- bat edo beste
Azalpena: bakarren bat
Adibideak:
batek edo bestek zer-nahi eginik ere.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Frantsesez: un ou autre
- bat egin
Azalpena: elkartu
Adibideak:
Biak bat eginik betikotasunean?
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- batez ere
Adibideak:
batez ere ezkontza zergatik hautsi den egiazko jakiten badute.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- begitartea zapuztu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Halarik ere begitartea zapuztu zitzaion senargaiak, ea itxi ta giltzatu ondoren, beste edozer baino lehen liburutegi baten barrutik pattarbotila bat hartu eta botilatik bertatik xurrut egin zuenean
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- behin eta betiko
Azalpena: betiko
Adibideak:
irriki ilortuak behin eta betiko itzal-erazten zituena.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- bekokia ukan
Azalpena: ausartu
Adibideak:
Ordaindurik nahi izateko aski bekokirik baldin baduzu bederen
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: AUSARDIA
- berriz eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
berriz eta berriz berresaten zuen mozkorturik.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- bet betan
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
bet-betan entzun zituen norbaiten urratsak.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- beti eta beti
Azalpena: une oro
Adibideak:
beti eta beti barruko begiez zekusala.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- bihotz ukan
Azalpena: ausartu
Adibideak:
Aski bihotz izan zuen azkenengo mehatxu hau egoztekotz
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: AUSARDIA
Gazteleraz: tener agallas
- blai eginik
Azalpena: guztiz bustirik
Adibideak:
aisa ohartuko ziren urez bezainbat alkoholez blai eginik zegoela.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BUSTIA
Gazteleraz: hecho una sopa
Frantsesez: trempé jusqu'aux os
- (ezer inori) bost axola izan
Azalpena: batere ez axola
Adibideak:
Bost ajola zitzaizkion!
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: AXOLA
- bosteko bat ere ez eman
Azalpena: ez agurtu
Adibideak:
Ez zion bosteko bat ere eman, baina luzaro jarraiki zitzaizkion haren begiak
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- buruz buru egin
Azalpena: topatu
Adibideak:
Eta haiekin buruz buru egiten zuenean
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- deabru guztiek eramatea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Deabru guztiek eraman ditzatela atso zantarra
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- den mendren
Adibideak:
den mendren lotsarik gabe.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: (el, la) menor de (los, las)
Frantsesez: (le, la) moindre (...)
- diruak jan
Azalpena: dirua gastatu
Adibideak:
Gurasoek utzi zioten diru apurra janaz
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: DIRUA
- erroak hartu
Azalpena: finkatu
Adibideak:
erroak hartu ziten haren gogoan
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: ATXIKIMENDUA
Gazteleraz: echar raíces
Frantsesez: prendre racine
- esker gaizto
Azalpena: eskergabetasun
Adibideak:
esker gaizto batekin atzerriko modak ez baitzitzaizkio joera arrotzak baino gustatzenago
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- esker onezko
Azalpena: eskerdun
Adibideak:
eta esker onezko begirada heze bat eman zion.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- ez bezala
Azalpena: desberdinki
Adibideak:
ala hura baizik ez zen iñoiz izan besteok ez bezala.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- (inor, ezer) ez bezalako
Azalpena: desberdin
Adibideak:
Susmatzen zukeen haurrak besteak ez bezalako egun bat zela.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- ezetz egin
Azalpena: ukatu
Adibideak:
Baina Theresak ezetz egin zuen
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- ezezkoa egin
Azalpena: ukatu
Adibideak:
Berriz ere ezezkoa egin zion Theresak
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- ezinbestez
Azalpena: behartuz gero
Adibideak:
eta gorputz-hukidura hausa zela, ezin bestez.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: en última instancia
Frantsesez: en dernier ressort
- (inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
ondikotz ez zuen sekretari bat lan aspergarri hori haren gain uztekotz.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte
- gaitzerdi
Azalpena: uste baino gaitz tipiago
Adibideak:
gaitz hori gaitz-erdi baizik gerta ez
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: mal menor
- gogoa bete
Azalpena: poztu
Adibideak:
Haur-danik ezagutu eta zerbitzatu zuen ugazaba bere-gisako hura, azkenekotz beste gizonak bezala egitera gertu zela, gogoa betatzen zion otsein zindoari.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: ALAITASUNA
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Gogoak hala ematen dautanean
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Gogoan zer zerabilkeen?
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: GOGOETA
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
eta oraindanik hobe dun gogoan hartu Theresa hiru ugazabandre dela
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: tomar en cuenta
- (edariak) gogoan su egin
Azalpena: edanak eragin
Adibideak:
Iguriki zuen edaria has zekion gogoan su egiten
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: ZURRUTA
Gazteleraz: subírse(le) la bebida a la cabeza
- gogor egin
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Edonori gogor egiteko lain izanen litzateke noski
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: ERASOA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- gor egin
Azalpena: ez entzun egin
Adibideak:
Gizonak gor egiten zion
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: hacer oídos sordos
Frantsesez: faire la sourde oreille
- hala ere
Adibideak:
Hala ere, salatik ateratzera zelarik neskatoa, agindu zion.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- hala non
Adibideak:
eta nahi zuen erara, hala non Theresaren adimenak ere harengandik ez zezan ezaguerarik ukan.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: de tal modo que
- halarik(an) ere
Adibideak:
eta halarik ere jende bakunok miresten zuten Isabela apain hori.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- (neure, heure, bere...) hartan
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
Theresa bere hartan zegoen.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
Gazteleraz: tal cual
Frantsesez: tel quel(le)
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Esan gaberiko hitz emanagatik ere uzten bahaut
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- hitza atzera hartu
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
eta zaldun batek dezake bere hitza atzera har
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: volverse sobre lo dicho
- hitzontzi
Azalpena: berritsu
Adibideak:
baino haundiago zuen hitz-ontzi gaizkindu hark!
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- (ezeren) itzala ere ez egin
Azalpena: ez egin
Adibideak:
Besteak ez zion irribarre baten itzala ere egin
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- (inori) jai egin
Azalpena: laztandu
Adibideak:
Barruko urduritasuna ezkutatu zion, usatu sukarrarekin jai egiten ziolarik
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: hacer fiestas (a alguien)
- (inori) kanpoa eman
Azalpena: kanporatu
Adibideak:
Andregaiari kanpoa eman behar zion Theresa haren etsean sartu zen egunetik
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: KANPORATZEA, EGOZTEA
- kontu eman
Azalpena: ezertaz erantzun
Adibideak:
Kontu eman gabe begiratzen ziolarik mahaia eraikitzen ari zen
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: rendir cuentas
- kontuan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
ez zituela eskolako programak kontuan hartzen
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: tomar en consideración
- lehen baino lehen
Azalpena: ahal den lasterren
Adibideak:
lehen baino lehen neurriak hartu behar zituen.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
ikerkuntza hori lehen-bai-lehen hastekotz.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
irri ederretik eginen dinate noski hire lepotik, gaixoa.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- manerak egin
Azalpena: korrekzioz konportatu
Adibideak:
Zergatik manerarik egin eme horren aurrean bere neskamearen aurrean egiten ez bazuen
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: guardar las formas
- nahi ala ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
baina orduan mintzatu beharko zuen nahi ala ez!
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
Nekaduraren haundiegiaz nahi-eta-nahi ez haren besoak itzurtzera utzi zuenean.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force
- noizetik noizera
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizetik noizera, xinpart batek besteak baino biziago.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- noizik behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik behin, itsas-ontzi bat begiekin segitzen zuten.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- (neure, heure, bere...) onetik ilki
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Lehengusua bere onetik ilkitzera zoan
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Gazteleraz: salirse de sus casillas
Frantsesez: sortir de ses gonds
- ordu ukan
Azalpena: ezertarako garaia izan
Adibideak:
Ordu zuten bai oherako
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
- zer edo zer
Azalpena: zerbait
Adibideak:
eta Theresari zer-edo-zer esanen edo irudieraziko ote zion?
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- zinkurina egin
Azalpena: kexatu
Adibideak:
Zinkurina egiten zion neskameak
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: KEXA