- ahalik (...)-en(a)
Azalpena: ahal den modurik -enean
Adibideak:
alik laburren bederik.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- ahotan ukan
Azalpena: aipatu
Adibideak:
Agotan ditu sarri jainkoaren itza, semea, maitea, laztana
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- ahotik belarritara
Azalpena: ahoz
Adibideak:
agoti belarrita ikasiak.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Frantsesez: de bouche à oreille
- (ezer inoren) aizkoraz gainetik egon
Azalpena: egiteko zaila izan
Adibideak:
Nere aizkoraz gañetik dagon lan au
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- atsegin hartu
Azalpena: lasaitu
Adibideak:
ez al zaigu esaten liburu santuetan, "oroitu nintzan jainkoaz eta atsegiñ artu nun"?
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- (inori) atzeko aldea eman
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Ekin nion nik ere, baño atzeko aldea eman eta an utzi nindun
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Jainkoari atzeko aldea ematea
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: MESPREZUA
Gazteleraz: dar la espalda
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
bai zera! esango dizu: ontan det nere atsegiña.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- batera etorri
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Aurrenetik esan ditudan bi bide naita nai ez-ko oietan, biak batera datozela ere, banaka mintzatuko naiz
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- batez ere
Adibideak:
batez ere Gurutzeko Donibanerenen bilduak ditut
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- begi(a) eman / ezarri
Azalpena: adi egon
Adibideak:
zeri begi ematen dio?
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gazteleraz: echar el ojo
Frantsesez: serrer la vis
- behin betiko(tz)
Azalpena: betiko
Adibideak:
artuko dezu buruan behin betiko.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- behin edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
gerta baititike, alegia, bein edo bein, bakan ba da ere.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- behin eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
batez ere naimena goraintzi oi du bein eta berriz.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- berripurdi
Azalpena: berri kontazale
Adibideak:
autobus batean nijoala, erriko emazteki bat zetorren, berripurdi oietakoa.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: correveidile
- (ezer) betean eduki
Azalpena: osotara eduki
Adibideak:
Jesukristo gure Jaun Jaungoikoak bete betean dauka jainkotasuna bere gizatasunean
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- (inori) (ezertarako) bide(a) eman
Azalpena: aukera eman, lagundu
Adibideak:
Guk artarako biderik eman gabe
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: LAGUNTZA
Gazteleraz: dar pie
- bidenabar
Azalpena: aldi berean
Adibideak:
esan dezagun bidenabar, gure egunotako paganoak ez dirala jainkolario.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gazteleraz: de paso
Frantsesez: dans le même temps
- bihotz eman
Azalpena: adoretu, sustatu
Adibideak:
Biotz ematen die olako pozaldirik gorputzean sumatzen ez dutenai
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- bihotza galdu
Azalpena: desanimatu
Adibideak:
Ez degu biotza galdu bear orrengatik
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gazteleraz: caerse el alma a los pies
- buru eman
Azalpena: amaitu
Adibideak:
Gauza guzi oiei ez omen zaie buru eman bear
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: dar término
Frantsesez: mettre un point final
- (neure, heure, bere...) burua motel egin
Azalpena: ergel azaldu
Adibideak:
Beren buruak motel ez egiteagatik
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- buruan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
bear ez bezela buruan artzen dutelako
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- (neure, heure, bere...) buruaz beste egin
Azalpena: (neure, heure, bere...) burua hil
Adibideak:
Beren buruak motel ez egiteagatik
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- buruz hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
ondo buruz artu: jainkoaren emari edo doaiak, ez dira jainkoa
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: OROIMENA
- egonarriz
Azalpena: pazienteki
Adibideak:
itxaron egonarriz Jainkoa datorren arte.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: PAZIENTZIA
- elizak azpian ez harrapatu
Azalpena: elizkoia ez izan
Adibideak:
Ez du, noski, elizak azpian arrapatuko
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- ez laino eta ez jainko gelditu
Azalpena: tronpatua izan
Adibideak:
ez laño ta ez jainko gelditzen gera
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- (ezeri) galga eman
Azalpena: gogo bat edo ihardun bat erreprimatu
Adibideak:
Baña pralle berorrek, otoitz oietaz gañera ordubete edo geiago ixill-otoitza egitekoa ba'du, oraindik ere biotz-aspertuari leku eman lezaioke, bañan gizonaren iraupenak muga du, ta bear ba'da komenigo zaioke biotzari galga ematea.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Gogoak eman lezaioke
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- gogoz bestera
Azalpena: gogoz kontra
Adibideak:
gure gogoz bestera baldin ba-dira ere.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Frantsesez: à contre-coeur
- (ezer, deus) guti
Azalpena: guti
Adibideak:
beraz, ezer gutxi?
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gazteleraz: poca cosa
Frantsesez: peu de chose
- habia egin
Azalpena: finkatu
Adibideak:
Ortan egiten degu kabi
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: ATXIKIMENDUA
- hain zuzen
Adibideak:
San Paulo da, ain zuzen. Ebanjelioaren urrena.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- hala berean
Azalpena: berdin
Adibideak:
ala berean otoitzean biotza da bearrena.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- hala edo hola
Azalpena: nolabait
Adibideak:
Bilduko ditu, Jainkoak zozo oiek, ala edo ola.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- harira etorri
Azalpena: jardunaren funtsera jo
Adibideak:
Bañan emen arira datorrena, beste au da: gerezko ezagumena ukatzeak dakarrela gau ori.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gazteleraz: ir al grano
- harribizi
Azalpena: oihartzun
Adibideak:
arribizi edo oiartzunaren bidez
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- hasi eta buka
Azalpena: osoki
Adibideak:
berritu ezazu elizkizun eder bat, asita huka.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: OSOTASUNA
Gazteleraz: de cabo a rabo
- haztamuka
Azalpena: itsuan
Adibideak:
guziak aztamuka dabiltza aren billa.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: ITSUTASUNA
- hor dira lanak
Adibideak:
or dira lanak! Otoitza erabat uztea ere gogoak eman lezaioke.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- izan ere
Adibideak:
nolabaiteko Jainko baten billa, guziok gabiltza, izan ere.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gazteleraz: por cierto
- izudarraio
Azalpena: beldurgarri
Adibideak:
zer erlijio da izudarraio oiena?
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: BELDURRA
- joan-etorri handiko
Azalpena: garrantzitsu
Adibideak:
joan-etorri aundiko gauza baita.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: GARRANTZIA
- jostorratza haririk gabe oihalean pasa eta pasa ari
Azalpena: alferreko lenean ari
Adibideak:
Ba-dakizu zer esango nuken? Oialean jostorratza aririik gabe ta pasa ari izatea litzakela ori.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- leku eman
Azalpena: onartu
Adibideak:
Biotz-aspertuari leku eman lezaioke
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- muturra hartu
Azalpena: ezer egiteko aitzakia hartu
Adibideak:
eskola izeneko oietatik muturra artuz, bide ontako ibilkera aierazi nai dizut
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- nahi eta nahiezko
Azalpena: beharrezko
Adibideak:
fedea degu nai ta nai ez-koa ortarako.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
- noiz edo noiz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
noiz edo noiz bere gogoa betetzen dion lanen bat.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizean bein zabalduz jarduteko.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nola edo hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
nola edo ala.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- nor edo nor
Azalpena: norbait
Adibideak:
irten dedilla nor edo nor gure billa.
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- otean egon
Azalpena: zalantzan egon
Adibideak:
Ez daukat ote-otean egoterik
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: ZALANTZA
- sutarako ere ez balio
Azalpena: ezertarako ez balio
Adibideak:
Zer jainkotxo litzake gure buruaren tamañako ori? Sutarako ere ez luke balio, zurezko jainko aiek balio zuten bezela
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: no valer ni para chatarra
Frantsesez: ne pas valoir un pet de lapin
- topo egin
Azalpena: topatu
Adibideak:
Bidean topo egiten dezu adiskide batekin
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- urak urrutitxotik hartu
Azalpena: arrazoiketa bihurria egin
Adibideak:
kontu onekin! Ura urrutitxotik artu det, oiñarri ona ezarri naiean
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
- zakukoak atera
Azalpena: gordetako dohainez baliatu
Adibideak:
Oraingo liburu ontan zakukoak atera nai nituke
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Jainkoaren bila, 1971.
Gazteleraz: destapar el tarro de las esencias