Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketa bilaketa
Lokuzioaren beroa

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

 

ANDRE DONOSTIARRAREN ERRETORIKA

 

Agustin Kardaberaz. Euskeraren berri onak, 1761

 

        Beste errekardari asko ohi dabiltzan bezala, hau batetik bestera bere gauzak saltzen edo tratuan zebilen. Herri batean, halabeharrez, galai gazte batekin topatu zan; eta ikusi ta ezagutu zueneko, abegor txit gozo ta agasajo txit handiak egiten hasi zitzaion:

        —Ai hau enkontrua! Zina ta bedeika! Hau galaia! Hau joia preziatua! Hauxe bai gure Donostiako semea degula!

        Honela beste mila edertasun gazte horri esan ziozkan.

        Harako beren tratu-gauzetara etorri ziranean, horra non gure galaiak eskeini txarren bat egin, ta behar ez zan moduren bat errekardariari erakutsi, ta biak haserratu ziran; ta tortila goitik behera irauli, ta andrearen beletak jirabuelta arin eman, ta gaztearen kontra bihurtu, besoak gerrian ifini ta desaire guziak esaten hasi zitzaion:

        —Nere jende onak, zer ikusi behar ote degu? Zer eskeini degu hau, edo nork egin digu? Honi begira, hau nongoa ote degu? Honen patxadari begira, ea, ken orpoetatik, koartoan bosteko estanpa, ken gure begietatik, ez guri behintzat horrelakorik. Hau nor degu? Gu espainol puru-puruak! Hau nongoa dan ez dakigu, gure aita ta ama frantsesak ziran, baina gu espainol garbiak, San Bizenteko Pontean bateatuak. Jende onak, hau zer degu? Ken hortik, ai hau kontua! Deabruak ikusi du golilarekin astoa!

        Eta honela beste gauza asko, edo ahora zetozkionak ausardia handiarekin esan, eta galai hori lotsaturik utzi zuen; eta estudiantea bazan ere, bere legeak eta erretorika andrearenak hondatu ziozkan, ta bereak eta gehiago aditu, ta gehiagoren bildurrak isilik ihes egin erazo zion.

 

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak bilaketa