Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketa bilaketa
Lokuzioaren beroa

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

 

HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK

 

        Lokuzioak itxuraldatu, bihurritu eta atzekoz aurreratu egin ditu herriak ahoz aho. Maurice Rat-ek dakarren adibideetako bat xelebrea da euskaldunontzat: parler français comme une vache espagnole. Hala esaten da, frantsesez oso gaizki egiten duen norbaitengatik. Egokia dirudi, behiek ez baitu mintza ahalmenik, espainolak izanik ere. Horren azpian ez ote dago "comme une putain espagnole", hain zabaldua dagoenez, aspalditik, vache esatea prostitutari? Baina gaskoi zaharrean euskaldunari vace esaten zitzaiola kontuan hartuta, ez ote da vache hori vace gaskoi horren endekatze bat? Euskaldunok Pirinioen bi magaletan gabiltza dantza eta irrintzi, baina zentzuzkoa da alde honetakook mintzatzea frantsesez traketsenik, edo hala uste izatea behintzat, beraz: parler français comme un basque espagnol. Baina ez datoz denak bat, eta zenbaiten iritziz lokuzioa honako hau litzateke: parler français comme un basque l'espagnol. Halatan, «euskaldunek espainolez bezain gaizki egitea frantsesez» omen da lokuzioaren esangura (agian noizbait konparazio egokia). Badago, horratik, beste azterbide bat. Batzuek ez diote vache hitzari basque-tik (edo gaskoi zaharreko vac-etik) bilakatua irizten, basse-tik baizik, «neskamea» adierazten duen izen zaharra (bassette diminutiboa testuetan aurkitzen omen). Parler français comme une vache espagnole lokuzio modernoak neskame espainol batek bezain gaizki egitea frantsesez esan nahiko zuen beraz jaio berrian...

        Bitxia da gaskoien vac edo vace hori. Gaskoien ahoskeran ez omen da v fonemarako lekurik, egundaino ere ez. Bestalde, bac- edo bacc- (bak) erroak daude "behia" eta "behe" hitzetan —bach- nahiz bas- (bax, bas)—, eta basc-, basque- (bask) "euskal" ezezik, honako hauek adierazteko ere erabiltzen da: kezka, arrangura, poxelua, enbarazua... Positiboak beti euskaldunok!

 

Billabonakoa izan behar

Kontuz sudurrarekin

Etxeko lehoiak

 

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak bilaketa