- barrengo trajea mudatu
Azalpena: iritziz aldatu
 Adibideak:
    bañan natural etzan ibilli / itxurak ala baitia / nunbait mudatzen erraza izan / orren barrengo trajia
 TABERNA, J. R. (Bertsolaria, 1886-1942)
 A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
 
- (inoren) bizkarretik bizi
Azalpena: (inoren) dirutik bizi
 Adibideak:
    Miserablian bizkarretikan bizi da zenbait maleta
 TABERNA, J. R. (Bertsolaria, 1886-1942)
 A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
 Gazteleraz: vivir a costa de
 Frantsesez: vivre aux crochets (de quelqu'un)
 
- inoiz edo behin
Azalpena: inoizka
 Adibideak:
    iñoiz edo beiñ asten danian sartutzen dute azpira.
 TABERNA, J. R. (Bertsolaria, 1886-1942)
 A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
 Kontzeptuak: BAKANTASUNA
 Gazteleraz: alguna que otra vez
 Frantsesez: parfois
 
- onez onean
Azalpena: onean
 Adibideak:
    aundiyaguari onez onian zertan ez utzi tokiya?
 TABERNA, J. R. (Bertsolaria, 1886-1942)
 A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
 Kontzeptuak: ONTASUNA
 Gazteleraz: a buenas
 Frantsesez: à l'amiable
 
- (ezerekin) txokolate txarra egin
Azalpena: ondorio eskasak lortu
 Adibideak:
    Madriden española / emen euzkotarra / bi opiniyorekin / gizon bat bakarra / okerrak zuzentzeko / itxura kaxkarra / fabrikantia izan- / gatikan azkarra / oiekin egingo du / txokolate txarra
 TABERNA, J. R. (Bertsolaria, 1886-1942)
 A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.