- ahalik (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
inguratzen naiz ahalik eta maizena.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- arta hartu
Azalpena: arduratu
Adibideak:
gutaz arta hartzeko
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: AXOLA
- auzapez
Azalpena: alkate
Adibideak:
auzapezak eman dirua bere baino gehiago.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- baitezpadako
Azalpena: garrantzitsu, beharrezko
Adibideak:
ustez aipatu ditut pertsulari batek, osoa izaiteko, baitaezpadako dituen bertuteak.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: GARRANTZIA
- baizik eta
Adibideak:
errienta gure etxean ibili zen aldi bat baino gehiagotan, ni ait'amen bidez berrriz bildu beharrez, baizik eta ikasteko ahala banuela eta pena zela hain goizik eskola utz nezan.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: puesto que
- banaz beste
Azalpena: alde guztiak kontsideratuz
Adibideak:
ongi zariztatua naute banaz bertze.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: entre una cosa y otra
Frantsesez: l'un dans l'autre
- begien bistan
Azalpena: agerian
Adibideak:
begian bixtan izar eder bat egarri daitazulakotz.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- behin betiko(tz)
Azalpena: betiko
Adibideak:
behin betikotz ixildu zauku gure errexiñoleta.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- beltzuri egin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Noizbait etxean norbaitek egin baderaut beltzuri
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- bereiz joan
Azalpena: bide banatatik joan
Adibideak:
Hizkuntza ta herria berex ez doatzi
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- besteak beste
Adibideak:
bertzeak bertze: ni ere ez naiz sortu aingeru umila...
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- bide guztia aski ez ukan
Azalpena: mozkor ibili
Adibideak:
Askotan ixilago joan dira zazpi eta bide guzia ez ginuen aski
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- bidenabar
Azalpena: aldi berean
Adibideak:
bidenabar erran dezadan gure jaun ertora euskaltzale ona zela.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: de paso
Frantsesez: dans le même temps
- bizi arrisku
Azalpena: hiltzeko arrisku
Adibideak:
non nahi sortzen dute bizi arriskua
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- burdin gorria eskuetan hartu
Azalpena: ezer uste osoz defendatu
Adibideak:
bildurrik gabe hartuko nuke burdin gorria eskutan / beste hoinbeste esan ez dunik ez dela egongo gutan.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: poner la mano en el fuego
Frantsesez: en mettre la main au feu
- buruan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
gizon zintzo batzuek buruan harturik
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Gureak ja egin du
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- (neure, heure, bere...) esku eduki
Azalpena: agintepean eduki
Adibideak:
Gizonen harat hunata bere esku daukala
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Frantsesez: tenir dans sa manche
- esku zarta
Azalpena: txalo
Adibideak:
esku zarten artetik otoizka Jaunari
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- (ezertan) eskua ukan
Azalpena: agintea ukan
Adibideak:
Etxeko nagusitzan hik daukak eskua
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: AGINTEA / AHALMENA
- eskuak gurutze egon
Adibideak:
Etzaiztela eskuak kurutze egonak
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
Gazteleraz: quedarse de brazos cruzados
Frantsesez: rester les bras croisés
- (inorentzat) ez begi eta ez bihotz ez ukan
Azalpena: ez maitatu
Adibideak:
Ikusi orduko maite nuena nik ditudan indar oro? harek ordainez ez du enetzat ez begi eta ez, bihotz
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- (ezer inoren) gain eman / utzi
Azalpena: inoren ardurapean utzi
Adibideak:
Nahiz ez dutan dena horien gain emaiten
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
ene gain hartu nituen ardien lan guziek
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- (ezeren) geroak begia triste ukan
Azalpena: etorkizun beltza ukan
Adibideak:
Artzaintzaren geroak triste du begia
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- gisa batera
Azalpena: alde bat kontuan hartuz
Adibideak:
gisa baterat nahi nuke banitz hila.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: en cierto modo
Frantsesez: en quelque sorte
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
euskara itotzea hartu du gogoan
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: tomar en cuenta
- gogora ekarri
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Orai haizela gaztea ekar zak gogora
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: OROIMENA
Gazteleraz: traer a la memoria
- (ezer, deus) guti
Azalpena: guti
Adibideak:
hameka urtetan deus guti egin dezake batek etxean.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: poca cosa
Frantsesez: peu de chose
- hain segur
Adibideak:
eta hain segur beren gogoaren aurka.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- harat hunata(k)
Azalpena: arazoa(k)
Adibideak:
gizonen harat hunata bere esku daukala.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- hinkik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Hiritarrak etzuen hinkikan atera
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío
- hortik bazter
Azalpena: edozein lekutan
Adibideak:
Aita, ez nau utziko Jaunak hortik bazter.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- hotzikara
Azalpena: izudura
Adibideak:
hotz ikara ilun bat sartu duk etxean.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- inor gutxi
Azalpena: jende guti
Adibideak:
nik nehor guti ezagutzen nuen orduan.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- (inoren) iturriko ura izan
Azalpena: inoren aldeko edo jatorrikoa izan
Adibideak:
Eskerrak ez daizkela erraiten mentura zu etzarela gure iturriko ura
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- lastozko sua
Azalpena: iraupenik gabeko oldarra
Adibideak:
etzen lastozko sua zuen maitasuna!
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: agua de borrajas
Frantsesez: feu de paille
- leher egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Leher egiten zutela haiekin irriz
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: NEKEA
- luma bereko
Azalpena: antzeko
Adibideak:
horra desertu soileko arbol bakan batean erori / ekaitz gaixtoak errebelatu luma bereko bi xori.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: ANTZA
- lur honetako aldiak egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Bainan harek gazterik egin zituen lur huntako aldiak
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- mikorik (ez)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
nik ez nuen pertsu horien gehiago eskuaratzeko esperantza mikorik.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: ni pizca
- noiztenka
Azalpena: aldizka
Adibideak:
kantatu izan du gurekin noiztenka.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nor edo nor
Azalpena: norbait
Adibideak:
lehen ere etorri izan zaut nor edo nor pertsu eske.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- (ezertara) plegua hartu
Azalpena: ezertaz zaletu
Adibideak:
gazteak bertz'alderat hartu du plegua zinemetan ta dantzan uda ta negua
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: ZALETASUNA
- polbora debalde erre
Azalpena: alferrik ari
Adibideak:
Berriz ere debalde errerik bolbora
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: ALFERRIK
Gazteleraz: quemar cartuchos en balde
Frantsesez: tirer sa poudre aux moineaux
- santa sekula (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
Santa sekula pentsatu gabe zer dutan irabazia.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: nunca jamás
Frantsesez: jamais de la vie
- (inongo) uretatik edan
Azalpena: ezagutu
Adibideak:
Beharko badut ere ur hortarik edan
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
- zaku berean sartu
Azalpena: berdintzat jo
Adibideak:
Ez dituzu oro zaku berean sartuko
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Gazteleraz: meter en el mismo saco
- (inor) zakuan sartu
Azalpena: menderatu
Adibideak:
Nor nahik sartzen nauela zakuan
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Kontzeptuak: GARAIPENA
Frantsesez: mettre (quelqu'un) dans sa poche