- alboroka egin
Azalpena: festa-bilera egin
 Adibideak:
    Albukia eginda andik ateratu
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 
- astakaiku
Azalpena: ergel
 Adibideak:
    ez al din eman astakaikuak?.
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 Kontzeptuak: ERGELKERIA
 
- diruak jan
Azalpena: dirua gastatu
 Adibideak:
    Nik jan tiat diru guziak eta ekatzak mila duro
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 Kontzeptuak: DIRUA
 
- dirutan saldu
Azalpena: traizio egin
 Adibideak:
    Ogei ta amar dirutan saldu zuen errege guzien errege
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 Gazteleraz: vender por treinta monedas
 
- esandako esana berriz esan
Azalpena: errepikatu
 Adibideak:
    Esan dutan esana berriz esateko / Ia konpontzen al-den ona etortzeko
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 
- infernukoak eramatea (opa)
Azalpena: gorrotatu
 Adibideak:
    Inpernukoak eramango al au!
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 
- noizean behinka
Azalpena: aldizka
 Adibideak:
    noizean behinka: -arre, astoa!
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 Kontzeptuak: BAKANTASUNA
 Gazteleraz: de vez en cuando
 Frantsesez: de temps à autre
 
- odolik gabe sangratu
Azalpena: dirurik gabe utzi
 Adibideak:
    Odolik gabe sangeratzeko, oriek, ay... zer peonak
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 
- (ezeri) (inori) tamaina hartu
Azalpena: (ezertara) egokitu, moldatu
 Adibideak:
    naparrak etzun iduki bear gorputzaldia bikaña / modu orretan kontrarioak aise artu du tamaña
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 Gazteleraz: coger las vueltas
 
- tokitan izan
Azalpena: urrun edo oker egon
 Adibideak:
    Tokitan zerate, gizonak
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERKERIA
 
- tximistak erretzea (opa)
Azalpena: gorrotatu
 Adibideak:
    Tximistak erreko al au!
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 
- zartagia eskuan eduki
Azalpena: ezeren agintea ukan
 Adibideak:
    Oiek zartari eskun iduki
 ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
 A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
 Gazteleraz: tener la sartén por el mango
 Frantsesez: tenir la queue de la poêle