- agidanez
Azalpena: itxuraz
Adibideak:
Norbait umore oneko bazegoan agi danez, bazterren batean... Nor, ordea?
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: por lo visto
- aho batez
Azalpena: adostasunez
Adibideak:
aparia degu amets, eta, ao batez, bertan artzea erabaki degu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- aho oneko
Azalpena: gustu landuko
Adibideak:
Ao oneko gizona ageri da ortan ere. Iduri oso taiuzkuak ditu, esku antzetsuz ebakiak
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- ahoa bete hagin
Azalpena: harriturik
Adibideak:
Ta gorroto ikaragarriaz begirakun beltzenaz josten zuala, alde egin zion, aoa bete agin utzirik
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- ahoa zabalik
Azalpena: harriturik
Adibideak:
Peru ahoa zabalik begira zegokiola ohartuta
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- ahobete
Azalpena: esana puztuz
Adibideak:
Eta geroxeago, arro-aobete, onela ziotsan Peruri
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (neure, heure, bere...) ahoz
Azalpena: norberaren iritziz
Adibideak:
Eder zait, batez ere ta ontan, bada-ezpada aitor dezadan, nere aoz, ez iñorenez, diardut euskeltzale alderdien arteko elkar-artu-nai apurrenik somatzea
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: IRITZIA
- ahuntzaren gauerdiko eztula(k)
Azalpena: baliorik gabekoa(k)
Adibideak:
Nik uste, eskari oien etorkizuna ta auntzaren gauerdiko eztula or nonbait ote diran
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: la carabina de Ambrosio
- alazainkoa!
Adibideak:
Badu ark etorria, alazainkoa, neurtitzez ainbatsu itz askatuz ere!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- alfer gaiztoan
Azalpena: alferkerian
Adibideak:
alper gaiztoan, autsaren mende zetzaten libururik asko eguzkitara jartzen bait genitun, salgai, ol zatarrezko txaboletan
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- alkandora aldatu
Azalpena: iritziz aldatu
Adibideak:
Eta orain berriz egunkariaren alde, alajainkia!... Kristau orrek alkandora maiz-samar aldatzen ote-duan esango nikek...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: IRITZIA
- antola hor!
Adibideak:
Onez on ean etorri nai badezute, oskide otxanok, ongi etorri. Nai eztezutenak, antola or.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- antz(a) eman
Azalpena: igarri
Adibideak:
Aguro antz eman genion -zakur zarrak baigera ortan- udazaleak baño ere areago gaitz aren errudun dirala
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: IGARTZEA
- arloaz ertzeka
Azalpena: gaiaz kanpo
Adibideak:
Baña, arloaz ertzeka diardut. Natorren arira.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- arraiepola!
Adibideak:
total-totelka ingelesez diren "arraiepola" mardulenak aotik boteaz...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arraioak ez badu!
Adibideak:
Ta ondo bazkari alai ura? Zabalean, lareun bat lagun, bai, danok sarbide ederrekoak, arraioak ezpadu!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arraiotan!
Adibideak:
Arraiotan!, aulki urdiña ez ikusten noizean bein altxata ez bada!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arranoak ez badu!
Adibideak:
Eskuak eta ipurdiak, elkarrekikoan oi duten ots berezia ere aguro asi uan, ala bear ere, ta maiz samarka arranoak ez badu; ta nekez bederik, noizpaiten, batzu erdi errenka ta bestetzu oso narrazka, zuzendu nizkian danak sukalderuntz
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- artobero
Azalpena: harro
Adibideak:
ta al-dakit nik zenbat "ziri" geiago ezpain artoberootan maiz darabiltzigu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: vendehumos
Frantsesez: m'as-tu-vu
- artobero usaina
Azalpena: harrokeria
Adibideak:
Arrokeririk eta artobero-usairik gabe gure arlo apalari lotu gatzaiola Barkatu, ontan ere artobero-usaia badarigu, geren buruok gaztetzat jotzez
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- artobero-uxain
Azalpena: harro
Adibideak:
Egi biribil-samarrak bota bear zituala agindu zigun Etxegarai jaunak, eta ona emen batzuk: odol-berotxo, bazternastalle, eztabaidakari alperrikako, arroxko ta artoberouxai omen naiz
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- astakirten
Azalpena: ergel
Adibideak:
Astakirten aundia ingeles zerria, gozoa laga didak lastozko berria
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- atariko haizea
Azalpena: baliorik gabeko gauza edo pertsona
Adibideak:
Tarteka, ministroak, idazkariak-eta, ara igotzen dituzu, ta idazki garrantzitsu zenbait irakurtzen diardute. Atariko aizeari baño jaramon geiago ez die iñork egiten
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: la carabina de Ambrosio
- atorra aldatu
Azalpena: iritziz aldatu
Adibideak:
Eta orain berriz egunkariaren alde, alajainkia!... Kristau orrek alkandora maiz-samar aldatzen ote-duan esango nikek... Bai, alaxe da. Egi-egia atorra aldatzearena. Ta eskar-natzaio gizarteari, aldatze ori egite omengarritzat etsia duelako.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: IRITZIA
- aulkia berotu
Azalpena: eserita egon
Adibideak:
Askotan egon natzaio ezberdintasun asegarri orreri begira nere gogoa nekatzen, baña alperrik... Alkirik asko berotuarengatik al-diteke?... Gizonezkoak baño patxara obeko bizimodua izan oi dutelako emakumeak ete?
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- aurre eman
Azalpena: erantzukizuna norberaren gain hartu
Adibideak:
ta, bereala, Patxiri, bulardetsu, aurre emanaz: Patxi (egin dio, oiuka) Gaztañondoko Patxi!!!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: dar la cara
- auziko iltzea
Azalpena: funtsa
Adibideak:
nerekiko, urrengo auxe da egia, ta auzi ontako iltzea
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- axalgorri
Azalpena: sortuberri
Adibideak:
Ta ordun, Arrasateko euskel-egunez, orain gauden areto ontan bertan, txiki ta aul, ume axal-gorri, Euskaltzaleak deritzan elkartea sortu zan
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- azaburu
Azalpena: ergel
Adibideak:
ingelesezko paperean ikusitako jakingarriren batzuk irakatsi bear zizkiola, aurrerakoan len bezin azaburu aundia izan etzedin
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- azken arnasa bota
Azalpena: hil
Adibideak:
Gizaxoak, arrebari laztan estu bat emanik, azken arnasa bota du!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- (ezertarako) azkura ukan
Azalpena: ezertarako gogoa ukan
Adibideak:
Ezkontzakiko izu ori nundik letorkezun jakiteko axkurea izan degu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- badaezpadako
Azalpena: epel, ganora gutxiko
Adibideak:
Euskel idazlea Dunixi?... Ta ez badaezpadakoa. Igaro-udaberriz entzun genion itzaldi eder askoa Donostian
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- barrez ito
Azalpena: barre handiak egin
Adibideak:
piperra baño serioagoko gizakumeak ere parrez ito-bearka jartzen ditu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BARREA
- bat egon
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Noiz atertuko nengoan, azken argipen batzuk, laburki, Etxegarai jaunari emateko Bergarako Saski-Naski aldiaz. Nik, an ta egun artaz egokiago izan-izango zala itzaurreak euskeraz egitea. Etxegarai jaunak, an eta egun artaz ere, erderaz egiña ongi zegoala. Argi dago elkarrekin bat ez geundela
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- batek badaki bost!
Adibideak:
Gizonezkoak baño patxara obeko bizimodua izan oi dutelako emakumeak ete?... Batek badaki bost.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- batera etorri
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Ortantxe guziok batera gatoz noski: ontan ez da ezbairik.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- bazter-nahastaile
Azalpena: istilu sortzaile
Adibideak:
Egi biribil-samarrak bota bear zituala agindu zigun Etxegarai jaunak, eta ona emen batzuk: odol-berotxo, bazternastalle, eztabaidakari alperrikako, arroxko ta artoberouxai omen naiz
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bazterrak harrotu / inarrosi / nahasi / toreatu...
Azalpena: jendea asaldarazi
Adibideak:
Baña, aski degu onenbestez. Bazterrak naasteari utzi dezaiogun bein-betirako
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- begi(a) eman / ezarri
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Gertari oni begi-eman behar zaio lenbait-len
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: echar el ojo
Frantsesez: serrer la vis
- (ezer inori) begikoa izan
Azalpena: maitatu
Adibideak:
begikoa izan zait il onen ogeitabian Donostiko El Pueblo Vasco'n zuk azaldutakoa
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- begipean hartu
Azalpena: babestu
Adibideak:
Benetan, ezer oberik ez litzake: euskeltzale zintzo aberats batek bere gain ta begipean egunkaria artzea.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- begirik ez itxi
Azalpena: lorik ez egin
Adibideak:
baita, gau artan, eltxoak alde batetik eta len esandako zentzugabekeria bestetik lagun izanda, begirik ez itxi ta amets ipurtzuriei zearo burua emanik etzatea
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: LOA
- (ezeri) begirik kendu gabe
Azalpena: adi
Adibideak:
eta aurreko ateari begirik kendu gabe, andik etortzekoa baitzun, ustez beintzat, sopa lurruntsu-zuzpergarria
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: sin quitar ojo
- behinola
Azalpena: aspaldian
Adibideak:
Aldedikide xoil giñala, beiñola, erriak, aldi baterako, bere beso ta begi autu gindun: alderdi-kide utsetara eratxiko gaitu aurki, berriro...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ANTZINA
- bekoki ukan
Azalpena: adorea ukan
Adibideak:
Ik duk bizar, adiskide, ta ik egiari aurrez aurre begiratzeko bekoki
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bekokia ere gorritu
Azalpena: lotsatu
Adibideak:
Bekokia ere gorritzen zaigu, ontaz erbestetarrak zer esango luteken gogoeta egiñik
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- belarriak eztitu
Azalpena: lausengatu
Adibideak:
Ez jauna, ez orrelakorik uste. Enatorkizu gorapen berriez belarriak eztiagotzera: naikoak entzunik aal zera
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Frantsesez: flatter les oreilles
- belarriak harrotu
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Tarteka, ministroak, idazkariak-eta, ara igotzen dituzu, ta idazki garrantzitsu zenbait irakurtzen diardute. Atariko aizeari baño jaramon geiago ez die iñork egiten. Egin nai liekenak ere, belarriak arrotzea alperreko lana luke, ango marmario otsaz ezpaitago ezer entzuterik
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (ezeri) belarriak ikusi
Azalpena: sumatu
Adibideak:
Pralle prantziskotarrak biotzez maite ditugu. Eriotzari belarriak ikusi diozkagunean, aien laguntzaz lotu nai izan degu zerura-bideko pardeltxoa
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- belarriak zutitu
Azalpena: adi egon
Adibideak:
zere ipurmamiok alki baten atsedenari (deskantsuari) eman, begiak ernaitu, ta zutitu belarriak, besterik ez
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- beldurrak airean
Azalpena: beldurrez
Adibideak:
Peruk, beldurrak aidean, onela egiten zion: No se disguste, ché!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BELDURRA
- beltzenak esan
Azalpena: iraindu
Adibideak:
errekondo! sendo bat bota ondorean asi zan ingelesez diran beltzenak esaten
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: IRAINA
- besterik ezean
Azalpena: behartuta
Adibideak:
Ozkarbi ederra zegoan, ta besterik ezean ari begira, asi zitzaion Patxi Peruri
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
- betazal-guri
Azalpena: loti
Adibideak:
Beraz, Arroxpe betazal guri ta oe-zuloa, etzaiteala geiago estutu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: LOA
- betazalak astundu
Azalpena: logaletu
Adibideak:
Gau artan, apalondoan, alkarri ezer adirazi ezpazioten ere, maitetasunaren urduriak ernai zeuzkan, ta logaleak betazalik aztunduko etziela igerri zuenean...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: LOA
- bidenabar
Azalpena: aldi berean
Adibideak:
Baña, bidenabar, ezin aserrerik darakuskegu, gaur erri xee orretxek, noizpait ere aundikien urratsei darraikiolarik, euskera baztertu ta, alperrikako lorra bailuken, betirako bizkarretik bota nai badu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: de paso
Frantsesez: dans le même temps
- bihotzondoko
Azalpena: zirrara
Adibideak:
Etzun Petra Gorrak biotzondoko makala artu, aspaldi eder bateko Peruk ostatuko atean burua ezagutzera eman zionean
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ZIRRARA
- billabonakoa ez izan
Azalpena: traketsa izan
Adibideak:
Kuitauak, bada, egiñalak egiten zitun, ni naiz testigu; ustez, aingeruak berak baño malizi gutxiagokin itzak josten zitun; gustoa egin ziolakoan eskaleari bere lantxoa ematen zion; ondorenen zai gelditzen zan, begi zearka... Otza ta kopetean zimurra besterik etzan nabari izaten bazterretan, eta geiago gabe atsekabez beterik etxera sartzen zan. Ez izan nonbait Billabonakoa.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bizar ukan
Azalpena: adorea ukan
Adibideak:
Ik duk bizar, adiskide, ta ik egiari aurrez aurre begiratzeko bekoki
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bizar-berri
Azalpena: gazte
Adibideak:
Baditeke ukalondoa sartzea idazle berritzat jotzen zaitudala. Baña, zerorrek baitiozu illunpetik zatozela. Egia bada, ongi etorri, ta, gañera bizar-berri bazaitugu, ongi ta obeki etorria
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (neure, heure, bere...) bizarragan ez sinetsi
Azalpena: norberaren ahalmenaz seguru ez egon
Adibideak:
Nere bizarragan geiegi ez sinisten ta, zarata orren bidez, nere burua iñorena baño leenago eginbearrera lotu nai izan det
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (neure, heure, bere...) biziko
Azalpena: aparta
Adibideak:
Antzeslari guziek berebiziko jator aritu omen ziran
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (inoren) bizkar
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
Alako lanbideak beti ere, lendik aski lanpeturik daudenen bizkar ezpaletoz
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cuenta, a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur le compte de
- bizkar-bigun
Azalpena: manukor
Adibideak:
Gutxi, (naiz berak onak) kendu ezkero bada, gure aberatsak arlote gorriak dituzu, irabazirik, atsegiñik ala puztubiderik eztakartzen eginbearretan. Orain gutxi, adibidez, Bilboko arpidean lerrotxo bat agertu da, eusko-langilleak Kirikiño Sarirako emandako berreun laurlekoz. Eusko-otseñak zirala esan dute gero. Berdintsu da, langille deritzanak baño beartsuago oi baitira, askotan, otseñak. Diranak dirala, ezta zenbaitentzat ikasbide txarra. Baña, ain baigera bizkar bigunak! Eta bizkarrak uzkurtzen ain jaioak geranontzat, alperrikako baitira ikasbiderik larrienak!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bizkar-hezur biguntze
Azalpena: apaltze
Adibideak:
Zenbat joan-etorri, ta itzul-inguru, ta diru-biltze ta bizkar-ezur biguntze ta amorrazio latz!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bizkarra(k) uzkurtu
Azalpena: manukorra izan
Adibideak:
Gutxi, (naiz berak onak) kendu ezkero bada, gure aberatsak arlote gorriak dituzu, irabazirik, atsegiñik ala puztubiderik eztakartzen eginbearretan. Orain gutxi, adibidez, Bilboko arpidean lerrotxo bat agertu da, eusko-langilleak Kirikiño Sarirako emandako berreun laurlekoz. Eusko-otseñak zirala esan dute gero. Berdintsu da, langille deritzanak baño beartsuago oi baitira, askotan, otseñak. Diranak dirala, ezta zenbaitentzat ikasbide txarra. Baña, ain baigera bizkar bigunak! Eta bizkarrak uzkurtzen ain jaioak geranontzat, alperrikako baitira ikasbiderik larrienak!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bizkarretik bota
Azalpena: zamak edo trabak kendu
Adibideak:
Baña, bidenabar, ezin aserrerik darakuskegu, gaur erri xee orretxek, noizpait ere aundikien urratsei darraikiolarik, euskera baztertu ta, alperrikako lorra bailuken, betirako bizkarretik bota nai badu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: quitarse de encima
- blei eginda
Azalpena: bustirik
Adibideak:
Koipe-ur zikin patsetan, Tiadoraneko apari-ontzi-garbiketaren kondarrak blei blei eginda, ez genduke ba ain pozik ere egon bear
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bost eman
Azalpena: ezer ez eman
Adibideak:
Orko salda garbiak, orko koipe-xaltxak, orko kroketak eta ollo-ixter goxoak! Pasaiako ingeles arro ari olakorik emango ziotek bost, Donostiko Hotel Londresesan!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- bostekoa estutu
Azalpena: eskua tinkatu
Adibideak:
Gure olerkari baten bertso jator errikoi bat irakurri-berria zan, eta egillea ikusi zuneko an dijoakio bostekoa estutzera
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: chocar la mano
- buru eman
Azalpena: amaitu
Adibideak:
guziok baikaude leendanik geren eginbearrak lanbetu-ezindu askirik, bestelako zenbait eginbeartxoei, lan-garaiaz ate, buru-emateko
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: dar término
Frantsesez: mettre un point final
- buru-hauste
Azalpena: kezka
Adibideak:
Nazioak diru kontuan el patrón oro-ta erabakitzeko ain buruauste gorriak ibiltzen dituen bezela
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: quebradero de cabeza
- burua (ezeri) eman
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
ikasteari, bañan, emanik burua, emakumea zeukan guztiz baztertua...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- burutan hartu
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
itz ori atera zuanak GOIZ'a etzuan ezertarako burutan artu, bai ordea GOI'a
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- derrigorrean
Azalpena: bortxaz
Adibideak:
Bereala, eldu zidak eskuko beatz lodia, nagon alkitik derriorrean jaiki-arazi, ta an naramatxik
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
- ederki eman ere!
Azalpena: ezezko harridura, ironiaz
Adibideak:
Besteek ere guk bezela jokatuko lutekela uste al dezute?... Ederki eman ere!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Gureak eta gure amets zaarrarenak egin zulako ustean...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- egun bateko garra
Azalpena: susperraldi faltsua
Adibideak:
Zuek beintzat, Zumarragako gurasoek, Euskal-Egunari begira ekin diozute zeuen umeei euskera berriro irakasten. Eztedilla ori egun bateko garra izan: euskaldundu zazute, zuen erri maitagarri ori.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- eguzkia norako
Azalpena: oportunista
Adibideak:
Gauzak ala izanik ordea, ¿praka-gonadunak ere, zenbait praka-uts ainbat, "eguzkia-nora"koak ote ditugu?
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- ene bada ba!
Adibideak:
Ene, bada-ba!... Peruren poza ain txutxen beste atetik neskamea, eltzekari ederra eskuetan zekarrela, agertu zanean!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- esku artean erabili
Azalpena: ezer egiten edo antolatzen ari
Adibideak:
Orrelako idazti labur, mamitsu, errezak bear ditu euskerak ugari, ta Markiegi jaunak eman lezazkio. Badakit besterik ere esku-artean darabilkiena
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: tener entre manos
- (neure, heure, bere...) esku ukan
Azalpena: menpean ukan
Adibideak:
Gizona, ordea, jare baita, buru-aalmenen jaurbidea bere esku baitu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (ezertan) eskua(k) sartu
Azalpena: interbenitu
Adibideak:
Gerora ere, berriro alkarrekin jardunak gera, ta diotenez guk, Euskaltzaleak, eztegu Kirirkiño Sari artan eskua sartzerik
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: meter las manos (en algo)
- eskuetan kandela ipini
Azalpena: gaian edo arazoan sartzeko aukera eman
Adibideak:
Ta onuzkero, bear bada, esaten asirik zera: "baña, irekin zer diat nik zer-ikusia? Arraio ori nork egin dik kofradiko?... Bidez ala bidegabe, ori ez dakit, zure itzok ipiñi didate eskuetan kandela.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (neurak, heureak, bereak...) eta bi
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
Etxeguren enetxoa: entzun bear dituzu zereak eta bi!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (neurak, heureak, bereak...) eta bost
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
Gertatzen oi da maiz samar, aita-semeen artean, semeak aitari erreal bikoa eskatu, bai, ta aitak ezezkoa ematea, ta gañera bereak eta bost esatea
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- etsia eman
Azalpena: kalterako argitu
Adibideak:
Baña, zer arraio dala-ta idatzi bear ez dek izketan aritzen aizen bezela?... Berak ere etzekien ezer asko, ezintasun aren zuztarra ezin zun sumatu. Noizbait ere, orratio, eman diote zearoko etsia.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- ez aitaren ez amaren egin gabe
Azalpena: zeremoniarik gabe
Adibideak:
Ingelestzakoak, ingeles benetakoa balitz bezela, ez aitaren ez amaren egin gabe, berak aulkia aurreratuz, burruntzaliari elduz...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- ez bat eta ez bi
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Gutxienik uste dezula, ez bat eta ez bi, lepazamarreruntz dijoakio
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Frantsesez: de but en blanc
- ezarian
Azalpena: piskanaka
Adibideak:
Mugan gaude ez-arian ez-arian, bidetxoa egin baitegu...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (inor, ezer) ezertakotzat ukan
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
Nere aolkurik ezertakotzat badezu, eragin maiz lumari, otoi ez illunpera itzul
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- ezkerreko eskuan bildu
Azalpena: zuhurtziaz jokatu
Adibideak:
Burruka, ixilla, ori bai: ezpañetako irriparre biguñez ezkerreko eskuan biltze'aal zenduan zuurtasun apurrez irabazi-bearrekoa
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- eztena(k) sartu
Azalpena: zirikatu
Adibideak:
Poz-pozik entzun degu ori, ta lengoan eztena gogortxo sartu bagenizun ere, barkatu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ZIRIA
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
Erru lotsagarri ori gere gain artzeaz ez gera lots, ez gera beldur!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- (ezeri) gibel eman
Azalpena: ez arduratu, ukatu
Adibideak:
lotsari ta erantzunbear larria ere, ordea, eginbearrari gibel-ematen badiozute
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- giltzapean sartu
Azalpena: kartzelaratu
Adibideak:
Kalean iñork jan, ala miñ artutakoek giltzapean sartzen ezpanaute, baditeke urrena ere zerbait geiago maxiatzea
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- gogai eltze
Azalpena: buru
Adibideak:
Gizontxo bat zutitu da, Unamuno ta maura tartean. Arraioa!, onixe ez nitxion bada nik begi-eman. Ta bera duk orratik: gogai-eltze aundixkoa atxe-samarretik ille orraztuz ebakia, bekain-lerroa aldero-antxa, itsusi aurpegiz, elez eder
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Euskal Erriako giza-alderdi buru-jantzienari eztio gogoak eman, euskaldunak Krustau-legea bear ainbatez jakin ezin zezatekela Ikasbide zaar lotsagarri orren azpiarriaz.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Entzun zazute, ta gogoan ongi artu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: tomar en cuenta
- gogora ekarri
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Ez gogora ekartzen, alegia, errien bizitza luze dala
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: OROIMENA
Gazteleraz: traer a la memoria
- gorriak ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Baña, oraingo aldian, gorriak ikusi bear: ia euskeraren izpirik bertan ezin irakasteraño beartu gaitue
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: pasarlas moradas
Frantsesez: en voir des vertes et des pas mûres
- habea jotzeraino
Azalpena: beterik
Adibideak:
Donostiko antzokirik ederrenean, udaaren gorrienean, jendea abea jotzeraño erakarri
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BETETASUNA
- (ezergatik) haginak ere saldu
Azalpena: desiratu
Adibideak:
Ta guk berriz, agiñak ere salduko, eder-batzaldiak parregarri uztearren.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- haize eman
Azalpena: sustatu
Adibideak:
Euskaltzaleak deritzan bazkunak gai orri aize eman ta ots-arazitzea erabaki zuan
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- halabeharrez
Azalpena: kasualitatez
Adibideak:
Baña, ixo, gazteok: oraintxe zetorrek-eta, sukaldetik igesean, danetan biurriena; nexkaa, alabearrez...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- halarik(an) ere
Adibideak:
aurki giñake belarri-motz, anka-motz eta esku-motz, eta, alarik ere, makurreri gaiztoari ezin igesiz, bizirik giñaken arte...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halaz guztiaz ere
Adibideak:
Baña, alaz guztiaz ere, zati orren eraltzalle Euskaltzaleak ez izan arren, norbait beronen buruetarik izketatu zan Sasi-Nakikoekin
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- hari-mutur guztiak lotu
Azalpena: antolatu
Adibideak:
Ori bai: ari-mutur guziak lotu bear dira len-lenik. Ibiltzen asi baño lenago, oñazpian lur ibilkorra ala geldia degun ikusi behar.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- hariak alde egin
Azalpena: solasaren funtsetik aldendu
Adibideak:
Baiña, barkatu: ariak aldegin'in dit. Aitari buruz ari nazute ta umearekiko etsia nuen eman bearra
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- harira etorri
Azalpena: jardunaren funtsera jo
Adibideak:
Baña, arloaz ertzeka diardut. Natorren arira.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: ir al grano
- harira joan
Azalpena: jardunaren funtsera jo
Adibideak:
Baña goazen arira
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- harri eta belarri eginik
Azalpena: harriturik
Adibideak:
To!, esan zion arri ta belarri egiñik zegoan Patxiri
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- hazitarako gordea bezala
Azalpena: ongi gorderik
Adibideak:
Dana dala, askoek diote gizakumeak bere artean, igerri gaberik eta azitarako gordea bezela, euki izaten duala bate betean dagokion maitagarriaren, emaztegaiaren, iruditxo ezkutu bat
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- hitzaspertu
Azalpena: hizketa lasai
Adibideak:
Janaz janaz, parrelari ezkutuaren gertariaz, lasa zirenanean zertxobait, artean elkarrekin ia jardun gabeak baitziran, eman zien buruak itz-aspertu baten egiteko asmoa
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- hor (dago) iltzea!
Azalpena: funtsa
Adibideak:
Baña, probentzeraz egin zun leenik: asmoz, ta kutsuz, ta jantziz. Or zegok bada iltzea! Gero erederaz, bear bezela.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- hor (dago) korapiloa!
Azalpena: funtsa
Adibideak:
gauden ixil-ixilik... Zer esan det?... Ixil-ixilik!... Or zegok, bada, korapilloa! Nork ixillarazi orain gu, gu gallenduok?
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (inori) hotsa egin
Azalpena: famatu
Adibideak:
onetxek ere, nor balitz, bazkaritxo bat eman bear liguke debalde, egiten diogun otsaren ordain.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (inori) hurre eman
Azalpena: antzekoa izan
Adibideak:
O, Per Eltze, Peru Eltze! [...] Eltze soillari ez-eze, bazera zu Eltzekondo omentsuari urre emateko ere!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ANTZA
- ilaunezko tiroa
Azalpena: kritika onbera
Adibideak:
Adiskide artean ez berunezko baizik illaunezko tiroa bear dala uste dute askoek
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- ipurtzuri
Azalpena: alferrikako
Adibideak:
baita, gau artan, eltxoak alde batetik eta len esandako zentzugabekeria bestetik lagun izanda, begirik ez itxi ta amets ipurtzuriei zearo burua emanik etzatea
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- irizarretik iriberrirako bidea
Azalpena: aurrerapena
Adibideak:
Giro otzaren eta goikoien ezin-ikusi ta zital-agintearen gañetik, edo azpitik, ado tartetik, arkitu zuten aiek euskal-gurdia nola berbideratu; ta jai aien bitartez asi giñan antziñako gogakideak arpegia elkar-berrikusten ta odola elkar-berotzen. Irizarretik Iriberrirako bidea, Ayanbe nerea, ordun lanbropean zuritzen asi zalako zalantza diat
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- itsumustu egin
Azalpena: tupust egin
Adibideak:
Baldar moldakaitz parragarria ta zere bizian amaika trakeskeri, itsumustu ta zalapast egiña ote zeran
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- itsumustuan
Azalpena: presaka
Adibideak:
asi da gizajoa, gorri-gorri ta itsumustuan, soñeko berriaren sakel guztiak aztarka
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ITSUTASUNA / PRESA
- izerdi patsetan
Azalpena: izerditan
Adibideak:
Ortik gora ekin dio talde batek: izerdi-patsetan dijoaz
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: AHALEGINA / NEKEA
Frantsesez: en nage
- izpirik (ere) ez
Azalpena: batere ez
Adibideak:
ia euskeraren izpirik bertan ezin irakasteraño beartu gaitue
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: ni un ápice
- jo eta keak atera
Azalpena: giroa alaitu
Adibideak:
-Ba, bertsolariekin asi bear...! Zer derizkiok, aiskidea? Enbeita ta Erauskin: utsa! -Iaufiii! Jo ta keak atera bear dizkiagu!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ALAITASUNA
- kalabazak eman
Azalpena: maitasuna ukatu
Adibideak:
Petrari ezkon-eskabidea egiña, ta Petratxok emandako kalabazak...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: dar calabazas
- kandela izali
Azalpena: lana amaitu
Adibideak:
Badik, gero, makil bat kerten makurduna ta aren eskutan nekez ditekek biguna... Ernai abilkek, Peru, ez aiz-ta motela: txoriz bete berar dik kaskarra, bestela, atadiko gerexi nerea bezela... Tira, gaurkoz itzali dezadan kandela
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- kaskarra txoriz bete
Azalpena: buruan jo
Adibideak:
Badik, gero, makil bat kerten makurduna ta aren eskutan nekez ditekek biguna... Ernai abilkek, Peru, ez aiz-ta motela: txoriz bete berar dik kaskarra, bestela, atadiko gerexi nerea bezela
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- katiluka bat uretan ito
Azalpena: larritu
Adibideak:
bultzakarik txikienak amilduarazten, katilluka bat uretan itotzen gera
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (ezer) kertenetik hartu
Azalpena: zuzen jardun
Adibideak:
Otoi, bada -eskabide au iñola ezpadagokit ere- idazkortza kertenetik artzen dakizuten guztiok, naiz txiki naiz aundi, euskel-egunkari-gaiaz zenbait idazlan biali ditzazute "Euzkel-Atal" ontara
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (inoren) kofradian sartu
Azalpena: inoren kideko egin
Adibideak:
Beldur naiz, azkenerako jendeak, zure zaar-zale goriari axola gutxi izanik, ez ote zaituan gure kofradian sartuko
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- kofradiko egin
Azalpena: gaian edo arazoan sartu
Adibideak:
Ta onuzkero, bear bada, esaten asirik zera: "baña, irekin zer diat nik zer-ikusia? Arraio ori nork egin dik kofradiko?...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: dar vela en (este) entierro
- kolkoko
Azalpena: maite
Adibideak:
Tira ba, ene baserritar jator, ene langille alper xamar, ene arrantzale minberakor, ene... edozein eta nun-naiko irakurle kolkokuok!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- kolkoko ukan
Azalpena: maite izan
Adibideak:
Ziñetsi, aizkidea: zuk azaldutakoa ere kolkoko det.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- kolkorako esan
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Eusko Ikaskuntzako jaun begiragarri oiek, kolkorako esan dute, noski: -Bai, eee?... Berriketarako gogoa, beraz?...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- kolkotik
Azalpena: zinez
Adibideak:
Nik beti nai izan det, kolko-kolkotik alare!, euskal baratzan, oraingoz, iskribatzalle errezak gaitzak baño erruzago sortzea
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- kolperik ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
bera idazten asten danean, luma biurritzen zaio, ta inork ez dio kolperik konprenditzen
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- kuiatoa jaso
Azalpena: maitasuna ukatu
Adibideak:
Sekretarioak jasotako "kuiatoa" ustegabean azia, biribilki emana ta ongi irabazia du
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: dar calabazas
- lanak eman
Azalpena: (ezer) zaila izan
Adibideak:
Ontara ziranean gertatu zanak... eman zizkien ordea lanak!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: dar guerra
- larrugorrian
Azalpena: biluzik
Adibideak:
esango zutela berok, nornaik ikasteko eraz ta tokian, gizaseme makur ura nolakoa zan larrugorrian ikusi ezkero!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: en cueros vivos
- leher egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
bide kiskalgarrian ler-egiñik diranean
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: NEKEA
- (ezeri) lokarriak eten
Azalpena: askatu
Adibideak:
Irudimenari lokarriak etenik, uste dezakegu are bizigabeak ere edermiñik badutela...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- lukainka baino luzeagoa(k)
Azalpena: luzea(k)
Adibideak:
or goazkizu esaten itzez laburtxoak gerala, baña... egitez, ordea?... egitez lukaika baño luzeagoak!... Au ere ezta ziri makala.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: LUZETASUNA
- muinak berotu
Azalpena: pentsarazi
Adibideak:
Ezta gutxi gaur dan egunean, Arroxpe aizkidea, euskerazko itz batek iñoren muñak berotzea
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Arraiotan!, aulki urdiña ez ikusten noizean bein altxata ez bada!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- noizik behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Orrelako eztabaidarik eztala noizik bein jarri bear gure artean?
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
Jainko-gizon auen soñekoak bai kolkope sakona!... Ari zaizkizu malgu-malguki izketan, ta nondik-nora eztakizula, eskua murgildu dizute illunpe artan, ta ona geroxeago liburu bat atzituta agertu...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- (ezertarako) odola berotu
Azalpena: zaletu
Adibideak:
jolasa ta oporrerako bakarrik ote zaigu berotzen odola?
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: SUHARRA / ZALETASUNA
- odolbero
Azalpena: suhar
Adibideak:
Egi biribil-samarrak bota bear zituala agindu zigun Etxegarai jaunak, eta ona emen batzuk: odol-berotxo, bazternastalle, eztabaidakari alperrikako, arroxko ta artoberouxai omen naiz
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: SUHARRA
- ogi puska hutsa izan
Azalpena: ona izan
Adibideak:
Izaeraz patxarako gizasemea ta ogi-puska utza
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: ser un pedazo de pan
- ohe-zulo
Azalpena: loti
Adibideak:
Beraz, Arroxpe betazal guri ta oe-zuloa, etzaiteala geiago estutu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: LOA
- (inon) oina(k) sartu
Azalpena: sartu
Adibideak:
Ni ere etsita nago, bai, noizpait aberastuko banintz, ezetz sasi-arte latz auetan oñik sartu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: poner pie (en)
- oinak labur ibili
Azalpena: kontuz ibili
Adibideak:
Ikaskizun ori ere jasoa degu, ta oñak labur ibiltze'aal ditugu aurrerakoan
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: andar con tiento
- oraindik orain
Azalpena: arestian
Adibideak:
errenderiarrak ere, oraindik orain berriro eskatu dute ikastola zabaltzeko baimena
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: hace poco
Frantsesez: tout à l'heure
- orobat
Azalpena: berdin
Adibideak:
Ebakera erreza ta garbia, era berean; erriari begira ebakia ta, orobat, euskeraren gora-bideari, euskeraren txukundu-bearrari begira
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ANTZA
- peru kurrillo
Azalpena: egia nabarmenen pertsonifikazioa
Adibideak:
Aurrera jo bear degu, ta poliki jo; au da, ez beti leengo tokian egon, ez al da ala? Arako Peru Kurrillo arraio ark ez jaio bear berriro!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- piperra baino serioagoa(k)
Azalpena: serioa(k)
Adibideak:
piperra baño serioagoko gizakumeak ere parrez ito-bearka jartzen ditu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- poto egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Baña... ori ere ez izan atsegin izkuntza aundientzat, ta orra asmo eder ori ere poto egiñik
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERTZEA
- (inori) sakelan atximurka egin
Azalpena: dirua eskatu
Adibideak:
ogi-puska utza, iñork sakelean atzimurka egingo ez dizun bitartean
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: DIRUA
- sasiari ipuinak esan
Azalpena: txiza egin
Adibideak:
Tarteka, ordea, geldi ta beera, sasiari ipuiak esatera... Maskuri txikiagorik egundaño!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- sorbalda gaineko kalabaza
Azalpena: burua
Adibideak:
Betor bertsoa. Ona ez bada, ordea, begira sorbalda gañeko kalabaza eder orreri, artaburuen batek, uste ezean, mallatu ez dizazun!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- soro handirako langa zabaldu
Azalpena: hil
Adibideak:
Jaun-andreak: makal samar nenegoalarik -ibilia bainaiz soro aundirako langa zabaldu ez zabaldu-, idazki bat, karta bat, etorri zan gurera
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- (inori) su eman
Azalpena: sustatu
Adibideak:
Patxiren aserrekoiari su-eman bearko ez ote diozun maiztxo
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: SUSTATZEA
- su eta gar
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
euskeraren iraute-aldeko lana ere su ta gar eragin dezazuten
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- surpeko
Azalpena: mustatxa
Adibideak:
Betozkoa illunik, ezpañak zuri, surpekoa (bibotea) belaxka
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- toki onean
Azalpena: (ironiaz eta figuratuan) urrun
Adibideak:
Baiz, zera, dirua! Toki onean dago! Uxkeri bat, Petra ozta-ozta goseak ez iltzeko lain!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- tripazain
Azalpena: jatun
Adibideak:
Alkate, tripazai alenak, apaizkume latinzaleak, sekretario biurri-nabarmenak, senide ugari dituzte Euskalerriko bazterretan.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: tragaldabas
Frantsesez: avaleur de pois
- txakerre
Azalpena: haserrekor
Adibideak:
Peruk iritzitako gizatxar zital-txakerre uraxe izan zan, bai gazteak!, atean agertu zana...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- txakurrarenak esan
Azalpena: (egia) latzak esan
Adibideak:
Ta Jainko onari dakiola ordurako beste gazte sail bat agertu izatea, guri zirika, guri bultzaka, gu baño aurrerago-naiekoa. Txakurrarenak esango dizkiotegu, bearbada. Aitatuko dizkiotegu "odolkera", aundi-ustea, naastu-bearra, burgoikeria ta buruarlotetza
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ESATEA
- txakurrenak esan
Azalpena: (egia) latzak esan
Adibideak:
Belarrietara datorkidanez, askoek uste omen dute Andonitar Gaztediarekiko aurtengo eztabaidan arnasean igeri eziñean naizela, ta, ezizen batez ezezik, biez, txakurrenak esanaz. Luzia doneak gorde dezaiela begiaren zorrotza erritar kutun oiei
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ESATEA
- txankame
Azalpena: delikatu (mesprezuz)
Adibideak:
Enaiz baserritar, txankame kaletar kaskariña baizik.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: MESPREZUA
- (inoren aurrean) txapela atera
Azalpena: miretsi
Adibideak:
Aren aurrean, bai, atera dezakegu txapela biok, eta beste zenbaitek ere
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- txintik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
ez nua esatera Patxiren sudurreko garatxoak zenbat goraka-beeraka egin zituan, ezpañak txintik atera artean
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni mu
- ukalondoa sartu
Azalpena: indiskrezio edo huts bat egin
Adibideak:
Baditeke ukalondoa sartzea idazle berritzat edo ez-aritzat jotzen zaitudala
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: meter la pata
Frantsesez: mettre les pieds dans le plat
- ukondoa hondoraino sartu
Azalpena: oker egin
Adibideak:
Oraingoan, anaitxoak, ukondoa ondo-ondoraño sartuak ote geran diote
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERKERIA
- ur tantoak ardoarenaren hainbat antza ukan
Azalpena: desberdina(k) izan
Adibideak:
Nik eztizutet oraindaño esan, baña Uitzi zintzo orrek nere anaiaren nora-agiria darama, alkarren antzik bai baitute, ur-tantoak ardoarenaren ainbat...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- urdaila berotu
Azalpena: jan
Adibideak:
Meza, mintzoaldi xamurrez; batzarrea, aurtengo gora-beerez ta etorkizunerako asmoez, apainduak; euskaltzale izandu baten gorazarrez oroitz-arria agertzea... oiek guziak, zer? Urdalla zerk berotua badegu?... Argatik zan, ba, goizean asarre Uitzi: oiek ez genituala-ta atzemango... Orrek, ala ere, eztu esan nai Uitzi jale bizkorra eztanik
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: JATEA
- uzkur egin
Azalpena: atzera egin
Adibideak:
Badakizute: bi sari edo "cuota" usaindu ezkero askoek uzkur egiten dute
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- xoxokume
Azalpena: inozo
Adibideak:
Erdi-bearra... erditu bearra... Orra zein izurrik jo gaituan, gorapen xuxpergarri aiek dirala bide. Ai, goratzalle xoxokumeok: laister zaitutegu, bai, damuturik!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- zakarra bezala
Azalpena: ugari
Adibideak:
Oa ostikoketa-zelaietara: an ere jendea zakarra bezela; bi, lau, seina laurleko aizatu bear izan badituzte ere.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: UGARITASUNA
- zakur zaharra(k) izan
Azalpena: esperientzia ukan
Adibideak:
Aguro antz eman genion -zakur zarrak baigera ortan- udazaleak baño ere areago gaitz aren errudun dirala
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- zakurraren ipurdira (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Jakiña, azkenerako, zakurraren ipurdira biali bear izan diat
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- zakurraren zera!
Adibideak:
Gaitzerdi -esango dezu- auek baikere, egite al-ditek zedozer euskeraz!... Bai! Zakurraren... zera!...
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: EZETZA
- zakurraren zerera bidali
Azalpena: utzi, eten
Adibideak:
gaur eguzkiak ez berotzen omen gure euskel-mendixka au... Ikastetxeetan, zakurraren... zerera bialiko omen ginduzkete
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Gazteleraz: mandar al carajo
- zakurrarenak esan
Azalpena: (egia) latzak esan
Adibideak:
Patxik, orduan, zakurrarenak esan ziozkan: ea non zegoen kemena, ea lotsa ez al genduan ezagutu, ea alako zilbor aziari barren ain urria al zegokion, ta olakoak
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ESATEA
Gazteleraz: cantar las cuarenta
- zazpi behi makal etorri
Azalpena: eskasaldian bizi
Adibideak:
Amaika oroitzapen gazi-gozo astindu dizkit gogoan antzerki bizkor ori irakurtzeak! Euskozaleentzat etorri bait ziran zazpi bei makal, leenetan bazirudigun ezin-urtuzko odei-sabelean geundela ta ez zitekela guretzat geiago eguzkiaren dirdai bizigarririk.
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- zirauna lurrean baino areago
Azalpena: arrastaka, figuratuan
Adibideak:
Beti, agintarien azken-erabakia zer izango. Baimenik iritxiko bazan, zirauna lurrean baño areago ibilli bear
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
- zirt edo zart egin
Azalpena: erabaki
Adibideak:
Oraintxe bada zirt edo zart egin bearra dago, sariaren orrekin
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: ERABAKIA