- arrasta eman
Azalpena: geldiarazi
Adibideak:
Semea den ikasteko nik onekin izan dut jasta aurrerat doa bere artan ta nik ezin eman arrasta
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: echar el freno
- arrautzak hautsi gabe tortilla egin
Azalpena: ezer sakrifiziorik gabe lortu
Adibideak:
Tortillik egite kusi duzia zuk arrautzeik autsi gabe?
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Frantsesez: faire l'omelette sans casser les oeufs
- atez tronpatu
Azalpena: egitekoak oker egin
Adibideak:
nehondik ahal balin baduzu zure semeain bitartez / lagun nezazu estura huntan tronpa ez nadien atez
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- (inorentzat) baizik begirik ez ukan
Azalpena: maitatu
Adibideak:
Zuretzat baizik ez dut begirik, zare ene iguzkia gau eta egun zuri pentsatzen deramat ene bizia
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: no tener ojos mas que para...
- begien bistan
Azalpena: agerian
Adibideak:
begian bixtan izar eder bat egarri daitazulakotz.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- bekokia ukan
Azalpena: ausartu
Adibideak:
Horren errateko're badu bekokia erlisionia berak ongi badakia?
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Kontzeptuak: AUSARDIA
- bihotz ukan
Azalpena: ausartu
Adibideak:
Kantari bera ez ditaike ar beti alegrantzietan bihotzik badu parte har beza protsimoaren penetan
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Kontzeptuak: AUSARDIA
Gazteleraz: tener agallas
- bihotzetik ibili
Azalpena: gogoz ari
Adibideak:
Bainan gogoan hartu-azue bihotzetik gabiltzala eta pena bat jasaiten dugu atsegin on bat bezala
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Kontzeptuak: GOGOA
- bistatik joan
Azalpena: ezkutatu
Adibideak:
Bihotz handiko gizon zuzen bat zintzo eta jakintsuna / lorietan so ginagokola bixtatik joan zaukuna
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: perder de vista
- bizia merke saldu
Azalpena: bizia ez estimatu
Adibideak:
Ene parean dagon usoak bizia saltzen du merke
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- buru-hauste
Azalpena: kezka
Adibideak:
aita bateri eman duan makiña bat buruauste.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: quebradero de cabeza
- burua gogortu
Azalpena: egoskortu
Adibideak:
burua gogortu zaio aitari orai semiak sinesteko
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Kontzeptuak: SETAKERIA
- burutik eduki
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Zuk otsuaren madarikatzen badaukazia burutik? Ez dakizia libro dugula hartzia dagon lekutik
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- dolutan eduki
Azalpena: penarazi
Adibideak:
Euskal-herria dolutan dauka zure galtzeko malurrak
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- ehun deabruen jauziak ihes egin
Azalpena: fite ihes egin
Adibideak:
Basurde bat ekarri zion aintzinerat suertiak hari tira ta ihes egin tu ehun deabruen jauziak
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Kontzeptuak: IHESA
Gazteleraz: poner pies en polvorosa
Frantsesez: prendre la poudre d'escampette
- enbido egin
Azalpena: eraso
Adibideak:
Hunek inbido egiten nau
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- enbidoari hordago bota
Azalpena: inoren erasoari gogorkiago eraso
Adibideak:
hunek inbido egiten nau ta botako diot hordago
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- engoitik
Azalpena: jadanik
Adibideak:
orai engoitik ezin ditaike egina dena barrea Saranek bere lan higuina du bertze aldi bat betea.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: para ahora
- epela entzun
Azalpena: uste gabe merezia entzun
Adibideak:
Batere enun pentsatzen bañan oraiñ entzun det epela; antzeman dizut lendabizitik diruan eske zaudela
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- (inorentzat) ez begi eta ez bihotz ez ukan
Azalpena: ez maitatu
Adibideak:
Ikusi orduko maite nuena nik ditudan indar oro? harek ordainez ez du enetzat ez begi eta ez, bihotz
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- gaurgoiti(k)
Azalpena: gaurdanik
Adibideak:
anbertze esne edan balu zurituko zen gargoitik.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: de hoy en adelante
- gogolabur
Azalpena: zeken
Adibideak:
hau berriz beti hementxe dago dirudun gogo-laburra.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: manicorto
Frantsesez: pince-maille
- hala holako
Azalpena: nolabaiteko
Adibideak:
erabiltzen ditugulakotz hal-hulaco zonbait jestu.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- halaber
Azalpena: berdin
Adibideak:
halaber zure irri gozoa.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Kontzeptuak: ANTZA
- handik laster
Azalpena: aurki
Adibideak:
handikan laster jakin ginuen zaukan gaitzaren berria.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: al poco
- hemendik aitzina
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
beiratuko naizela hemendik aitzina.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: de aquí en adelante
- hemendik goiti
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
hobeko duzu hemendik goiti artalde oi libro utziz.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: de aquí en adelante
- (ezertaz, inortaz) hitz egiteko mingain urrea behar
Azalpena: (ezer, inor) hitzetan ezin adierazi
Adibideak:
Edertasunez ez dakioke begiratu bekoz beko mingain urrea bear litzake ber'hartaz hitzegiteko.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Hitzeman dezagun beti zinez egonen girela eskualdun
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- huts ala kausi
Azalpena: ondorioaz arduratu gabe
Adibideak:
ahal bezala, huts edo kausi, entsea zaizte, gazteak!
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Gazteleraz: a lo que salga
- lepotik gora ernegatua bizi
Azalpena: oso ernegatua bizi
Adibideak:
Energatua bizi naiz lepotik gora
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- mozkor salda
Azalpena: goizaldeko mokadu
Adibideak:
ikasia dut mozkorr-saldaren egiten
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- perdigoi baino uso gehiago hil
Azalpena: gezurtia izan
Adibideak:
Zuk hil duzu naski perdigun baino uso gehiago
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- (ezertara) plegua hartu
Azalpena: ezertaz zaletu
Adibideak:
gazteak bertz'alderat hartu du plegua zinemetan ta dantzan uda ta negua
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: ZALETASUNA
- solasa(k) erabili
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Ez ginakien non josta, non erabil solasik orai badugu hautua hau dugunez geroztik
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- tormenta burutik lotu
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Ezagutza faltatzen ari tormenta lotu burutik memento batez nuen baninduala mundutik
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Frantsesez: perdre la boule