gainean eskuak ezarten
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: HARRAPATZEA
Gazteleraz: echar el guante
Frantsesez: mettre la main au collet
- fedea eman
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
Eta etzaie elejituei fedea emaiten behin bide unean ezarteko solament
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: SINESTEA
- fin hartu
Azalpena: amaitu
Adibideak:
guk dugu sinhesten, ezen legeko figura guziek fin hartu ukhan dutela jesus kristen ethortzearekin
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: AMAIERA
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
ezen nehor eztela bere gain apartatzeko.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
gure maldizionea bere gan har lezantzat; gu hartarik deskarga gentzantzat
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- gerotik gerora
Azalpena: denboraren poderioz
Adibideak:
eta behi ere gerotik gerora ikas dezagun hire maiestate sainduaren suiet eta obedient izaten.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- gogo batez eta aho batez
Azalpena: akordioz
Adibideak:
gogo batez eta aho batez adora ezaguntzat.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: a una vez
- gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Erregek bere gogoan zerabilan gauzaren jakiteko yeusik frogatzen eztuena
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: GOGOETA
- guztiagatik ere
Adibideak:
guziagatik ere, Jauna, eure miserikordia handiagatik manatu ukhan gaituanazgeroz.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- halaber
Azalpena: berdin
Adibideak:
halaber, o Jainko Aita egiazkoa, entzun gaitzak.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: ANTZA
- hemendik harat
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
finalki, nahi gaituan, othoi, hemendik harat eure berthuteaz sustengatu.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de aquí en adelante
- jagoiti(k)
Azalpena: gaurdanik
Adibideak:
ezen mundu hunetan gareno jagoitik Legea konplitzen ezpadugu ere.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Gazteleraz: de hoy en adelante
- konjit eman
Azalpena: baimena eman
Adibideak:
Ez sinpleki, baina sei egunez trabailatzeko konjit emaiten duenean, zazpigarrena erreserbatzen du eta erreposatzeko destinatzen
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- (ezeri, inori) kontu egin
Azalpena: adi egon / zaindu
Adibideak:
Konturik ez diagu egin
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: GOGOETA
- lege eman
Azalpena: taxutu
Adibideak:
Hemen lege eman nahi ukhan draue gure pentsamenduei
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- leku eman
Azalpena: onartu
Adibideak:
Lekhu emaiten
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- menderen mendetan
Azalpena: beti
Adibideak:
zor zaie laudamena menderen mendetan.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por los siglos de los siglos
- mihia barneko iturritik jario
Azalpena: desio izkutuak ukan
Adibideak:
Tzarrac ezdu prezatzen nihoren unguia barneco ithurritic dario mihia
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- ogia bakez jan
Azalpena: bakean bizi
Adibideak:
Baina bizitze hunetan bakez izateko zer ere behar dugula Jainkoak baitakusa, hura guzia galdegiten dugu; gure ogia bakez jan ahal dezagun
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- ongiz ere (...)-ago
Azalpena: areago
Adibideak:
ikhusirik ezen ungiz ere handiago dela.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
- zozoen elean egon
Azalpena: berriketan ari
Adibideak:
Etcherat ezin yoan ilhundu artean egoten ohi dire zozoen elhean
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.