Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketa bilaketa
Lokuzioaren beroa

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

 

AZERIA BUZTANAK SALATZEN

 

        Autore latino eta grekoek erabilitako lokuzio asko azaltzen da gaur egun hizkuntza modernoetan, hala diote dakitenek; geure hurbileneko erromanikoetan behintzat badu antzik. Eta euskaldunok ere edozein europarrek sortutako lokuzio bertsuak sortu ditugula aitortu behar.

        Horrela, eta elkarren aparte ez dauden gure bi herri harturik, Astigarragan eguzkia eta euria, azeria dantzan diote eguzkia eta euria batera dituztenean, Altzan berriz demonioaren esposatzea. Kontestu berdinean frantsesek le diable bat sa femme eta marie sa fille diote, gure lokuzioetatik ez hain bestelakoa, eta italiarrek le nozze dei diavolo, altzatarrek bezalaxe eta iparraldeko axeriaren ezteiak lokuzioaren antzeko moldean.

        Katalanez ere badugu gure lokuzioen parekorik:

 

tenir cor agrebihotzerrea (ingelesez heartburn)
veure's verd gorriak ikusi
esser un poll ressuscitat zorri hil piztua
quan les besties parlavengauza guztiek hizketan zekiten denboran
llepar-se'n els bigotisbizarrak eztitu
agafar el, tenir el,estar gatkatua eraman, harrapatu
no cabre (algú) en la seva pellazalak ez hartu
no tenir el seny complit burua oso ez ukan

 

 

        Interesgarria da fer-se la barba d'or. «Aberastu» esan nahi du. Guk badugu «etxe hontako nagusi jaunak / urrezkoa du bizarra» eske-kanta batean. Etxekoari losintxa egin behar zaionez gero (banitatea ukitu behar dirua emanen badu...), ez ote zaio "bizarra urrezkoa ukan" horrekin aberastasuna (dirua eman diezaien kantariei) gogorarazten? Katalanezko lokuzio bati zor diogu susmoa.

        Irudiok hain batera jotzen dute hizkuntza gehienetan, ze Coseriuk giza irudimenaren nolabaiteko batasun unibertsal bat somatzen baitu, hizkuntza, etnia eta kultur desberdintasunen gainetik.

 

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak bilaketa