- aditzera eman
Azalpena: adierazi
Adibideak:
Ez da posible biar bezela aditzera ematia
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Gazteleraz: dar a entender
- ahalbait (ere)
Azalpena: ahal den neurrian
Adibideak:
albait sano etorri biazu.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- (inorengatik) ama ez bestea saldu
Azalpena: desiratu
Adibideak:
Marie Bousquet izena Orthez'en azia / argati sal nezake ama ez bertzia
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- (ezer) auzoan eduki / ukan
Azalpena: ez eduki
Adibideak:
Ni enganatzen txit erreza naiz memoria det auzoan
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- begi ukan
Azalpena: maitatu
Adibideak:
Askok diyo bada begi arpegi txuri eder orri
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- begiz begi
Azalpena: (elkarren) aurrean
Adibideak:
begiz begi jarririk kutuntxu maitea iruritu zitzaidan zerua ikustea.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Gazteleraz: frente a frente
Frantsesez: face à face
- behin edo beste
Azalpena: inoizka
Adibideak:
beiñ edo beste nik entzutian zure itz xamur goxuak.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- bihotza erdibiturik eduki
Azalpena: penatu
Adibideak:
Negar egin gabe aguantatzeko ia barrena nork duan / biotza daukat erdibiturik penakin iya lertuan;
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- bihotza gatza urean bezala urtu
Azalpena: maitemindu
Adibideak:
Orai bihotza urtua daukat gatza urean bezala
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
HERRI KANTUTEGIA
Arratia, M. Cancionero popular del Pa¡s Vasco I.
- gau eta egun
Azalpena: beti
Adibideak:
Atsekabez beterik gau ta egun beti ezur uts biurturik aurkitutzen naiz ni.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: día y noche
Frantsesez: jour et nuit
- gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Izar eder bat daukat gogoan biotzeraño sarturik
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Gazteleraz: tener en cuenta
- gogoan ukan
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Jose Antonio det nik beti gogoan nere galai ederra nun ote dagoan
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Gazteleraz: tener en cuenta
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
etzait nekatzen betazalikan ain gutxi begirakuna.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- hala ere
Adibideak:
ala ere egin bedi zedorrek nai dezuna ni illagatik ere izazu osasuna.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halaz guzti(a)z
Adibideak:
bañan len ere banekiyan nik oso formala etzana alaz gustiyaz ontzat artzen det Enrike zure esana.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Gazteleraz: con todo
Frantsesez: malgré tout
- halaz moduan
Azalpena: nolabait
Adibideak:
alaz moduban jarri dezazu zure arpegi tristia.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Maitatzen asi eta sarri itza eman zidan garbi
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- hitz erditxo bat aipatu
Azalpena: maitasuna adierazi
Adibideak:
Itz erditxo bat aitatzen ezin atrebitu naiz iñori eta aitortzen ez baldin badet etzait kenduko miñ ori
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- izarraren ezagutzak egin
Azalpena: maitemindu
Adibideak:
Azken bestetan egin nituen izan-aren ezagutzak
HERRI KANTUTEGIA
Arratia, M. Cancionero popular del Pa¡s Vasco I.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- juntura nagiak ez eduki
Azalpena: zalua izan
Adibideak:
Gorputz orrek ez dauzka juntura nagiak
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: ZALUTASUNA
- kontuan jarri
Azalpena: jakinaren gainean jarri
Adibideak:
Kontuan jarri naute ni arkitutzendala eri ez egondu balitz geldi
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- lehen baino lehen
Azalpena: ahal den lasterren
Adibideak:
obeko degu erremeditu leen baño len gazterik.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
len-bait-len ta beingoan obeko nazu ill.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- negarrez zainak eten
Azalpena: negar handiak egin
Adibideak:
Ez burlarikan egin eztakizutenak negarrez zañak ere baditut etenak
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: NEGARRA
Frantsesez: fondre en larmes
- (neure, heure, bere...) onetan jarri
Azalpena: normaldu
Adibideak:
Ez det jaten da lorik egiten gau t'egun nago penetan / neria izan artean ez naiz jarriko nere onetan
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- (inori) opinio ukan
Azalpena: maitatu
Adibideak:
Utsa zan kariño artu ezpanio; ark amorio ziran ta nik oponio, hai, nere biotzeko Jose Antonio
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- sekulan betiko
Azalpena: betiko
Adibideak:
adios, nere maitea, sekulan betiko.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Gazteleraz: por siempre jamás
Frantsesez: à tout jamais
- (inori) sinesmen hartu
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
sinistemenik ain erraz ez noa artzera, lore aurreratuak oi datoz galtzera
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Kontzeptuak: SINESTEA
Gazteleraz: dar crédito
- (inorekin) tratamentua) hartu
Azalpena: harremanak ukan
Adibideak:
ez tratamenturikan artu besterekiñ eziñ pia liteke zenbait gazterekiñ
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- txakur txiki
Azalpena: sos
Adibideak:
txakur txiki bat seguratua batian.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Gazteleraz: perra chica