- abiajon (dei(n)ala, deizula, deiola...)
Adibideak:
-A biajon deizula zuri- Zu bezelako emazterik eztago.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- aditzea eduki / ukan
Azalpena: entzuna egon
Adibideak:
-Ezagutu zenduan Andrestxo? -Ez; baiña aditzea badet
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- (inori) aitzurraren kirtena latza irudi
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Atxurraren kertena idurituko zaio latza, lana astuna; baba beltza ezingo du jan, txurrut bat edo beste naiko du
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- alajaina!
Adibideak:
alajaiña.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- alboroka egin
Azalpena: festa-bilera egin
Adibideak:
Egin dezagun abroka
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- arterainoan
Azalpena: artean
Adibideak:
ogei urterekin ere, arterañoan mokuak kentzen etzekian mutilla.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- aurpegiera (ona/txarra...) egin
Azalpena: errezibitu
Adibideak:
etzioten nonbait arpegiera eder andirik egin bear izan bere guraso eta erritarrak; bada, etorri ta lau ordu baiño len, atera zan erritik bere aur eta lagun gizasemearekin batean
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- begietan lausoa eduki
Azalpena: ez ulertu
Adibideak:
Begietako lauso puxkaren bat eduki bear det nik
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- bekozkodun jarri
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Emen jendeak barre askotxo egin zuen, eta alkatea berriz betozkodun jarri zan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- berriz eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
berriz ere denboraz iñude, et berriz ere beste ainbeste; berriz eta berriz ere bai.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- bihotza itsasoa baino ere zabalago gelditu
Azalpena: lasai gelditu
Adibideak:
amaren bihotza gelditu zan berri onekiñ itxasoa baiño era zabalago
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- burduntzia bezain zuzena(k)
Azalpena: zuzena(k)
Adibideak:
badakizu naizena burduntzia bezin zuzena, bakoitzari berea ematen.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- egundoko (...)-en
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
eta nik palantxatuko diot egundoko ondoen.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- ehun legoa bidean (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Palta andirik ere etzidak egiten, eta dijuala eun legua bidean
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- erromako aita santuagana joatera ere atrebitu
Azalpena: edozertara ausartu
Adibideak:
Atrebituko ote da ori? baita Erromako aita santuagana juatera're
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Frantsesez: n'avoir pas de froid aux yeux
- eskutitz
Azalpena: gutun
Adibideak:
Banua eskutitz bat egitera.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- handiputz
Azalpena: harro
Adibideak:
sinisten det, andiputztxoa da ta.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: vendehumos
Frantsesez: m'as-tu-vu
- harrian hiltzea sartzea
Azalpena: ezinezko gauzak egin
Adibideak:
orain esango diat nere iritzia: ezin daitekek sartu arrian iltzia
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Frantsesez: decrocher la lune avec les dents
- hautsiabarrak
Azalpena: matxurak
Adibideak:
automoille oek ere izaten dizkitek beren ausiabarrak.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- hitzontzi
Azalpena: berritsu
Adibideak:
gizonak eztu bear izan aiñ itzontzi.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- honez gero
Azalpena: mintzo garenerako (ezer) gertatu edo gauzatua dela adierazteko
Adibideak:
bai, jauna; ordua da onuzkero.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Gazteleraz: para ahora
- hotsak ukan
Azalpena: itxurak egin
Adibideak:
Otsik asko badu; intxaurrak eztakit zenbateraiño izango diran
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- karrasketamontre
Adibideak:
karrasketamontre! Buruko miña egiten didazula eta...
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- katanarrua
Azalpena: dirua
Adibideak:
Katanarrua ostu ezteioten beti beldurrez.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: DIRUA
- (...-la) kontu egin
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
baiña egin kontu euskaldunak dirala
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: GOGOETA
- lapikondo
Azalpena: jaki
Adibideak:
Eta komentuetan jartzen emango ote diote pobreai lapikondorik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- larrugorrian
Azalpena: biluzik
Adibideak:
larrugorrian geldituko ezpazan.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Gazteleraz: en cueros vivos
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
burduntziren lepotik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- mila arraien arraiena
Adibideak:
-milla arriyien arraiyiena! -Zer dezu, Anton, asarre?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- mu ere ez erantzun
Azalpena: ezer ez erantzun
Adibideak:
Mu ere etzuen erantzungo
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- nondik eta nola
Azalpena: nola
Adibideak:
begira oraiñ nondik eta nola erakarri zion.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: GALDERA
- onik onenean
Azalpena: hoberena kontsideratuz
Adibideak:
idiakiñ eraman bearko ditek automollea, eta onik onenean tortilla ederra egiteko gaia'ren izango dek.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: en el mejor de los casos
Frantsesez: dans le meilleur des cas
- (inor) otsoa bada, (inor) azeria izan
Azalpena: (inor) bezain azkarra izan
Adibideak:
Zu otsua bazera, ni naiz azeria
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- pabo erreala baino harroago
Azalpena: harroki
Adibideak:
Anton berriz pabo-erriala baiño arroago gelditu zan.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Frantsesez: fier comme un paon
- pipa hartu
Azalpena: pipan erre
Adibideak:
pipa artzen dijoa
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- poltsa garbi eta alkandora hutsean gelditu
Azalpena: ezer gabe gelditu
Adibideak:
poltsa garbi ta alkandora utsean gelditu zan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- sakelatik antzutu
Azalpena: dirurik gabe gelditu
Adibideak:
Antzutzen zan sakeletik
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
- satanasen larruko
Azalpena: gaizto
Adibideak:
baña eztu orrelako gauzik egingo; alperrik da Satanasen larrukoa.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Gazteleraz: de la piel de Judas
- txin txin ukan
Azalpena: aberatsa izan
Adibideak:
Automoille-zaleak dutelako txin-txin edozer egin baña ik eta nik ezin
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA
- upela bete negar egin
Azalpena: negar asko egin
Adibideak:
Upela bete negar egin zuten
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: NEGARRA
Frantsesez: fondre en larmes
- zein baino zein (...)-ago
Azalpena: lehian
Adibideak:
zeiñek baño zeiñek txakolin obea.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Frantsesez: à qui mieux mieux
- (inor) zer eguraldik jo duen ez jakin
Azalpena: inork haserretzeko zer arrazoin duen ez jakin
Adibideak:
Eztakigu zer egualdik jo duan gaur gure Pello
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Gazteleraz: no saber qué mosca (le) ha picado
Frantsesez: ne pas savoir quelle mouche (le) pique
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ezta makala sartu didazun ziria
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- zor edo lor
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
bada nunbaitetik ere beti, zor edo lor, inguratu degu.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Kontzeptuak: AHALEGINA
Gazteleraz: cueste lo que cueste
Frantsesez: coûte que coûte