aurkituak: 5
- bizkarrera etorri arte egurra ez ikusi
Azalpena: eskarmenturik gabe ezin ikasi
Adibideak:
Bizkarrera etorri arte egurra ez due ikusten... MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- egur egin
Azalpena: sutarako egurra bildu
Adibideak:
Hari zela egur egiten AGERRE, P. "Axular" Gero, 1643.
- egurra (eman)
Azalpena: jipoitu
Adibideak:
Pasada eman: Pasaa eman, paxaa eman. Egurra eman, norbaiti jipoia eman. HERRI MINTZOA Agirrebeña, A. / Maiz, B. / Muniozguren, F. / Sarasua, A. / Zabaleta, M. Zarautz hizketan, 2007.
Kontzeptuak: JIPOIA
- hari oneko egurra
Azalpena: ironiaz, egoskorra
Adibideak:
ari oneko egurre dok ori, beretik ateratzeko! HERRI MINTZOA Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
- (inoren) lepora egurrak bota
Azalpena: lanak besteri utzi
Adibideak:
Zure itzetan ikusten danez zuk ezin zeike erratu aitan lepora egurrak bota amak eskuak garbitu ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986) Nere apurra.
|
|