- argi laburreko
Azalpena: inozo
Adibideak:
eder adingabeko ta argi laburreko da zenzunik ez duen irudi uts baten gisakoa.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: de pocas luces
- asko eta gehiegi
Azalpena: aski
Adibideak:
erazotzeko asko ta geiegi da tzakurtxo baten zaunka.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- asmoa(k) hartu
Azalpena: erabaki
Adibideak:
ez, arren, onelako asmo txarrak artu
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: ERABAKIA
- (ezeri, inori) aurpegi(a) eman
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Aurpegi eman bear diogu gaitzari
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: plantar cara
Frantsesez: faire face
- begi gaiztoko
Azalpena: maltzur
Adibideak:
ekusi zuten begi gaiztoko txori-artzalle bat.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
- begia(k) ipini
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Besteen gaitzetan ipiñi begiak
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- behea jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Buruko zorabio bat da asko bea jo ta bizitza galtzeko
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche
- behin banan
Azalpena: txandaka, banaka
Adibideak:
ala, bein banaan, egunero eramaten zuela bat.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: uno por uno
Frantsesez: tour à tour
- beste hainbeste
Azalpena: hainbeste
Adibideak:
eman ziola aurrez ta prestatzez, gero beste anbeste biurtzeko zorrez.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: otro tanto
- (inori) (ezertarako) bide(a) eman
Azalpena: aukera eman, lagundu
Adibideak:
Ez artarako eman biderik
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: LAGUNTZA
Gazteleraz: dar pie
- bihotz tolestua ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Biotz tolestua dutenak, igo oi dute sarri leku goietara
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: FALTSUKERIA
- bihotzeko hegoak erori
Azalpena: desanimatu
Adibideak:
Begiratu zuan gero oñetara, ta ekusi Muenean berua ain me, argal ta mami gabeak, erori zitzaizkon biotzeko egoak
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: ETSIPENA
Gazteleraz: caerse el alma a los pies
- bizarrak koipetu
Azalpena: gustura jan
Adibideak:
Bizarrak koipetu ta musuak eztiturik zebiltzala jaten
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: chuparse los dedos
Frantsesez: s'en lécher les babines
- bizitza gorde
Azalpena: bizirik utzi
Adibideak:
bain baño geiagotan gorde nioen bizitza ez gutxiri
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- (inori) bizkarra koipetu
Azalpena: lausengatu
Adibideak:
eztezu an katurik, ez giltzera andrarik. Jaten det nere basoan ezeren beldurgabe. Zaude, zaude Izutz-illazu emen bizkarrak koipetzen, beti auzitan bezela katu ta etxekoakin.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: LAUDORIOA
Gazteleraz: pasar la mano por el hombro
Frantsesez: passer la main dans le dos (à quelqu'un)
- bizkarrak gizendu
Azalpena: aberastu
Adibideak:
baña beren bizkarrak gizenduko dira eskatuko diozkelako emanak baño geiagoak
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- (inoren) bizkarretik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
gosea ill nai dute askok iñoren bizkarretik.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- (inoren) bizkarretik bizi
Azalpena: (inoren) dirutik bizi
Adibideak:
Alperra izanda nai dezu iñoren bizkarretik bizi?
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: vivir a costa de
Frantsesez: vivre aux crochets (de quelqu'un)
- (inorekin) burua bat egin
Azalpena: norberaren burda inorekin konparatu
Adibideak:
Ez burua bat egitea leoi sendo ta arroarekin
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- (neure, heure, bere...) burua garbitu
Azalpena: norberaren burua justifikatu
Adibideak:
Bada biok gelditzen zeratu burua garbitu gabe, ta zaio gaiztoan
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- burukalteko
Azalpena: zoro
Adibideak:
zein ero ta buru kaltekoa dan, galtzeki irriskuan jartzen dana.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- buruz behera
Azalpena: umildurik
Adibideak:
aizeriak irten zuen buruz bera ta erneguz.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: APALTASUNA / OKERKERIA
Gazteleraz: cabizbajo
Frantsesez: tête basse
- eskua(k) ezarri
Azalpena: harrapatu
Adibideak:
Eskuak zizkon ezarri
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: HARRAPATZEA
Gazteleraz: echar el guante
Frantsesez: mettre la main au collet
- eskuak egotzi
Azalpena: harrapatu
Adibideak:
Baserritar gaixo kaltekuak egotzi ziozkan berriz eskuak
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: HARRAPATZEA
Gazteleraz: echar el guante
Frantsesez: mettre la main au collet
- eskura ekarri
Azalpena: menderatu
Adibideak:
Au ez egiñagatik mugonez ta gaztetxotan lepoa gogortzen dala ta gerora ezin ekarri eskura
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: GARAIPENA
- ez eze(n)
Adibideak:
Zergatik gero gaitz egin ez ezen erakusten ere ziozkan amorioaren señale edo egargarriak.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- ez gutxiagoaz ere
Azalpena: ez
Adibideak:
erantzuten dioe ezetz gutxiagoaz ere.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: ni mucho menos
- ezinbesteko
Azalpena: ekidin ezineko
Adibideak:
gaitz andiak egin dituztenen noraezeko, ezin bestezko.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- gatzgabe
Azalpena: motel
Adibideak:
Otso zatar gatz gabe ta tontotzarrak.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: MOTELTASUNA
- goitik behera jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Jo oidute goitik bera, ta asko alditan gezurra da saristatua ta egia zapaldua
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: venirse abajo
Frantsesez: tomber dans la dèche
- hainbat (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
nai zion arin egin anbat lasterren eldutzeko feria.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- hala ere
Adibideak:
ala ere ez zidak ardura andirik ematen ire ezten txaarrak ateratzen bazidak odol apur bat.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halako batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
alako baten eskuak zizkion ezarri.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- handik laster
Azalpena: aurki
Adibideak:
andikan laster eldu zan eizaria.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: al poco
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Nolako itza eman nizun
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- huts egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Onetan uts egiten dute
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- ihesa hartu
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
largatzen du leoitzarra konorte gabe, artzen du zaldiak igesa
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: IHESA
Frantsesez: ficher le camp
- koipetua egon
Azalpena: gizen egon
Adibideak:
Aragi samurretan dago koipetua
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: GIZENTASUNA
- leku eman
Azalpena: onartu
Adibideak:
Nagitasunari lekurik eman gabe
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- lepoa gogortu
Azalpena: adindu
Adibideak:
lepoa gogortzen dala ta gerora ezin ekarri dirala eskura
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: HELDUTASUNA
- (inori) lotsa galdu
Azalpena: iraindu
Adibideak:
Eztizut nik lotsarik galdu, ez gaizkirik esan
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: IRAINA
- lotsa gorde
Azalpena: errespetatu
Adibideak:
eta arrazoi geiagorekin umeak bear diotela lotsea gorde
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: BEGIRAMENA
- lur(ra) jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Etorriko ere dira gizonak beren aizkorakin jo dezulako lurra
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: venirse abajo
Frantsesez: tomber dans la dèche
- musuak eztitu
Azalpena: gogoz jan
Adibideak:
Bizarrak koipetu eta musuak eztiturik zabiltzala jaten
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: JATEA
Gazteleraz: chuparse los dedos
Frantsesez: s'en lécher les babines
- noiz edo berriz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
ta noiz edo berriz esku bete arto ale.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- noiz edo noiz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
gogoango dezute noiz edo noiz.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- nondik edo handik
Azalpena: nonbaitetik
Adibideak:
badutela zer beldur izan nondik edo andik.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- noraezeko
Azalpena: azken aukerako
Adibideak:
ipui onek esan nai du, gaitz andiak egin dituztenen noraezeko, ezin bestezko ta esturasunak ereginiko eskintza.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- oinak arinik
Azalpena: lasterka
Adibideak:
ekusi zueneko gizon bakarra, oñak ariñik abiatzen da.
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: a todo correr
Frantsesez: à toutes jambes
- sineste(a) eman
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
berriketai sinestea emanda, joan zan baso-sagua errikoarekin
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
- txistik ez atera
Azalpena: ezer es esan
Adibideak:
Ez diot txist bat aterako
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío
- zuriko erre bat ere ez eduki
Azalpena: dirurik ez ukan
Adibideak:
Ez zedukan ardi gaixoak zuriko erre bat ere
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: no tener un céntimo
Frantsesez: n'avoir pas un sou