AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
INPOSATU
EGIN DIOTEN KODE BAT
IKASI BEHAR DU BEHEKOAK
Juan San Martin. Zirikadak, 1960
Abade jaunak deitu zetsan dotriñan
ebillen ume baten gurasuari ta esan zetsan:
I, Paulo, ire semiari berbetarako edukaziño pixkat emon biar detsak; ze, ikan tratatzen najok eta. Ba-dakik ori eztana itxura bestien aurrerako be.
Lelo madarikatua. Orrenbeste jakin biar eban ba. Ikan tratau abade jaunari? Ederki orixe. En fiñ, lotsagabe txamarra be bada-ta; baña, neuk erakutsiko detsat ari, gizonak da batez be abade jaunak nola tratau biar diran. Txakurto alena.
Etxera juan zan Paulo eta semeari esaten detsa:
I, baña, ik eztakik abade jaunari "berori" deitu biar jakona ala?
Izena aldatu detse ala?
Ez!, ze izenea aldatu ta ze otxo-kuarto. Izena aldatu detselako ez; abadieri errezpeturako beti olaxen deitu biar jakuelako.
Ondoren emon zetsan milla esplikaziño, berorika zelan ein biar zan konprendidu eian.
Urrengo egunian juan zan dotriñara ta soltau zetsazen, abadiari, "berorikada" batzuek. Abadia poztu zan gurasuak bere esana aintzakotzat artu ebala ta mutillan edukaziñua leunduko zala pentsaurik. Ala be, berekautan pentsatzen eban zuka eingo balezkio be naikua litzakiala. Ta modu onian preguntau zetsan:
Norek esan deuk "berori" ein biar jatala?
Ba, aitak esan jestak iri "berori"
esateko.
AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
|