- Anton bera baino ere kaiku handiagoa izan
Azalpena: ergela izan
Adibideak:
Anton bera baño ere kaiku aundiagoa da gure Praisko
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- abiajon (dei(n)ala, deizula, deiola...)
Adibideak:
-A biajon deisula zuri- esan zion Praiskok.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Bereala jo zuen zillargillearen etxera bost milla pezeta artzeko ustean zigarrontziyarekiñ; bañan, uraxe bai zela ziriya! uraxe bai adarra jotzia! zigarrontzi ura etzan aurreko egunekoa; geyenez lau pezeta baliyo zituan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- alajaina!
Adibideak:
alajaña!
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- ardozko lixiba egin
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Ardozko lisibaren bat egiten ari ote ziran
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Frantsesez: être un peu parti
- arraietan
Adibideak:
ez al zan arraietan txakur primerakoa ala?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- (neure, heure, bere...) artean
Azalpena: norberaren baitan
Adibideak:
Matxalen, mormorretan bere artian, aldendu zan, auzia galdutzat emanaz.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans son for interieur
- atzekoz aurrera
Azalpena: aldez kontra
Adibideak:
ta naiz atzekoz aurrera, nik beti egia.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ
Gazteleraz: al revés
- (ezer) atzekoz aurrera egia izan
Azalpena: gezurra izan
Adibideak:
Munduan dan egirik andiena, atzekoaz aurrean
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: GEZURRA
- (inoren, ezeren) aztarna atera
Azalpena: aurkitu
Adibideak:
Atera zuan nunbaitik ere Ziriloren aztarrana
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: IGARTZEA
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
"Biba errepublika!" deadar egiñaz, baña... bai zera!
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- begizkoa egin
Azalpena: madarikatu
Adibideak:
Mari Martinek begizkoren bat egingo ote zien beldurrez
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: MADARIKAZIOA
Gazteleraz: echar mal de ojo
Frantsesez: jeter un sort
- (inon) beti aste santuak izan
Azalpena: triste egon
Adibideak:
Gure etxian oraindik aste santuak al dira?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: TRISTURA
- bizi alargun
Azalpena: (ezkontideak) elkarren apartean bizi
Adibideak:
iru edo lau urteren buruan bizi-alargun gelditzeko?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- blai eginik
Azalpena: guztiz bustirik
Adibideak:
oe guzia plai egiñik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: BUSTIA
Gazteleraz: hecho una sopa
Frantsesez: trempé jusqu'aux os
- buruak ilerik adina
Azalpena: asko
Adibideak:
erosleak? buruak ilerik adiña bai.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: UGARITASUNA
Gazteleraz: más que pelos en la cabeza
- (neure, heure, here...) buruz
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
baiño beren buruz.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru
- erdi harra eta erdi droga
Azalpena: gezurretan
Adibideak:
eta erdi arra ta erdi droga kuarto apur batzuek egin.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: GEZURRA
- errematera atera
Azalpena: subastan jarri
Adibideak:
Atera bitez botoak kandela edo errematera, eta oien dirua dijoala aziendako kajara.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- errotarria baino lehorrago
Azalpena: lehor
Adibideak:
eta mingaña? errotarria baña ligorrago.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- eskupeko
Azalpena: limosna
Adibideak:
ortara eman zion itxuari eskupeko bat.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- ez agur eta ez adio
Azalpena: ezustean
Adibideak:
eta erbia, ez agur eta ez ario, eta eskerrik ere eman gabe bere libratzailleari, nunbait presa zuelako, joan zan igesi.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: ni corto ni perezoso
Frantsesez: de but en blanc
- ez ezik
Adibideak:
Uste det, jauna, nik andreari bizkarra ezezik, bedorri ere. berritxuren batek berotu diozkala belarriak.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: además de
- goikoz behera
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
naiz goikoaz bera ta naiz atzekoz aurrera.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: al revés
Frantsesez: à l'envers
- habiatik irten gabeko
Azalpena: gazteegi
Adibideak:
zu oraindik lumatu gabeko txorikume, habitik irten gabia zara.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: GAZTETASUNA
- hanka jokoa egin
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Oraiñ anka-jokua egiñ dezadan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: IHESA
Gazteleraz: irse por piernas
Frantsesez: prendre ses jambes ci son cou
- harrika eman
Azalpena: harrikatu
Adibideak:
Arrika ematen zioten komentuari
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- hezurrik ez hautsi
Azalpena: ezer larririk ez gertatu
Adibideak:
Baña etzan ezurrik ausi, ta ez odolik ibaira joan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: no llegar la sangre al río
- hileta jo
Azalpena: kexatu
Adibideak:
Baña bokadu ta tragu onak barru onetan, gañera soñeko berria miriñeke, polizi ta beste gauzak, eta alare espa edo kejak? Juezaren señora baño apañago jarriko ziatut eta ez jo emen illetarik -Puera illetaz
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- hor konpon!
Adibideak:
eta or konpon bestiak
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- hor nonbait
Azalpena: paretsu
Adibideak:
jaun onek emango baligu egunero, gaur bezela, apari on bat... or nunbait; baiña nork emango die gure pamiliai eguneroko potajia.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: por ahí por ahí
- ibaira odolik ez joan
Azalpena: ezer larririk ez gertatu
Adibideak:
baña etzan ezurrik autsi, ta ez odolik ibaira joan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: no llegar la sangre al río
- jaramonik ez egin
Azalpena: ez arduratu, (ezertan, inori) arretarik ez ipini
Adibideak:
Oiei etzaie jaramonik egiñ bear
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- kaiserren kainoi guztiek baino indar gehiago ukan
Azalpena: indartsua izan
Adibideak:
Kaiser-en kañoi baño indar geiago izango zuala itxuaren erretolikak
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- kandelara atera
Azalpena: subastan jarri
Adibideak:
Atera bitez botoak kandela edo errematera, eta oien dirua dijoala aziendako kajara
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- kaonada bat hartu
Azalpena: sutondoan berotu
Adibideak:
bai, jauna; eta gogoa duenean, etorri bedi gure etxera kaponada bat artzera, eta berotu bat emango diogu
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- kontuak egin
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Juan zitzaizkion Pelixi kontuak egitera
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- lapiko zaharrez ezkondu
Azalpena: ijito-ezkontza egin
Adibideak:
Nola ezkontzen dira? elizaz; ala lapiko zarrez?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
Bi jaiko astean dendan ein zen koxka, nolabait ere osatu bear dala lepotik?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- lotsa labur
Azalpena: lotsagabe
Adibideak:
agur, mingaiñ-luze ta lotsa-labur.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: LOTSAGABEKERIA
- lumatu gabeko txorikume
Azalpena: gazteegi
Adibideak:
zu oraindik lumatu gabeko txorikume, kabitik irten gabia zera.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: GAZTETASUNA
- lumatu gabeko txorikumea(k)
Azalpena: gazteegia(k)
Adibideak:
zu oraindik lumatu gabeko txorikume, kabitik irten gabia zera.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- markes bat bezala ibili
Azalpena: nahi bezala bizi
Adibideak:
Markes bat bezela zebillela
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: vivir como un marqués
- mingain-luze
Azalpena: berritsu
Adibideak:
mingaiñ-luze ta lotsa-labur.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: franche caillette
- noizik behinbetan
Azalpena: aldizka
Adibideak:
eskuakiñ arrapatzen zituztela noizikpeiñbetan.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nola edo hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
nola edo ala.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- onik onenean
Azalpena: hoberena kontsideratuz
Adibideak:
onik onenean, iru edo lau pauska egiñ ezta.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: en el mejor de los casos
Frantsesez: dans le meilleur des cas
- petardoa eraman
Azalpena: ezustekoa gertatu
Adibideak:
Ondo jaten du baña egunero merman / petardo txarra eztet onekiñ eraman
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: llevarse un chasco
- pipermin hutsa jan irudi
Azalpena: hiztun gaiztoa izan
Adibideak:
Piper miñ utsa jaten dutela dirudite
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
- (inori) pultsua hartu
Azalpena: zirikatu
Adibideak:
jai artan eginzan mitiñ oso andia, eta illuntzian an zeuden zerrepeldurik xaguxarko trabenan axeri, millon, tropel, tomate eta beste auen moduko batzuek, sartu zan bertan mortero, airi pultsu artzera
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: ZIRIA
- sakel hustutzaile
Azalpena: lapur
Adibideak:
jokalari ta sakel-ustutzallea
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: cortabolsas
Frantsesez: coupeur de bourses
- sakela moztu
Azalpena: dirurik gabe utzi
Adibideak:
Mando mozten? bai, jauna, sakelak ere bai?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: DIRUA
- teniola jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Sartu zan bertan Mottero, airi pultsu artzera, eta ikusi zuan sakelak arriz beterik zeuzkatela Jauna -esan zien- teniola jo bear al da?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- txakur handi
Azalpena: sos
Adibideak:
eman zioten txakur andi bat.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: perra gorda
- txakur txiki
Azalpena: sos
Adibideak:
txakur txiki.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: perra chica
- ura joan ondoan presa egin
Azalpena: ezertaz beranduegi arduratu
Adibideak:
ura joan ondorian egitea presa
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: BERANDUA
- zerrepeldu
Azalpena: erdi mozkortu
Adibideak:
Jai artan egiñ zan mitiñ oso andia, eta illuntzian an zeuden zerrepeldurik Xaguxarko trabenan Axeri, Millon, Tropel, Tomate eta beste auen moduko batzuek
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Uste zuan onek Zirilori ziri bat sartuko ziyola
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe