Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketa bilaketa
Lokuzioaren beroa

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

 

HERNANIKO APAIZ HAIZEZ BETEAREN ERRETORIKA

 

Agustin Kardaberaz. Euskeraren berri onak, 1761

 

        Orain ehun urte apaiz bat Hernanin omen zan, bere ustez euskaraz ondo zekiena: urte asko da apaiz zahar bati aditu niola, antzinako apaiz hori haize banoz betea ohi zegoela, ta alabatzen zala, lau boz edo hitz hoiek, "átomo, eclipse, hoguera ta horizonte", inork ere euskeraz emango ez zizkiola. Haizezko harrotasuna. Apaiz horrek gutxi zekien, hori baino ez zekien. A. Larramendik, horiek eta askoz meheago ta gaitzagoak bere dizionarioan ederki dakartzi. Lausoa edo ela da Atomoa, Argea edo Eclipse, edo Argigabea. Sukarra edo suak egitea da Hoguera. Marboila da Horizonte.

        Zenbat ere zan apaiz hori, ez latinez, ez erdaraz, izen egokiagorik euskerazko hoiek baino: aidea, geidea, idea, edo kidea ta adiskidea, ez zituen berak emango: eta era honetan horien lagun edo antzeko asko ditu euskerak.

        Latinak, cognatus, proximus, coetaneus, amicus, dio. Gaztelaniak, pariente, prógimo, coetáneo, amigo. Baina euskerak: Ahaidea, Geidea, Kidea, Adiskidea.

 

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak bilaketa