Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 72

  • Abrahamen denborako

    Azalpena: zahar

    Adibideak:

    —   To, apeztiar, zilko zuri. Abrahamen denborako pinterdiko gizonxkela zerbait, etorri den hori!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • (ezer) adarretik lotu

    Azalpena: funtsez ekin

    Adibideak:

    —   liburuxka hunek emaiten daukunaz geroz parada hautuzkoa.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: coger el toro por los cuernos

  • ahamen (hau, hori, hura) handiskoa ukan

    Azalpena: (ezer) zaila izan

    Adibideak:

    —   Untsalaz behar nuke erran zoin lorioski bururatu dituen bi kargu horiek. Bainan handiskoa lakiaket ahamen hori!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • aho aberatseko

    Azalpena: hiztun ona

    Adibideak:

    —   Aho aberatsekoa zela Apesteguy jauna, nahi dut. Bainan ere, ala fede ! luma gaitzeko izkirianta. Bera ere aho abertasekoa zen, bat izatekotz!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • (inoren) ahoaren bete ez izan

    Azalpena: (inoren) mailakoa ez izan, errespetua ez merezi

    Adibideak:

    —   Zerendako irri egiten dautazu? Ez niza ote zure ahoaren bete?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • ahotik ezin utzia(k) izan

    Azalpena: jaki ona(k) izan

    Adibideak:

    —   Errazu, Majia, baditutzu oraino kontserbuetako urtxo heietarik? Ahotik ezin utziak ziren.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • ahuntz-esnean altxatua izan

    Azalpena: menditarra, landu gabea izan

    Adibideak:

    —   Errak, Mailluquet, nun dituzte begiak Landibartar ahuntz-esnean altxatu oihan-zokotarrek? Ni hiretzat hartu?? Ez araiz! Hoin behera jautsia nizala?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • ahuntzaren gauerdiko eztula(k)

    Azalpena: baliorik gabekoa(k)

    Adibideak:

    —   Bainan oro iretsi behar zituela iduri zuen mementoan heldu zaitzun irri farraz, deusik pasatu ez balitz bezala. Hobe segur! Zonbaiten ateraldi ziliportatsuak ala ahuntzaren gauerdiko eztulak berdintsu.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Kontzeptuak: BALIOA

    Gazteleraz: la carabina de Ambrosio

  • aldean bertze

    Azalpena: osorik, alde batetik besteraino

    Adibideak:

    —   Horiek guziak hola, orai beharko dugu fuilla itzuli, osoki, aldean bertze.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • aldez bertze

    Azalpena: osorik, alde batetik besteraino

    Adibideak:

    —   Hango bildutasuna! Denak kurutzefikari buruz begiak landatuak, guziak bihotz-zimikoaz hartuak. Kasik erran ditake ximixta zarrazta batek aldez bertze inarrosi zituela guzien buru-fuinak!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • alegia deusez

    Azalpena: garrantzirik eman gabe

    Adibideak:

    —   Bazakien nor berari hitzaldi sarkorren adiarazten, alegia deusez, hein bat naturalki.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: como si nada

  • alfer korotz

    Azalpena: oso alfer

    Adibideak:

    —   Ardurenean zaharo zaflak tole eta kasik ezinbertzez solas on, sustagarriak. Gisa hortako errientarekin lanetan ditazke alfer korotzak eta kasko gogorrak.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • azken hatsa bota / eman

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Ama Birjinaren gerizapen amultsuan nahi zuen eman bere azken hatsa misionest kartsuak. Doi-doia ukan nuen Pagola jaun doyenari telefonatzeko denbora. Hau etorri zen eta eman zion anontzioa, erien sakramendua. Handik laster eman zuen azken hatsa.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Gazteleraz: exhalar el último suspiro

    Frantsesez: tourner de l'oeil

  • azken hatse(t)an

    Azalpena: hiltzear

    Adibideak:

    —   Gauaren erditan horra nun aditzen dituztan oihu-deiagora batzu! Banoa lasterka eta kausitzen dut Camblong dohakabea azken hatsetan.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • azken piruraino higatu

    Azalpena: hil arte saiatu, lan egin

    Adibideak:

    —   Bere biziko azken urteak higatu ditu azken piruraino Izpurako erien eta xaharren zerbitzuan. Beren bizia azken piruraino higatu dutela gure onetan, beren buruaz orhoitu gabe, beti lanean eta otoitzean.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • baitezpada

    Azalpena: nahi eta nahi ez

    Adibideak:

    —   Armadetako buruzagiek baitezpada nahi lukete alemanen aztaparretarik kendu Craneko munho, mendixka.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • besagainka

    Azalpena: ugari

    Adibideak:

    —   Ba, sobera zintzo, fina zen norbaiten laudatzeko neurririk gabe, alegiazko goresmenak besagainka berduratuz, isentsu kolpeak itsura parrastatuz.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • betbetan

    Azalpena: ezustean

    Adibideak:

    —   Bainan zer pasatzen da? Betbetan sekulako albarota, denak oihu-patarraka hasiak, eskuetarik joanak. Zer karietarat? Pilotari batek egin duke usaiaz kanpoko balentria bat.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: de repente

  • bi beharriez burukitari lo egin

    Azalpena: lo sakon egin

    Adibideak:

    —   Ba, eiki, mundu huntan bada ainitz zuzenkontrakeria: hala-nola hobenik gabekoa urriki minaz joa, xifritua, loa galtzerainokoan... Hobenduna aldiz, bi beharriez burukitari, lo zurrungan!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Frantsesez: dormir sur ses deux oreilles

  • buru-fuinak higatu

    Azalpena: gogor pentsatu

    Adibideak:

    —   Bizkitartean egun hartan etzituen buru-fuñak higatu arrapostu luze bat egin muntatuz.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: devanarse los sesos

  • buru-fuinak unatu

    Azalpena: gogor pentsatu

    Adibideak:

    —   Bizi guzian hola izana da, noizik behin buru-fuñak sobera unatzerainokoan.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: devanarse los sesos

  • (neure, heure, bere...) burua gora saldu

    Azalpena: (ezertaz) harrotu

    Adibideak:

    —   Hasian-hasi, uk nezakezu orain, irakurlea, purruskeria baten kondatzerat. Aldi huntan segurik ez duzu erranen ene burua gora saldu beharrez ari nizala!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • buruan buru

    Azalpena: osorik, alde batetik besteraino

    Adibideak:

    —   Ez nagoke oraino erran gabe Mailluqueten eskuarazko predeikuak buruan-buru miresgarriak zirela.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • deus guzitan ez

    Adibideak:

    —   Bizkitartean hurbildanik ezagutu duten guziek aitortu dute EskualHerriak galdu duela bere apez argitu, kartsuenetarik bat. Berak etzituen deus guzitan onhartuko solas gisa horiek: hain baitzen ixila eta gordea.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: por nada del mundo

  • (ezer baino lehen) (ezer gertatzerako) dira mandoak adartuko

    Azalpena: (ezer) ezinezkoa izan

    Adibideak:

    —   Zoaz funtsera eta ohartuko zira jende perfetik eztela mundu huntan. Mandoak adartuko dira holako bat agertuko den baino lehenago.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • eltze itsia

    Azalpena: sosak gordetzekoa

    Adibideak:

    —   Aitaren errient-paga eta Agerreko etxaldeak eman mozkinak, bizipide guziak elgarretaratu-ta ere, diru-kesa ardurenean tturrindia, eltze-itsia beti hutsa!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • esku hartu

    Azalpena: partizipatu

    Adibideak:

    —   Hemendik harat brastaka baderama bere predeiku mamitsua. Pasarte hortan erran baitzuen behar litaken baino gehiago esku hartzen zutela Eskual-Herrian nunbaitikako arrotz ausart batzuek.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • eskuetarik joana(k)

    Azalpena: asaldatua(k), harrotua(k)

    Adibideak:

    —   Bainan zer pasatzen da? Betbetan sekulako albarota, denak oihu-patarraka hasiak, eskuetarik joanak. Zer karietarat? Pilotari batek egin duke usaiaz kanpoko balentria bat. Su bizia bezain gorri, kara tzar bihurrienean, arrunt eskuetarik joana, hots!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • fera futro igorri / bidali...

    Azalpena: (ezer, inor) ondotik kendu

    Adibideak:

    —   Eta orai (hemen da bada koropiloa!) nik zer erran dezaket? Bakotxak bere xirula! Beraz doatzila fera futro ahalge ta duda minberenak. Aiaio, fera-futro zoala hastapeneko farrasta lotsagarria
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Frantsesez: envoyer faire foutre

  • fuila itzuli

    Azalpena: gaiaz aldatu

    Adibideak:

    —   Horiek guziak hola, orai beharko dugu fuilla itzuli, osoki, aldean bertze.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • gizen egin

    Azalpena: okela jan

    Adibideak:

    —   Ostatu batean bospasei gizon doi bat loretuak, ez erraiteko arras mozkorrak. Zoinek astokeria handiago. Ortziralea da, mehe eguna. Balio ote du erraitea gizen egiten dutela burlari ozar horiek?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Frantsesez: faire gras

  • gogoari eman

    Azalpena: pentsatu

    Adibideak:

    —   Gogoari eman dezagun bakarrik azken gerla hau irabazia izan dela zuek gudukariek obeditu duzielakotz gostaia gosta. Emazu gogoari zerbait zeielakotz mintzo zela Donazahartar apez argitu hori!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • gostaia gosta

    Azalpena: ahalegin handiena eginik

    Adibideak:

    —   Gogoari eman dezagun bakarrik azken gerla hau irabazia izan dela zuek gudukariek obeditu duzielakotz gostaia gosta.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: cueste lo que cueste

    Frantsesez: coûte que coûte

  • (ezer, inor) gure behiaren aratxea ez izan

    Azalpena: (ezer, inor) kanbiatua egon

    Adibideak:

    —   Zer! Beti larderiapean, ixil eta xitun, egon behar duela Milafrangako pottoka hezgaitzak! Hori ezpaitugu aldekoa! Hori ezpaita gure behiaren aratxea!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • hartze ona ukan

    Azalpena: burutsua izan, adimen handikoa izan

    Adibideak:

    —   Bizkitartean, segur eta fida naiz aitaso zaharrena barnez lau lorietan dagoela, miresten baitu bere "Papiti" maitearen hartze on, usaiaz kanpokoa
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • hedoietan gora altxatu

    Azalpena: laudatu

    Adibideak:

    —   Bainan zer pasatzen da? Betbetan sekulako albarota, denak oihu-patarraka hasiak, eskuetarik joanak. Zer karietarat? Pilotari batek egin duke usaiaz kanpoko balentria bat. Eta behariek, esku zartaka hedoietan gora altxatzen dituzte nehor ez bezalako pilotari espantagarriak .
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: poner (a alguien) por las nubes

  • hunki oneko

    Azalpena: sentibera

    Adibideak:

    —   Aita, Suhuskuneko errienta. Hautuzko eskol?emailea, hunki oneko gizon gozoa segur, orotaz maitatia eta estimatia.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: de buen corazón

  • ikustate handiko

    Azalpena: gorputz ederreko

    Adibideak:

    —   Hain airoski zerabilan luma, dena pindar, eskuaraz ala erdaraz! Araberako mintzatzalea bertzalde, edozoin hizkuntzetan. Egia-erran, gaineratiko dohainez ere fagoratua zen. Trakaz, kopuraz ala itxurez zinez ohargarria eta bere jitez arras gozo, ikustate handikoa.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: de buen ver

  • ixil eta xitun egon

    Azalpena: guztiz isilik egon

    Adibideak:

    —   Zer! Beti larderiapean, ixil eta xitun, egon behar duela Milafrangako pottoka hezgaitzak!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • karrika egin

    Azalpena: erratu

    Adibideak:

    —   Orduko Mgr Bellevue apez nausiak etzuen karrika egin hautatu zuelarik Frantzia behereko handiena famatzen zuten Hazparneko misionesta.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • kasko-gogor

    Azalpena: adimen laburreko

    Adibideak:

    —   Ardurenean zaharo zaflak tole eta kasik ezinbertzez solas on, sustagarriak. Gisa hortako errientarekin lanetan ditazke alfer korotzak eta kasko gogorrak.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • kukurusta apaldu

    Azalpena: apalarazi

    Adibideak:

    —   Nork apalduko dio kukurusta? Pentsa bada! Papo aintzin guzia medaila mota guziez izarrestatua.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • lastozko sua

    Azalpena: une bateko goraldia

    Adibideak:

    —   Girixtino maiteak, ez dadiela izan misione hau lastozko su bat, edo oraino larrazkeneko haizeak zirimolaka berduratzen dituen ilaunen parekoa.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Frantsesez: feu de paille

  • lau hatzetarik pindarra erion

    Azalpena: kemen handiz ekin

    Adibideak:

    —   Hor bada lotzen dira beren jokoari, lau hatzetarik pindarra dariotela.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • lau hatzez gora

    Azalpena: lurrean barrrena, ipurdiz

    Adibideak:

    —   Gure misionea alüra ederrean rulatu da! Eskerrak Jainkoari: debria matatia da! Hum! Ni beldur ez ginuela lau hatzez gora botatua!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Kontzeptuak: ALDERANTZIZ

    Gazteleraz: patas arriba

    Frantsesez: les quatre fers en l?air

  • (ezertan) leporaino sartu

    Azalpena: (ezertan) gogotik saiatu

    Adibideak:

    —   Orduan intan sartu nintzan leporaino ene kanore gabeko solas pertoliekin.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • mahaiaren araberako dafaila (ukan...)

    Azalpena: dagokion mailan (bizi...)

    Adibideak:

    —   Ene ama maitearekin, urte guziez banindoan Dona-Mariarat oinez eta Behasiko kartiera trebeskatuz. Gero, bazkalondoan, jo Suharterat, aita zenaren etxe-ondorat. Hirugarren trikaldia Arbeletche Meharriko ahaidetan eta, azkenean, Delgue Etxebazterreko kusietan. Harat heldu zaukun bila ene anaietarik bat, etxeko karrosan. Hori zen gure urte guziko ateraldia. Mahaiaren araberako dafaila...
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • mehe eguna

    Azalpena: ostirala edo beste barau egunen bat, eliza katolikoaren arabera

    Adibideak:

    —   Ostatu batean bospasei gizon doi bat loretuak, ez erraiteko arras mozkorrak. Zoinek astokeria handiago. Ortziralea da, mehe eguna. Balio ote du erraitea gizen egiten dutela burlari ozar horiek?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Frantsesez: jour maigre

  • mihipeko zaina ongi trenkatua ukan

    Azalpena: hiztun ona izan

    Adibideak:

    —   Irakurlea ohartua ditake mihi-peko zaina ongi trenkatua zuela gure misionest gazteak. Zalu-zalua mintzo baitzen, ahoan debekurik gabe!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • mutur salda

    Azalpena: haserrego

    Adibideak:

    —   Erran zuhur baten arabera, salda onak behar omen du: "Hu! Muu! Bee! Eta... Kokoriko!" Erran nahi baita xerri, idi, zikiro eta oilakitik pixka bat. Gutiz ez utz! Bizkitartean errekitu eta ekai horiek gabe gutartean egiten du bere agerraldia "mutur-salda" mintu, minkorrak. Guk nahi baino maizago eta gu ohartu gabean. Hain guti aski dugu muskertzeko, tente, tema tzarrenean.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • noizean behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   Noizean behin maleziazko ñirñira gozo bat begietan
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • odolak jauzi egin

    Azalpena: asaldatu, sutu

    Adibideak:

    —   —Heil Hitler! Moi, prendre maisson pour 50 soldats loriossous aléman! France caput! Apres Angleterre caput, Churchil caput! Bainan laster pikatu zion pirua Lopez jaunak. Odolak jauzi egin zionetz espantu horiek aditzean?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • oihan-zokotar

    Azalpena: zabar, landu gabe

    Adibideak:

    —   Errak, Mailluquet, nun dituzte begiak Landibartar ahunk-esnean altxatu oihan-zokotarrek? Ni hiretzat hartu?? Ez araiz! Hoin behera jautsia nizala?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • oilo-busti

    Azalpena: koldar

    Adibideak:

    —   Hunek uste zukeen ahur-hixtu batez bere oinetara bilduko zituela frantses oilo-busti herresta guziak.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Frantsesez: poule mouillée

  • papogorri

    Azalpena: ezkertiar

    Adibideak:

    —   Bizkitartean, oro-har, politikan dira kausitzen gataska bortitzenak. Zilko-zuriak saka, papo-gorriek errefera. Hi bahiz eta ni banuk!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • peko erreka jo

    Azalpena: hondatu

    Adibideak:

    —   Peko erreka joa zuen gure kolesioak. Munduko gorena, hogoita-hamar bat ixtudiant Eskual-Herri guzitik.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • pinterdiko

    Azalpena: eskas

    Adibideak:

    —   To, apeztiar, zilko zuri. Abrahamen denborako pinterdiko gizonxkela zerbait, etorri den hori!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • piru oneko

    Azalpena: on

    Adibideak:

    —   Arras piru oneko gizona zen, goxoa, plaxenta.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • pirua pikatu

    Azalpena: isilarazi

    Adibideak:

    —   —Heil Hitler! Moi, prendre maisson pour 50 soldats loriossous aléman! France caput! Apres Angleterre caput, Churchil caput! Bainan laster pikatu zion pirua Lopez jaunak.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • sanfretean

    Azalpena: patxadaz, lasai

    Adibideak:

    —   Hemendik harat brastaka baderama bere predeiku mamitsua. Pasarte hortan erran baitzuen behar litaken baino gehiago esku hartzen zutela Eskual-Herrian nunbaitikako arrotz ausart batzuek. Nolako sanfretean ez dituzte zangopilatzen gure ohidura ederrenak, sator-lan eta hautsi-mautsi okerren medioz!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • sator-lan

    Azalpena: azpikeria

    Adibideak:

    —   Hemendik harat brastaka baderama bere predeiku mamitsua. Pasarte hortan erran baitzuen behar litaken baino gehiago esku hartzen zutela Eskual-Herrian nunbaitikako arrotz ausart batzuek. Nolako sanfretean ez dituzte zangopilatzen gure ohidura ederrenak, sator-lan eta hautsi-mautsi okerren medioz!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: labor de zapa

  • tuntik ez

    Azalpena: batere ez

    Adibideak:

    —   Bertzalde haren gogoa maizenik eta goxokienik gutarteko jendearekin zen. Tuntik etzen handikaria, nor nahirekin eleketa gelditua Hazparneko karrikan.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • xintzimariak ikusi

    Azalpena: larri ibili

    Adibideak:

    —   Gau hartan Jarret misionest lagunak lanak ukan zitzin eta xintzimariak ikusi elizatiar furios heiek ezin eztiaraziz.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • xita-miruka

    Azalpena: arin, erraz

    Adibideak:

    —   Zer nahi den, ixtudiant gazteak irakaspen guziak xita-miruka beretzen ditu (l. o. g-b.) Horiek guziak hola, balio ote du erraitea bere etsamina guziak gainez-gain eta xita-miruka iragan dituela? Tolosan pasatu zuen "Licence es Lettres" delakoa urte batez... bertze guz!ek bizpahiru urte emaiten dituzten denboran.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • (inoren) xortekoa izan

    Azalpena: adin berekoa izan (gizonezkoak)

    Adibideak:

    —   Ene xortekoa zen, lehengoek zioten bezala. Klasa hogoi-ta-hirua: orai denak badazkitzu.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • zehe bat sudurrekin gelditu

    Azalpena: tronpatua izan

    Adibideak:

    —   Nor uste duzue ahalgetu zela? Nor? Nor! Nor gelditu zehe bat sudurrekin? Nor?
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

    Gazteleraz: quedarse con un palmo de narices

  • zetazko esku larruak ezarri gabe

    Azalpena: gordinki, zurikeriarik gabe

    Adibideak:

    —   Azkenean zonbait hitz erran zituen fedeaz, oixtian aipatu ateraldi larderiatsuak adi-araziz zetazko esku larruak ezarri gabe.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • zilkozuri

    Azalpena: eskuindar

    Adibideak:

    —   Bizkitartean, oro-har, politikan dira kausitzen gataska bortitzenak. Zilko-zuriak saka, papo-gorriek errefera. Hi bahiz eta ni banuk! To, apeztiar, zilko zuri. Abrahamen denborako pinterdiko gizonxkela zerbait, etorri den hori!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • zinak eta minak

    Azalpena: sufrimenduak

    Adibideak:

    —   Elizatik ateratzean emazteak kalapita gorrian. Hango zinak eta minak!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • zinak eta minak ikusi / pairatu

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Hamabi urte zituen Jean Saint-Pierrek sartu zelarik Larresoroko seminario ttipian. Zinak eta minak pairatu zituen ezin laketuz. Handik ihes egitekotan ere izan.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • ziria zur beretik eman

    Azalpena: beti kontu berak erabili

    Adibideak:

    —   Bertzalde haren gogoa maizenik eta goxokienik gutarteko jendearekin zen. Tuntik etzen handikaria, nor nahirekin eleketa gelditua Hazparneko karrikan. Betidanikakoa zuen lañotasun hori bakotxari zur beretik ziria emanez bainan beti ele ona, buruak eta bihotzak manatzen zioten bezala.
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

  • zunda handiko

    Azalpena: bizkor, burutsu

    Adibideak:

    —   Bego beti nausi, zunda haundiko kondatzailea, ekai gutiz muntatuko baitu saltsa guzia!
    ETCHEBERRY, J. B.
    Hazparneko misionestak, 1986.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak