lanak eman
Azalpena: (ezer) zaila izan
Adibideak:
gazte ta sasoi daukazutela / garbi agertu dezute / beste bost edo sei bat urtian / lanak emango dituzte
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Lanak eman nitun sasoi nuan arte
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Ontara ziranean gertatu zanak... eman zizkien ordea lanak!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Bere lanak emango zizkion, baiña zakurra izan edo katua izan
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Gazteleraz: dar guerra