- aditzera ukan
Azalpena: entzuna egon
Adibideak:
Ta ordu beranduan lagundu etxera dezula zure galai nik det aditzera
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- aldez aurretik
Azalpena: aurrez
Adibideak:
aldez aurretik emana nuben lagun batzueri itza.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- arraian atera
Azalpena: batera atera
Adibideak:
Amabiak laurden gutxiguan arraian ziran atera, jendiak beriela esan zuben aurretik zala naparra
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: salir a la par
- (inon) (ezertan) (inorekin) atsegin ez egon / izan
Azalpena: (ezer, inor) jasangaitza, beldurgarria izan
Adibideak:
Oraiñ ogei bat urte / nintzan indarrian / tabernan bezelaxe / ote-larrian / Pellorekin ere bai / patxara ederrian / allegatu ezkero / egiñ biarrian / teatro zarrian / ez leku txarrian / jende asko urrian / naiko bildurrian / beti etzan atsegiñ / nere aurrian (azp. prem.) Pausuak eman desberdiñ / ta ipurdiari eragiñ / ez da oiekin atsegiñ; Gaur ez dago atsegin / zure inguruan
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- azeri zahar soil batek ainbat malizia ukan
Azalpena: trebetasun handiak ukan
Adibideak:
Boseo-lan orretan ondo ikasia / azeri zar soil batek ainbat malizia
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- bakea eman
Azalpena: inor lasai utzi
Adibideak:
Orrela ibili gabe eman zan pakia
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: dar paz
- banderaren jabe izan
Azalpena: lehena izan
Adibideak:
Aizkoran izan dana banderaren jabe gertatzen da eskuan atzaparrik gabe
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- barrengo birikan harrik ez eduki
Azalpena: damurik ez ukan
Adibideak:
Ez daukat arrikan barrengo birikan
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- begien bistan
Azalpena: agerian
Adibideak:
begien bistan ziok balio dekena.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- bekaina ilundu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Ni naiz zure oñaze danen sendakiña zergatik jartzen nazu illuna bekaiña?
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- birigarroa udan bezain berritsua(k) izan
Azalpena: oso hiztuna izan
Adibideak:
Birigarrua udaran bezin berritsuak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- (inoren) bizkar
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
tontuen bizkar zonbrerua ta lebita ederrak jantzita.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BALIAKETA
- buruko garunak sanoak ez ukan
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Arrazoirik ez dula esaten dutenak ez dauzkate sanuak buruko garunak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- burutik arindu
Azalpena: zoratu
Adibideak:
sosegau eziña burutik ariña naiz bide berdiña oker jaurti oiña
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Frantsesez: perdre la boule
- burutik jantzia egon
Azalpena: zuhurra izan
Adibideak:
Borondatia daukagunori lana eiten utzi nai-ezik burutik ondo jantzitakuak ez dute orlako lañezik
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- burutik sano ez egon
Azalpena: zoroa izan
Adibideak:
Gezurra dala ez nau esango burutik sano duanak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: EROMENA
Gazteleraz: no estar bien de la cabeza
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
ijituaren gisa alkar dute artzen gauza tzarrak garisti dizkigute saltzen
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- eltzeak auspez eduki
Azalpena: jatekorik ez eduki
Adibideak:
Ajola gutxi naiz-da gosiak auspez iduki eltziak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: POBRETASUNA
- epeldu
Azalpena: jo
Adibideak:
Eta irugarrenari zeuzkalako otzak Epeldu dizka ederki belarriyen ertzak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: calentar las orejas
Frantsesez: passer à tabac
- esker gaizto
Azalpena: eskergabetasun
Adibideak:
esker gaiztua jornalikan ez miñ artzen gendunian
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- ez bezala
Azalpena: desberdinki
Adibideak:
besterik ez bezela saiatzen da ori.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- (inor, ezer) ez bezalako
Azalpena: desberdin
Adibideak:
gizon pizkorrak pelotariyak iñun ez bezelakuak.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- flauta jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Politiko asko izan ditugu orain etzaizkigu falta madriltarrekiñ parte arturik jotzen zigutenak flatua
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- gantza gizen eduki
Azalpena: nahi bezala bizi
Adibideak:
Gizen iduki nai gantza
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BIZIMODU ONA
- gantza gizendu
Azalpena: nahi bezala bizi
Adibideak:
esan bezela gure kontura gizentzen dutenak gantza / ez naiz arritzen nola diguten tamañ ortako bengantza
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BIZIMODU ONA
- garizuma hainbat luze
Adibideak:
garizuma ainbat luze eta arrokerian
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: más largo que la Cuaresma
Frantsesez: long comme un jour sans pain
- gauza ez izan
Azalpena: gai ez izan
Adibideak:
Beren pasarizuak esan nai ezin arturik arnasa gizarajuak kasikan txutik egoteko etziran gauza
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Ez daukat goguan ain gutxi zenbat mozkor artu ditudan
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: tener en cuenta
- gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
aditzalle maitiak nai-zutet aitortu atentzioz aituta goguan artu
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: tomar en cuenta
- gogoan ukan
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
oraiñdañokuan konseju obenak eman dituzte eleizan obe genduke entzutera juan ta illa arte goguan izan
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: tener en cuenta
- gorringo biko pare bana ukan
Azalpena: ausarta izan
Adibideak:
Aizkolariyak ere Euskal-errikuak dira dituztenak pare bana gorringo bikuak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: AUSARDIA
Gazteleraz: tener un par de pelotas
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
nabil pekatuan ez dakat goguan ain gutxi zenbat mozkor artu ditudan.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- halakoren batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
koxka egingo diot alakoen batian.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- halakorik batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
txapelan billa abiya nintzan eta alakoik batian.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- halaz guztiz ere
Adibideak:
alaz guziz ere kontatzen errezak ditun, irien gisa.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- harez gero(ztik)
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
arrazoi dezu, arrezkeroztik ditugu orlako arasuak.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: de allí en adelante
- harmonian hasi
Azalpena: erriertan hasi
Adibideak:
Ollagorra entzuten asi zan armoniñ ai zan, begi-urdiñ ez burlarik egiñ
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- harmonian ibili
Azalpena: haserre egon
Adibideak:
Ostegunian beia saldu nun Emanin / geroztik erostuna dabill armonin
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- hautsak kendu
Azalpena: jo
Adibideak:
Lendabizikuari kendu zizkan autsak ta bigarrenguari, iduki arren gaitzak autsi zizkan sudurra, agiñak eta ortzak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: JIPOIA
Gazteleraz: dar una somanta
Frantsesez: secouer les puces (à quelqu'un)
- hizpidea jarri
Azalpena: hitz egiteko aitzakia eman
Adibideak:
Pedro zu etzerala Juanen adixkiria norbaiten mingaiñ txarrak jarri du itzbiria
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: dar que hablar
Frantsesez: faire parler de soi
- honez aurrera
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
onez aurrera obra dezagun obetuago pentsatuta.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de aquí en adelante
- hor konpon!
Adibideak:
Abur, Josepa Iñaxi, banua ta or konpon.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- igela baino argalagoa izan
Azalpena: argala izan
Adibideak:
Dirudizu Madalen Jerusalengua / igela ere bañon argalagua
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: ARGALTASUNA
- indioilarrak bezain dotore
Azalpena: dotore
Adibideak:
indi-ollarrak bezin dotore gañera geok apaindu.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- inoiz edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
iñoiz edo beiñ erori arren etsaian tentaziuan.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- inola(z) ere
Adibideak:
mozkortuta eroriko zinan iñolaz ere!
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: de todos modos
Frantsesez: de toute façon
- jaizkibelgo artzainak baino gutiago jakin
Azalpena: ezer ez jakin
Adibideak:
Jakintsuak ustez maisu oieri erakutsi dizkatenak / dira Jaizkibel'ko artzaiak baño gutxiago dakitenak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- jo eta (bota, lehertu, moztu, puskatu...)
Adibideak:
irurak jo ta eratxi zitun lendabiziko sayuan.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- junturak zimeldu
Azalpena: ahulduta egon
Adibideak:
Gizon oiek junturak dauzkate zimelduak
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: AHULDADEA
- kaleko kuku
Azalpena: kaletar
Adibideak:
nola ez naizen gerra-zalia, baizik pakearen alde: kaleko kuku alperkumiak jan nahi dutela debalde.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Frantsesez: chien de rue
- (inori) kargu egin / hartu
Azalpena: erantzukizuna eskatu
Adibideak:
donosti ontan ikuste ditut gizon zarrak insultatzen / kargu artzia zeladoriak ez dirala atrebitzen
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: pedir cuentas
- kargua hartu
Azalpena: arduratu
Adibideak:
nik ere badadukat nori kargua artu bañan denori nai det ongi desiatu
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- kea ere ez opa
Azalpena: ezer ez opa
Adibideak:
Andre Kontxesi len zerbati giñan zartu gera ta oaiñ ezer ez iñork ez digu kia ere opa eskatu arren meserez
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- kontu kontari
Azalpena: hizketan
Adibideak:
broma ederrian kontu-kontari allegau nitzan Zarautz'a.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- korajea bekokian ukan
Azalpena: lotsagabea izan
Adibideak:
Ajolarikan etzaiotenak korajia bekokian gezur kontari eskian
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: LOTSAGABEKERIA
Gazteleraz: tener cara
- koxkor biek adina balio
Azalpena: asko balio
Adibideak:
balio zenduana koxkor birek aiña
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- laharpeko arratoiak esnatzeko moduko doministua(k)
Azalpena: usin ha ndia(k)
Adibideak:
aker zar adar-bakarrak egin zuen doministikua lar-pian zeuden arratoi zarrak esnatzeko modukoa.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- lastoa ere ez merezi
Azalpena: ezer ez merezi
Adibideak:
jator saiatu nai dutenari borondatia galazi orrelakuak gose danian lastua ere ez du merezi
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
esaten digu Zizirkill'era bialdutzeko tenbailen.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- lehengo bandera hautsi
Azalpena: iraultza bat egin
Adibideak:
Beltzak orduan jabe egin ziran autsirik lengo bandera / lege berriak gaizki artuta geienak erotu gera
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- mataza askatu
Azalpena: problema desegin
Adibideak:
Matatsa oiek askatzeko ta Euskalerriko alkatieri eskubiak kentzeko alkar unitu gaitezen danok
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: devanar la madeja
- mingaina dantzatu
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Bear ez dan moduan dantzatu mingaña beata neska zarrak guziak aiña
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: darle a la lengua
Frantsesez: gaspiller sa salive
- moinoa harro jarri
Azalpena: dotoretu
Adibideak:
Festara juateko dezun enpeñua / oraindik jartzen dezu arruo moñua
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- noizik eta behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik eta bein kargu artu daneri.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- okasioa(k) jarri
Azalpena: iskanbila sortu
Adibideak:
Ez dakite ondo projimo asko nola egiten diran saiatu okasiyuak jartzen ai gabe egon leitekez kontentu
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: ISTILUA
- ontzaren oihuak
Azalpena: funtsik gabeko esanak
Adibideak:
daki ez diradela ontzaren ujuak Jesus gure Redentoriaren amar konsejuak.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- (inoren) orinalak garbitu
Azalpena: besteren hutseginak nozitu
Adibideak:
Besteren oriñalak garbitzen, nik ainbat lotsa
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- pasaitarrak bezala aurrea hartu
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
oiek gañera esaten dute gauzak garisti daudela ori bai dala aurria artzia pasaitarrak bezela
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- pultsua gomazko guanteekin hartu
Azalpena: boxeoan jo
Adibideak:
sasi-mediku danak bezin jakintsua gomazko goantiekiñ artzen du pultsua
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- sakelera orbel zimurrak sartu
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
juan dan urtian izan galera / aurten orbei zimurrak sartu sakelera
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- santa sekulan (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
santa sekulan ez da izan oraindaiño.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: nunca jamás
Frantsesez: jamais de la vie
- sasoi eroa
Azalpena: gaztaroa
Adibideak:
Orduan ere sasoi erua eruan zutela dibersiyua
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- tirabira egin
Azalpena: (txalupa) irauli
Adibideak:
Olatuak zakarrak aizian indarrez, ontziak tira-bira egiteko bildurrez
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- tripa zimurtu
Azalpena: gosetu
Adibideak:
Ain gutxi asarratu, naiz tripa zimurtu gosiak nunbait zebait ezin topatu
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: GOSEA
- txapel oker
Azalpena: guardia zibil
Adibideak:
azkenerako ibilli biar txapel-okerren igasi
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- tximiniako kea ere ez opa
Azalpena: ezer ez opa
Adibideak:
Iñori ez dion opa tximiniako kia orrela ibilli gabe eman zan pakia
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
- zorioneko
Azalpena: aipatutako
Adibideak:
zorioneko itai okerra.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: de marras