- adausia eta ausikia behingoaz ukan
Azalpena: gaztigua eta kaltea batera ukan
Adibideak:
Adausia eta ausikia behinkoaz uken-tut
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- ahateari igeri irakastea
Azalpena: ezinezkotan saiatzea
Adibideak:
Ahateari igerikan erakastea
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ALFERRIKAKO (AHALEGINA)
Frantsesez: corriger le Magnificat
- ahuntzaren haragiaz bake egin
Azalpena: inork egindakoa bestek nozitu
Adibideak:
Otsoak eta horak ahunzaren aragiaz bake
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- akuiluaren kontra ostikoa jo
Azalpena: menderaezinaren aurka saiatu
Adibideak:
Akuliaren kuntre ustikua auher
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: dar coces contra el aguijón
- altzoaz eta baheaz eman
Azalpena: ugari eman
Adibideak:
Alzoaz eta baheaz emaitea
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: EMANKORTASUNA
- arte hartan
Azalpena: artean
Adibideak:
arte hartan, zer eztut egin zurekiko adiskidetzeko.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- azen petik zopak jan
Azalpena: gauzak oker egin
Adibideak:
Azen peti zopak jain-tu
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- baitare
Adibideak:
adats ikustekoa aztaleranokoa leunez, baitare mehez zetaren gainekoa.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- bat hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
nik zuzaz atsegin biek oroz bat hartzeko?
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- bazter lekutan
Azalpena: leku ezkutuan
Adibideak:
bazter lekutan baturik.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: URRUNTASUNA
- bazterrez bazter
Azalpena: lekuz leku
Adibideak:
bazterrez bazter, bethi ere laster.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: GALTZEA
Gazteleraz: de aquí para allá
Frantsesez: à droit et à gauche
- beleaz aztore egin
Azalpena: baliabide eskasez gauza handiak egin
Adibideak:
neke da beleaz austore egitea
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- berehala
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
berhala, nol' ezne' uluzu denean.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ARINTASUNA
- berere
Adibideak:
Orai, zure minez hiltzera nohela, ikusiz berere?
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: siquiera
Frantsesez: au moins
- besteren buruko bartza ageri
Azalpena: besteren hutsak ikusi
Adibideak:
Bertzeren buruko bartza ageri, guria zorriz igeri
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: ver la paja en ojo ajeno
Frantsesez: voir une paille dans l'oeil de son voisin
- besteren buruko zorria ikusi
Azalpena: besteren akatsak ikusi
Adibideak:
Bertzeren buruko zorria dakusa
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: AKATSA
Gazteleraz: ver la paja en ojo ajeno
Frantsesez: voir une paille dans l'oeil de son voisin
- bezanbatean
Azalpena: hainbeste
Adibideak:
zuk hori egiten bezambatetan.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- bihotza zangoetan ukan
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Eskuak ditu oinetan, eta bihotza zangoetan. Hori erraiten da bihotz-gabeaz, eta eskukara behar denean ihes ari denaz.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ANKERKERIA
- burutan hartu
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
har, den'eztela, burutan; zer probetxu edertazuna da hire gorputzean
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- burutara eman
Azalpena: amaitu
Adibideak:
Burutar'eman duk bertzek doi-hasia
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: dar término
Frantsesez: mettre un point final
- burutik eman
Azalpena: ausarki eman
Adibideak:
Eman buruti dukek errada
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: EMANKORTASUNA
- egositik eman eta errekitik eskatu
Azalpena: emandakoarekin ez konformatu
Adibideak:
Emok arloteari egositi, eska dakidik errekiti
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- (neure, heure, bere...) eiherara ura nahi
Azalpena: norberaren alde ari
Adibideak:
Nork bere eiherara ura nahi
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: llevar el agua a su molino
Frantsesez: prêcher pour son saint
- engoitik
Azalpena: jadanik
Adibideak:
Zuk zeren nahi nuzu ireizi? engoitik ordu zinuke haontu, eta nizaz eduki kontu.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: para ahora
- eper erreak ukan
Azalpena: ondoriorik onena eskuratu
Adibideak:
Ahalge-gabeak bitu epher erreak; zer ahalgorrak? Ogi-mokorrak.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: quedarse con la parte del león
Frantsesez: prendre la part du lion
- erlerik ez ukan eta eztiz betea egon
Azalpena: besteren lanaz profitatu
Adibideak:
Eztu erlerik, eta dago eztiz betherik
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- erramu boneta bururatu
Azalpena: irabazle gertatu
Adibideak:
halakotz hik, Zalgiz, Euskaldun Poeta / burura behar duk erramu-boneta, / zeren, nola baihaiz Parnason gainean
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- erroiak beleari burubeltz esatea
Azalpena: norberaren akatsak besteri egoztea
Adibideak:
Erroiak beleari burubeltz.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: AKATSA
Frantsesez: c'est la poêle qui se moque du chaudron
- esku orotako makila izan
Azalpena: arazo guztietan ibili
Adibideak:
Esku orotako makila da
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: ser el perejil de todas las salsas
- eskuak gupida ukan
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Mehatxu zalapartatsuak, gupida ditu eskuak, eta ez obratzen
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ALFERKERIA
- eskuak oinetan ukan
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Eskuak ditu oinetan,eta bihotza zangoetan. Hori erraiten da bihotz-gabeaz, eta eskukara béhar denean ihes ari denaz
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- etsia hartu
Azalpena: etsi
Adibideak:
kortes den jakin lehen etsirik hartu bano
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ETSIPENA
- (neure, heure, bere...) etxea erretzen ikusi eta eskuak berotzen jarri
Azalpena: norberaren buruaz ez arduratu
Adibideak:
Bere etxia erratzen zekusana, eskuak berotzen jar zedin
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- ez eta
Adibideak:
eztun alzeiru, ez burdina, ez-eta berun otza ene bihotza.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- ez orratzagatik baina zuzenagatik
Azalpena: eskubideagatik
Adibideak:
ez orratzagatik bana zuzenagatik behar du nehork porfiatu.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ESKUBIDEA
- ezkontze zaharrez eztei berri egin
Azalpena: aspaldikoa ospatu
Adibideak:
Ezkontze zaharraz eztei berri egitea
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ANTZINA
- ezpere(n)
Adibideak:
zugatik hiltzen ari denari, eta hur' otoi urrikari ezpere, hura hilen d' eta zu harzaz huts zirate hospazu.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: de lo contrario
- ezpererik
Adibideak:
ezpad'en' asperragati ezpereri zureagati.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- gatzezko oin zolararekin latsara joan
Azalpena: ezertan ongi prestatu gabe hasi
Adibideak:
Eztoela latsara, gatzez duena oin-zolara
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Frantsesez: aller aux congres sans crochet
- (inoren) gatzontzian ere harrak sortu
Azalpena: alproja izan
Adibideak:
Batzuren gatzontzian ere harrak sortzen dira
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- gaurgero
Azalpena: jadanik
Adibideak:
enganatu bide zira gaurger'orano bezala.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: para ahora
- gaurgoiti(k)
Azalpena: gaurdanik
Adibideak:
gaurgoiti ukeiteko.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: de hoy en adelante
- gaztak ageri
Azalpena: egia azaldu
Adibideak:
Ager ziten gazna ohonak, aharra ziten alxonak
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: EGIA
- gibel eman
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Zuen alhor zabalen, nihaurenak gibel emanik
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- (inori) gibelaldean pot egin
Azalpena: lausenkatu
Adibideak:
Ni hori pot egin behar duenak gibelaldean, eztu irabazirik luzatzean
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: lamer el culo
Frantsesez: lécher le cul (de quelqu'un)
- gogoa perratu
Azalpena: ustea finkatu
Adibideak:
Perrau neuen gogoa, axeak bestera naroa
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- hala badere
Adibideak:
begi bazterrak, laztana, ala badere, soz behin ere etzindezke jar nigana
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- hala ere
Adibideak:
Hal'ere, hambat neur'etsai niz, laket niz hortan penatzez.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halarik(an)
Adibideak:
Gorputza duelarik luzekara halarik xuxen du, et'ezta lodi.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- haur bat jan eta haurjale entzun
Azalpena: merezi gabeko ospe txarra ukan
Adibideak:
haur bat jan nezan, haur jalea enzun nezan
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- hauzea eta gredalea eman
Azalpena: ausarki eman
Adibideak:
Hauzea eta gredalea emaitea
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- huts egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Eta den' huts eginik
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: OKERTZEA
- ito nahiari eskua hedatzea
Azalpena: alferrik saiatzea
Adibideak:
Erhogoa da itho-nahiari hedatzea eskua
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ALFERRIK
- jagoiti(k)
Azalpena: gaurdanik
Adibideak:
honki egite', engoiti, ezi ez jagoiti.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: de hoy en adelante
- jakia ahora etorri
Azalpena: aisa lortu
Adibideak:
Lan-ihesi Castrora, han ere jakia bera eztator ahora
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- katil ala matil jakin
Azalpena: zehazki jakin
Adibideak:
Dugun jakin kathil ala matil
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: JAKITEA
- (inori) katuak altxatura jan
Azalpena: dirua gastatu
Adibideak:
Gathuak altxatura jan
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: DIRUA
- kontu eduki
Azalpena: arduratu
Adibideak:
Engoitik ordu zinuke hontu, eta nizaz eduki kontu
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: AXOLA
- (inoren) labaldian labea jausi
Azalpena: zorigaiztokoa izan
Adibideak:
Ene laba-aldian labea jausiko zan
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ADURRA / ZORIGAITZA
- mando hilarekin arbalda ehortzi
Azalpena: itxurarik gabeko gauzak egin
Adibideak:
Jokatzea oro-gal da mando hilarekin ehortzea arbalda
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ZENTZUA
- mende mendekotan
Azalpena: beti
Adibideak:
orai eta beti, mente mentekoetan.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por los siglos de los siglos
- mina lepoan ukan eta zangoa lotu
Azalpena: laguntza okerrak hartu
Adibideak:
Mina nuen lepoan, lot nenzaten zangoan
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- ogi bezanbat gazta nahi
Azalpena: azaleko gauzekin ez konformatu
Adibideak:
Ogi bezambat gazna nahi luke
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- ogi mokorrak ukan
Azalpena: ondoriorik eskasena eskuratu
Adibideak:
Ahalge-gabeak bitu ephererreak; zerahalgorra? Ogi-mokorrak
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- ogia eta eria ebaki
Azalpena: mesedea eta kaltea batera egin
Adibideak:
Ganibet ber-batek debaka ogia eta erhia
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- ohialdun irunez izan
Azalpena: lan eginez aberastu
Adibideak:
Irunez oihaldun da gur'andrea, ez alfer egonez
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- oinean har eta begian negar ukan
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Gatelauna negia senar, oñean ar ta begian negar
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- oinezko egin
Azalpena: pobre bilakatu
Adibideak:
Gasturekiko hankortarzunak, oinezko egiten ditu zaldunak
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: POBRETASUNA
- orai eta betiereko
Azalpena: betiko
Adibideak:
orai eta betiereko zureki tink egoiteko.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por siempre jamás
Frantsesez: à tout jamais
- orain eta sekulako
Azalpena: betiko
Adibideak:
orai eta sekulakoz zure nizatealakoz.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: por siempre jamás
Frantsesez: à tout jamais
- ordu ukan
Azalpena: ezertarako garaia izan
Adibideak:
Engoitik ordu zinuke hontu eta nizaz eduki kontu nahi ezpanuzu net hil urhetu
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- oro-gal jokatu
Azalpena: diru guztia apustu bakarrean jokatu
Adibideak:
Jokatzea oro-gal da mando hilarekin ehorztea arbalda
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- orratza haria baino luzeago ukan
Azalpena: itxura handiak eta egitate eskasak ukan
Adibideak:
Orratzak bano hariak luzeago behar du izan
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ITXURA
- orratzetik hariraino jakin
Azalpena: sakonki jakin
Adibideak:
Orratzetik hariraino behar du jakin
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: JAKITEA
Frantsesez: savoir de A à Z
- oskigorriak jantzi
Azalpena: zalduna edo kategoriazko persona izan
Adibideak:
Ezta eman oin orori oskigorri
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- pikatuetan lo egin
Azalpena: arriskuan egon
Adibideak:
Adiskide gabe bizi den aberatza / Pikatuetan lo gitera datza
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- porogutan ezarri
Azalpena: ezer demostratzeko pairarazi
Adibideak:
Ezar nezan porogutan; ordea, hamabateki, ez isireki
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: poner a prueba
- saskiaz ura erauzi
Azalpena: alferreko lanean ari
Adibideak:
Saskiaz uraren erauztea da lavaren galtzea. eta saski aren usteltzea.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- sugea berrotik besteren eskuz atera
Azalpena: lan gaitzak besteri eragin
Adibideak:
Bertzeren eskuz sugea berrotik athera nahi du
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: BALIAKETA
- sukaldean hotzez hil
Azalpena: kondizio onenetan porrot egin
Adibideak:
Sukaldera hotzez hiltzera
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- txoriak bestek hil
Azalpena: besteren lanaz profitatu
Adibideak:
Xoriak nik ohil, bertzek hil
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- ur errea
Adibideak:
indargabearen aserrea, hur errea
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Gazteleraz: agua de borrajas
Frantsesez: feu de paille
- urtaur izan
Azalpena: garai bereko izan
Adibideak:
Urthaur dira amorez ezkontzea eta urrikitzea.
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- zauriaren gainean piko egin
Azalpena: gaitz edo nahigabe bat beste baten ondotik heldu
Adibideak:
Zaurin gainen pikoa
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
- zopa berritan jan
Azalpena: aberatsa izan
Adibideak:
Aberatsago bada, jan beza berritan zopa
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA
- zumarrari garia eskatzea
Azalpena: ezinezkoa eskatu
Adibideak:
Eska gari zuharrari / alferrik da zumarrari garirik eskatzea
OIHENARTE, A.
Atsotitzak eta neurtitzak, 1675.
Kontzeptuak: ALFERRIKAKO (AHALEGINA)