Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 135

  • aditzea eduki / ukan

    Azalpena: entzuna egon

    Adibideak:

    —   Biztu zan liberalan gorrotoa ere, ta Santa Kruz ezinda, bere arreba, ta Sasiain lengusu apaiza atxitu zituten eta kartzelara sartu. Aditzea izan zun Santa Kruzek eta, atsegin zan arekin! Ogei mutil berekin zitula jetxi zan Tolosara, Mixerikordi zarraren ondotik.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • agidanean

    Azalpena: itxuraz

    Adibideak:

    —   Ari danean, beste bitan ere elkar ikusi zuten.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: por lo visto

  • aho batez

    Azalpena: adostasunez

    Adibideak:

    —   abo batez aipatzen eta aupatzen dute: langillea zala; elizkizunetara jendea ekarriazten zula; Eliz-barrena txukun edukitzea gustatzen zitzaiola, ta bera ere Elizerako loreak egiten aritzen zala
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ADOSTASUNA

  • ahopetik

    Azalpena: isilka

    Adibideak:

    —   Elgoibarko liberalak jakin, norbaitek aopetik esanada, Lizarraga an gelditu zala gaixorik.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ISILTASUNA

    Frantsesez: à mi-voix

  • ahotan erabili

    Azalpena: aipatu, esan

    Adibideak:

    —   Zure izena abotan darabilgu
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • aintzat hartu

    Azalpena: kontsideratu

    Adibideak:

    —   Mandataria bialduta Uitzira jetxi nintzan, eta an egon nintzan erantzunaren begira, atsaldeko bostak arte. Alper-alperrik: nere gogo ona ta menpera-naia aintzat artu gabe, Goizuetara jo zun eta nik Leitzara gau egitera.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: tomar en consideración

  • alajaina!

    Adibideak:

    —   irurak il ditzek alajaña!
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: HARRIDURA

    Frantsesez: sacrebleu

  • alderen alde

    Azalpena: alde batetik besteraino

    Adibideak:

    —   ezpata sartuko nioke alderen alde.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: de lado a lado

  • armaz josi

    Azalpena: fusilatu

    Adibideak:

    —   Joan ziran Santa Kruz etzin zan oera, ta oea bero bero arrapatu zuten oraindik. «Nor etzin da emen?» galdegin zioten nagusiari, ta «ni» erantzun zien. Amorruz beterik atera ziran andik, an zegoala esan zitena armaz josi bear zutela ta.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: pasar por las armas

    Frantsesez: passer par les armes

  • arnasa hartu

    Azalpena: lasaitu

    Adibideak:

    —   Esan zioten erritarrak Santa Kruzi, an gezurra besterik etzutela esaten, eta Lizarragaren aginduaz au ta tu eskatzen zutela, ta ojalateroen kontra dei bat egiteko. Santa Kruzek bialdu zun dei ori erri guzietara, berak agindu gabe, «ez jatekorik, ez dirurik emateko iñori». Orduntxe arnasa artu omen zuten erritarrak eta aldegin ojalateroak.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • arren eta arren

    Azalpena: erreguka

    Adibideak:

    —   Neri eske ari zaizkit arren eta arren.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • asmo hartu

    Azalpena: erabaki, deliberatu

    Adibideak:

    —   andik misioetarako asmo artu zun
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • aspaldi gabe

    Azalpena: duela gut(x)i

    Adibideak:

    —   Ikus zer dion, aspaldi gabe ala ere, bere azken-urteetan.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • atari zabalera atera

    Azalpena: jendaurrera irten

    Adibideak:

    —   Oraingoan ez lengoan bezela, zar edo gazte, makilla ta guzi, edo zuzenago esateko, makill utsez, asko beintzat. Oraingoan bai gazte bizkorrak, eta zegokion bezela. Iru illabete-garrenean gobernuak etzun ezer iritxi, karlistak geiagotzea ta indartsuagotzea besterik. Gure apaiza etzegoan aisa bere txokoan, atari zabalera atera gabe.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • atsegin egon

    Azalpena: ironiaz, (ezer, inor) jasangaitza izan

    Adibideak:

    —   Gabeko amaiketan iritxi ziran Aranora. ¡Atsegin egongo zan!
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (inori) atzeko aldea eman

    Azalpena: mesprezatu

    Adibideak:

    —   Ekin nion nik ere, baño atzeko aldea eman eta an utzi nindun
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
    Jainkoaren bila, 1971.

    Kontzeptuak: MESPREZUA

    Gazteleraz: dar la espalda

  • (ezeri, inori) aurpegi(a) eman

    Azalpena: erasoari erantzun

    Adibideak:

    —   Etzien aurpegirik ematen ez; bera mendietan zebillela egiten zien kalterik aundiena
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: plantar cara

    Frantsesez: faire face

  • aurrez aurre

    Azalpena: elkarren aurrean

    Adibideak:

    —   Larunbat arratsaldean, lauterdik aldera eraso zioten suari, beren aurrez aurre zedukaten liberalsaillarengana.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: frente a frente

    Frantsesez: face à face

  • azala ukan

    Azalpena: ausarta izan

    Adibideak:

    —   Eta itzetik ortzera ara non azaltzen dan Santa Kruz Berrobin, Abenduaren seigarrenetik zazpigarrenera gaubean ¡Ba zun azala!
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AUSARDIA

  • azpi-suge

    Azalpena: traidore

    Adibideak:

    —   Santa Kruzen burua diru ordez eskatu zutenean, gibelurdiñek bezain ugaritu ziran ispiak. «Enun uste esan oi zun Santa Kruzek, nere buruak 10.000 peseta balio zitunik». Diru ua eskuratu nai zutenak erne asi ziran bada. Irungo beltxa an azaldu zan Naparroan, Prantzi-mugako erri batean. Galdegiten dio Santa Kruzek: agindua betetzera al ator? ùZer agindu? ùAzpi-suge ori, ixillik ezpai ago illaraziko aut bertan
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • azpiko(a)z gora

    Azalpena: alderantziz edo nahaspilan

    Adibideak:

    —   Jo dute Elgoibarko gaixo-etxera, bi aldiz irauli dute azpikoaz gora, ta... ez arkitu zantzurik ere. Etxeak zitun zoko, ardandegi, ganbara ta gañerako, begiratu omen zituen, baño txoria zegoaneko gelarik ez iriki, begien agerian ba zegoan ere.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA

    Gazteleraz: patas arriba

    Frantsesez: sens dessus dessous

  • barrena irauli / lehertu / nahasi

    Azalpena: nahigabetu

    Adibideak:

    —   Barrena irauli ta nastu egin zion Euskalerriaren aldi txarrak
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: partírsele (a uno) el corazón

  • bat edo bat

    Azalpena: bakarren bat

    Adibideak:

    —   oraindik bizi da bat edo bat Lekunberrin.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Frantsesez: un ou autre

  • bat-batean

    Azalpena: ezustean

    Adibideak:

    —   aurrean jarri ta bat-batean geldierazi zuten makinista.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: de repente

    Frantsesez: tout à trac

  • batez ere

    Adibideak:

    —   geienai miñ eman zien, Don Carlosi batez ere.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: sobre todo

    Frantsesez: surtout

  • bazterrak erabili

    Azalpena: gogor saiatu, batean eta bestean eragin

    Adibideak:

    —   Lizarragak eta Dorrontsorok ere baztarrak erabilli zituzten, Errege Carlosek Santa Kruz galdu zezan
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AHALEGINA

  • begi argiz hartu

    Azalpena: harrera ona egin

    Adibideak:

    —   Bizkaiako Diputazioak ori jakiñ eta Urkizuri berri eman zion, izketatu zedila Serranorekin, len bai len auzia garbitzen ote zuten. Urkizu Mondragura zan, Serrano an baitzegoan. Onek begi argiz artu zun.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • begi onez

    Azalpena: maitekiro

    Adibideak:

    —   Jesuiten etxean kontu artu zidaten egundañoko begi onez ta maitez.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (inori) begi onez begiratu

    Azalpena: onetsi

    Adibideak:

    —   Egia da; Agirre liberalak Santa Kruz ekartzen zionari 10.000 peseta eskeñi zitunean, Lizarragak andik amar egunera 20.000 eskeñi zitun Agirre bereala ekartzen zunarentzat. Arteraño begi onez begiratu bide zion; baño Aiako atake edo eraso ontan ezta ezagun.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • begiak (inorengana, inora) zorroztu

    Azalpena: adi egon

    Adibideak:

    —   ¿Nork uste, ain geldi ta kuzkur, bi begiak liburura zorroztuta ari zanak alakorik egin zezakenik?
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ZELATATZEA

  • begiko ukan

    Azalpena: maite izan

    Adibideak:

    —   Santa Kruz begi begiko zuten Lizarragaren taldeak ere. Bein batez, Zarautzen zegoala, len esan degun bezela, Lizarragaren mutillak Viva Santa Cruz! otsegin zuten.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: MAITASUNA

  • (inoren) begira ez egon

    Azalpena: bestek zer egingo ez egon

    Adibideak:

    —   Apaiza bere mutillekin Urnietara jetxi zan, eta baita aren atzetik Arana liberala ere. Etzan aren begira egon Santa Kruz, eta burni bidean autsi-lardaska bat egin, 101garren trena geldierazi ta Fagoiagan barrena, Pikoagan barrena, Arano-mendira jo zun.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • begiz begi

    Azalpena: (elkarren) aurrean

    Adibideak:

    —   Begiratzailleari eskatu zion baimena, andik bera txixa egiteko. etzion eman nai, bildur baitzan noizean bein ikustera zetorren kapitanak ala arrapatuko ote zun, eta Koronela ere begiz-begi bizi baitzan.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: frente a frente

    Frantsesez: face à face

  • beharbada

    Adibideak:

    —   behar ba da, Santa Kruzek, bere egiteen garbitasuna emango edo zion.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Frantsesez: peut être

  • behin behineko

    Azalpena: probisional

    Adibideak:

    —   Artatik erlijioari gerra eskaiñi zioten beinbehineko gobernu aiek.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • behinola

    Azalpena: aspaldian

    Adibideak:

    —   Beñola ostatu bateko etxekoandrearekin lotsagabetuxe zalako.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ANTZINA

  • berealdiko

    Azalpena: bikain, handi

    Adibideak:

    —   Isabel IIgarrenak aldegin zun atzerrira, bere aldiko ixkanbila emen uzten zula.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • bertatik bertara

    Azalpena: hurbil

    Adibideak:

    —   begira egon giñan aiek gure ondora arte, ta bertatik bertara ekin genien.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: HURBILTASUNA

  • bihotz eman

    Azalpena: adoretu, sustatu

    Adibideak:

    —   Oraiñ Oiartzunen, gero Ernion, dagoeneko Oñatin, dantzatzen zan apaiza. Bearko, karlistai biotz pixka bat emango ba zien.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • bihotzik ez ukan

    Azalpena: soraio izan

    Adibideak:

    —   Santa Kruzek Fuerorik gogoan ote zun gerrara joatean? Oraintsu, bere zarrean ere, Euskalerritik urruti zegoala ere, gogoan zeduzkan, eta gerrakoan eztago esan-bearrik. «Ni giputz gaiztoa naizela, eztedala giputz-izenik merezi? Nik adiña gau loak eziñ-artuz egin balitue, Marotoren eta gañerakoen saldukeriak entzutean! Au gaztetan ùdio apaizakù eta oraintxe nere zarrean ere malkoak darizkit ainbeste edertasun galdurik ikustean. Ainbeste edertasun galdurik! Beste itzez esaten eziñ asmatu det liberalak eta karlista gaiztoak Euskalerriari egindako kaltea». Ta biotzik ez omen zun. Euskalduna ua ere, ta Fueroena entzutean su ta gar egiten zitzaion biotza.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (neure, heure, bere...) biziko

    Azalpena: aparta

    Adibideak:

    —   tiro-jasarekin bere biziko zalaparta ateratzen.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (inoren) bizkar

    Azalpena: bestek ordainduta

    Adibideak:

    —   gastatu ugari egiten zutela aien bizkar.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: BALIAKETA

  • buru egin

    Azalpena: eraso

    Adibideak:

    —   Aski omen zituten etsaiari buru egiteko
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ERASOA

    Gazteleraz: hacer frente

    Frantsesez: faire face

  • (inorekin) buru egin

    Azalpena: topatu

    Adibideak:

    —   Andik ateratzean bere aiekin buru egin zuten, eta aiek bakoitzari Prantzirako garbitasunak eskatu
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ERASOA

  • burua galdu

    Azalpena: zoratu

    Adibideak:

    —   Esaiezu aren alde daudenei, burua galdu dutela
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: perder la cabeza

    Frantsesez: perdre la boule

  • (neure, heure, bere...) burutik

    Azalpena: norberaren sortzez

    Adibideak:

    —   apaiza etzan ari bere burutik.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: por (mi, tu, su...) cuenta

    Frantsesez: de son propre chef

  • (neure, heure, here...) buruz

    Azalpena: norberaren sortzez

    Adibideak:

    —   batzuek ezer egiten ez, eta egiten zutenai utzi nai ez, eta besteak beren buruz ari nai.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: de motu propio

    Frantsesez: de son cru

  • buruz belarri egin

    Azalpena: ez entzun egin

    Adibideak:

    —   Baño buruz belarri egin zion zakristauari, bai baitzekin karlisten etsai aundia zala
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: hacerse el sueco

    Frantsesez: faire la sourde oreille

  • egun eta eguzki(an) ez

    Azalpena: inoiz ez

    Adibideak:

    —   Egun eta eguzkia ez omen zan geiago izpiazkoan ibilli.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • elkar hartu

    Azalpena: elkartu

    Adibideak:

    —   Amorebietako elkar-artze lotsagarria
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ELKARTASUNA

  • errekara bidean ari

    Azalpena: hondatu

    Adibideak:

    —   Pakea nai zun Euskalerriarentzat, errekara bidean ari zan Euskalerri gaixoarentzat
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: HONDAMENA

  • (inoren) esanera eta eginera jarri

    Azalpena: (inoren) manupeko jarri

    Adibideak:

    —   Aurrena zuzen asi zan Erregea, gero okertu ba zan ere. Inguruan ba zitun izateko batzuk, eta aien esanera ta egiñera jarri zanetik etzun gauz onik atera. Ordun etsi zun Santa Kruzek ere; bai karlista zintzoak ere.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (inoren) esku utzi

    Azalpena: (inoren) ardurapean utzi

    Adibideak:

    —   Baño ez oraingo gobernuari, ez lengoai ere, ez dite gogoak eman ere euskaldunen legeak ukitzerik ere. Neri dagokidanez, beren esku utziko dizkiet Fueroak, eta eskatuko diot gobernuari, Bizkaian pakea egingo dan bezain laister bildu ditezela batzarreak Gernikan, bear dan bidez, eta Bizkaiak moldatu dezala bere Diputazioa ta ordezkoak, Fueroari dagokion bezela.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • eskuak eman

    Azalpena: adiskidetu

    Adibideak:

    —   Alper-alperrik zala aiei buruzkatzea, ta eskuak eman obe zutela
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: darse la mano

  • eskumakila

    Azalpena: (inoren) manupeko, (inoren) interesen zerbitzari

    Adibideak:

    —   Lizarraga gizagajo bat zala badakigu. Ona emen beste gizagajo bat: Dorrontsoro. Gizagajo ez ezik «masoi» ere ba zala esaten omen zun Santa Kruzek. Gezur borobilla: olakorik eztu esan egundaño Santa Kruzek. Ikus zer dion, aspaldi gabe ala ere, bere azken-urteetan egindako karta batean: «Noiz esan det nik olakorik? Gezur aundia; nik esan nuna au da: bera oartu gabe ta bere asmo on guziek arren, masoien eskumakil izan zala, edo saldukeria egin zuten aiena; nik ezpaitakit masoiak izan ba ziran ere».
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • eskumuin

    Azalpena: goraintzi

    Adibideak:

    —   emaizkiek eskumuñak nere adiskide guziei.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (neurak, heureak, bereak...) eta asto beltzarenak

    Azalpena: egundokoak

    Adibideak:

    —   Prisarik izan ezpanu, mutil aiek artuko zituzten noski bereak eta asto beltzarenak.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (inorekin) etsegin izan

    Azalpena: ironiaz, jasangaitza izan

    Adibideak:

    —   Biztu zan liberalan gorrotoa ere, ta Santa Kruz ezinda, bere arreba, ta Sasiain lengusu apaiza atxitu zituten eta kartzelara sartu. Aditzea izan zun Santa Kruzek eta, atsegin zan arekin!
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • ez ezik

    Adibideak:

    —   erriaren artean ez ezik Markes-andrearen inguruan zebiltzan.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: además de

  • ezin ikusi

    Azalpena: gorrotatu

    Adibideak:

    —   Nolabait maite zuten Lizarraga, ta eziñ ikusi Santa Kruz
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: no poder ver

  • ezinbesteko

    Azalpena: ekidin ezineko

    Adibideak:

    —   «Asteartean bildur nintzan itza beteko ote zun. Isidro Urruela etorri zitzaion, eta arekin ere ez gendun ezer atera. Asteazkenean etorri zan Tolosako Bikarioa, ta okerrago; arro-antzean eta nagusi-antzean etorri zitzaidan Santa Kruzen aldetik. Ordun iru orduko tartea eman nion Santa Kruzi, ta errenditu zan, firmatuko zula. Gañera, atsalde artan bertan bere emengo mutil-taldeak neri utzi zizkidan, eta gabez zegoan etxean lo egiten utzi nion... eta igesi joan da». Ezinbesteko itza ta gogo txarrez emana.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • gainak eman

    Azalpena: konfiantza eman

    Adibideak:

    —   Tolosako apaiz nagusi zan eta luziano Mendizabalek eta gero izango zan Orkaiztegik ere gañak ematen zizkioten Santa Kruzi
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • gau eta egun

    Azalpena: beti

    Adibideak:

    —   begiratzallea an zedukan gau ta egun.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO

    Gazteleraz: día y noche

    Frantsesez: jour et nuit

  • gauza ez izan

    Azalpena: gai ez izan

    Adibideak:

    —   Zuti egoteko ere gauza etzirala
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • gauza onik ez atera

    Azalpena: ezin burutu

    Adibideak:

    —   Aurrena zuzen asi zan Erregea, gero okertu ba zan ere. Inguruan ba zitun izateko batzuk, eta aien esanera ta egiñera jarri zanetik etzun gauz onik atera. Ordun etsi zun Santa Kruzek ere; bai karlista zintzoak ere.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: no sacar carrera

  • gibela ukan

    Azalpena: ausardia ukan

    Adibideak:

    —   Joan-etorri aietan begiak irauliko zitun noski, bide-baztarren bat arkitzen ote zun, igesegiteko. Gibela bear du! Baño etzegoan igesegiterik. Ala ere etzun etsitzen, eta igesegin ote zezaken, eta nola, ari zan bere buruarekin.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: PAZIENTZIA

  • gogoak eman

    Azalpena: otu

    Adibideak:

    —   Nori gogoak eman apaiza zitekenik?
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • gogoan eduki

    Azalpena: gogoratu

    Adibideak:

    —   Santa Kruzek berak ikus zer dion 1921garrengo Apirillean: «Oraindik gogoan daukat. An artu nun zerbait: urdai errea eman zidaten. Baserritar aiek, batzuk begira zeuden, beste batzuk neri oñak garbitzen, legortzen ari ziran; emakumea urdaia erretzen, eta agure zarra aingeruaren gisa, neri begira.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: tener en cuenta

  • gogoan jo

    Azalpena: gogaitu

    Adibideak:

    —   Santa Kruzekin itzegin-naia zedukan Valde-Espinak, eta bai itzegin eta alkar ondo artu ere; baño andik iru egunera, su gaiztok artu zun Valde-Espina Santa Kruzen kontra. Joan zitzaion berriz, eta aditu omen zitun «iñorengadik aditu etzitunak, eta atzetik esaten ditutenak baño beltzagoak ere. Berak, Santa Kruzek, ez omen zun ezer nere kontra, gizon piña ta bizkorra nintzala ta; baño, berriketa gutxi; betiko mendera-gabe arrek gogoan jotzen nindula esan nion, eta karlisten alderdia berak ondatu zula».
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • gogor egin

    Azalpena: erasoari erantzun

    Adibideak:

    —   Egun batez gogor egin zion Santa Kruzek Velasco generalari
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ERASOA

    Gazteleraz: hacer frente

    Frantsesez: faire face

  • goiz edo berandu

    Azalpena: noizbait

    Adibideak:

    —   baño goiz edo berandu, egia nagusi aterako da.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: tarde o temprano

  • gorriak ikusi

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Nere pamili guzia Karlistengatik gorriak ikusirik egon
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: pasarlas moradas

    Frantsesez: en voir des vertes et des pas mûres

  • hain zuzen

    Adibideak:

    —   ain zuzen ere, noren mendean egon Santa Kruz eta Ernialden musuuts utzi zun batalloiaren beraren mendean.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • hala ere

    Adibideak:

    —   ala ere debekaturik zedukan gerrara joatea.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: no obstante

    Frantsesez: cependant

  • halabeharrez

    Azalpena: kasualitatez

    Adibideak:

    —   Santa Kruzek jakin izan zun alabearrez, Lizarraga Zarautza zetorrela.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • halako batean

    Azalpena: noizbait

    Adibideak:

    —   alako batean rau! sapailloan bera.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ETORKIZUNA

  • handik (eta) hemendik

    Azalpena: edonondik

    Adibideak:

    —   andik emendik soldatu-talde beltzak.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • handik aurrera

    Azalpena: ordudanik

    Adibideak:

    —   andik aurrera Don Carlosek Santa Kruzekiko iduritze obea izan zula.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: de allí en adelante

  • hankak arindu

    Azalpena: lasterka egin

    Adibideak:

    —   Ankak arindu bearra izan zuten, errira sartzeko
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • harez gero(ztik)

    Azalpena: ordudanik

    Adibideak:

    —   Lizarragak arnasa artu zezaken arrezkero.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: de allí en adelante

  • (neure, heure, bere...) hartan

    Azalpena: aldatu gabe

    Adibideak:

    —   Ala gerrarik etzitekela egin, eta bere artan armak utzi zituzten.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: IRMOTASUNA

    Gazteleraz: tal cual

    Frantsesez: tel quel(le)

  • herio suhar

    Azalpena: fite / gogotik

    Adibideak:

    —   Eriosuar aldegiten du apaizak.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AHALEGINA / ARINTASUNA / / SUHARRA

    Gazteleraz: como alma que lleva el diablo

  • hitz(a)(k) eman

    Azalpena: zin egin, egindu

    Adibideak:

    —   Andreari itz eman zioten, berak izpiazkoan laguntzen ba ziten, senarra itzuliko ziotela
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AGINDUA

    Gazteleraz: dar (su) palabra

    Frantsesez: donner sa parole

  • hitz hartu

    Azalpena: konpromiso hartu

    Adibideak:

    —   denen artean itza artu zuten urra-aldi ederra eman bear zituztela liberalai
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • hitza bete

    Azalpena: agindutakoa bete

    Adibideak:

    —   Ez omen zun uste Valde-Espinak, Santa Kruzek itza jango zunik. Eztakit bada: garbi aski erakutsi zion apaizak, etzedukala itza betetzeko gogo aundi aundirik.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AGINDUA

    Gazteleraz: cumplir (su) palabra

  • hitza jan

    Azalpena: agindutakoa ez bete

    Adibideak:

    —   Ez omen zun uste Valde-Espinak, Santa Kruzek itza jango zunik. Eztakit bada: garbi aski erakutsi zion apaizak, etzedukala itza betetzeko gogo aundi aundirik.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AGINDUA

    Frantsesez: revenir sur sa parole

  • hitzerdika

    Azalpena: zeharka hitz eginez

    Adibideak:

    —   asi zitzaizkion axekan, eta Santa Kruz itzerdika, baserritarra balitz bezela.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • hitzetik hortzera

    Azalpena: tanpez, berehala

    Adibideak:

    —   Eta itzetik ortzera ara non azaltzen dan Santa Kruz Berrobin.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: MAIZTASUNA

    Gazteleraz: de repente

    Frantsesez: tout à trac

  • hobe beharrez

    Azalpena: mesederako

    Adibideak:

    —   Baliteke Santa Kruzek gogortxo itzegitea ta iduritu geiegi izatea Aiako ontaz; baño zerbait ba zan, eta garbi aski esan zion Lizarragari berari. Elkar artzeko bide txarrak izan ziran aiek. Santa Kruzek egiten zuna obe bearrez egiten zun, beti asmatzen ezpazun ere.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • honez gero

    Azalpena: mintzo garenerako (ezer) gertatu edo gauzatua dela adierazteko

    Adibideak:

    —   onezkero eztago bada oker ori zuzentzerik.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: para ahora

  • hotsa(k) atera

    Azalpena: jakinarazi

    Adibideak:

    —   Otsa atera zuten, alegia, Amadeok egundañoko urre-pilla zeramala Italira
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: IRAGARTZEA

    Gazteleraz: hacer correr la voz

    Frantsesez: faire tache d'huile

  • huts egin

    Azalpena: erratu

    Adibideak:

    —   Gobernua utzita karlistengana etorriko zirala agindu, baiño uts egin
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: OKERTZEA

  • (inor) iruditu gaiztoak hartu

    Azalpena: ezerk gaizki pentsarazi

    Adibideak:

    —   Bein ola, bialtzen diote apaiz-jantzian, norbait il zulako otsa zedukan bat, arekin konpiantza artuko zula, ta geroenean il egingo zula. Oi zun bezela, Santa Kruzek bi mutil tartean ekarriazi zun bere begietara, baionetak ageri zitutela. Ikusi orduko, Santa Kruz iduritu gaiztoak artu zun. Apaiza ote zan ez ote zan jabetzeko, latiñez galde errez batzuk egin zizkion. Tutik etzun erantzun gezur-apaiz arrek, eta tiroz botarazi zun lizar baten ondoan.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: dar mala espina

  • itzalgaizka

    Azalpena: ezkutuan

    Adibideak:

    —   begiratzailea arontza ta onontza zebilen bitartean, itzalgaizka, ua oartu gabe.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: EZKUTUA

  • jesus batean

    Azalpena: fite

    Adibideak:

    —   Jesus batean estazioa kixkaldu.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ARINTASUNA

    Gazteleraz: en un santiamén

    Frantsesez: en un tournemain

  • joan eta bila!

    Azalpena: ezjakintasuna adierazteko esaldia

    Adibideak:

    —   Nork ote zeukan kulpa? Joan da billa!
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: vaya usted a saber

  • kontakatilu

    Azalpena: berri-kontari

    Adibideak:

    —   Non zebillen Santa Kruz? Aritxulegi aldean iru egunez; baño baserriz baserri zebillen gabez, baserritar liberalai ta aien ispia edo konta-katilluai ikara emanez.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: BERRITSUKERIA

    Gazteleraz: correveidile

  • (ezeri, inori) kontu egin

    Azalpena: adi egon / zaindu

    Adibideak:

    —   SantaKruztarren alderdiari kontu egingo ziola
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: GOGOETA

  • kontu hartu

    Azalpena: adi egon

    Adibideak:

    —   oraingoan obeto kontu hartuko zioten
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AXOLA

  • kontu kontari

    Azalpena: hizketan

    Adibideak:

    —   Ojalatero alper aiekin kontu-kontari egonda.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (inon, ezertan) lanak egon

    Azalpena: zaila gertatu

    Adibideak:

    —   Ari zun otzarekin, ikullu batean sartu zan, eta eguna zabaldu baño len, Prantzira bidea artu zun. Muga pasatzen zeuden orain ere lanak. Baño orain ere zerbait asmatuko zun eta bearra ere bai, lepoa moztuko ezpazioten.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: costar trabajo

  • lau orri(t)an

    Azalpena: izuturik

    Adibideak:

    —   Alako baserri batean otsegin zuten. ùNor da? ta. ù«mikeleteak»ù. Atea zabaltzearekin ezagutu zun etxekoandreak, etzirala, ta ikara lauorrian gelditu zan.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: BELDURRA

  • lehenbailehen

    Azalpena: ahal den arinen

    Adibideak:

    —   berak ere lenbailen atera nai luke erderaz.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA

    Gazteleraz: cuanto antes

    Frantsesez: dès que possible

  • leher egin

    Azalpena: nekatu

    Adibideak:

    —   Lenengo atera-aldi artan ikusi zitunak ikusita, buruzagiak edo jefeak soldaduai nekea ta gosea ematen zizkiela: ler egiñeraztea erabaki zutela zirudin.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: NEKEA

  • leku(a) egin

    Azalpena: (aldean) onartu

    Adibideak:

    —   Leku egin zion gogoz, baita diruz lagundu ere
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: hacer sitio

  • (inoren) lepotik

    Azalpena: bestek ordainduta

    Adibideak:

    —   gure Gipuzkoaren lepotik jan edan egiteko, bestetako ez omen ziran.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: BALIAKETA

    Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa

  • luzaro baino lehen

    Azalpena: aurki

    Adibideak:

    —   Etzun etsi, etzan okildu bigarren aldiz porrot eginda ere. Berrogeitamar lagun aski zutuala zion atzera gerrari ekiteko, ta bai bildu ere luzaro baño len.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: en breve

  • luzaro gabe

    Azalpena: aurki

    Adibideak:

    —   andik luzaro gabe Lizarragak bere eginbidea utzi-bearra izan zun.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ETORKIZUNA

    Gazteleraz: en breve

  • makila dantzatu

    Azalpena: jo

    Adibideak:

    —   Eriotz asko egiñarazi zula; makila dantzatu zula besteren ezurretan
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: JIPOIA

  • musututs gelditu

    Azalpena: tronpatua izan, espero zena ez lortu

    Adibideak:

    —   Don karlosek euskaldunetaz baliatu nai zun Errege-alkian eseritzeko; euskaldunak berriz, artaz, Fueroetarako, ta biek musu uts gelditu ziran.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: quedarse con un palmo de narices

  • musututs utzi

    Azalpena: tronpatua izan, espero zena ez lortu

    Adibideak:

    —   Ain zuzen ere, noren mendean egon Santa Kruz eta Ernialden musuuts utzi zuen batalloiaren beraren mendean
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: HARRIDURA

    Gazteleraz: dejar con un palmo de narices

    Frantsesez: laisser bouche béante

  • noiz baino noiz

    Azalpena: edozein unetan

    Adibideak:

    —   noiz baño noiz an geldituko ote zan ari zan bere burruarekin.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • noiz edo noiz

    Azalpena: noizbait

    Adibideak:

    —   nerekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu dun gogoa.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA

  • noizean behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   noizean bein ikustera zetorren kapitainak.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • (neure, heure, bere...) onetatik atera

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Gauz oek Santa Kruzi onik egiten ezpazioten, beste berri latz batek oso bere onetatik atera zuen
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: salirse de sus casillas

    Frantsesez: sortir de ses gonds

  • onezkoak egin

    Azalpena: adiskidetu

    Adibideak:

    —   Santa Kruzek, bere erabakitasuna utzi gabe esan zion: ba dakit berorrek gorroto didala; baño berori bizi ba da, neri zor dit. Berorrengana zijoazen korreoak nik miatzen nitun: zazpi pusilatu izan nitun, berori iltzeko argibide bereziak bein baño geiagotan arrapatu nizkielako. Au aditzean, biotzak zirrara egin zion Don Karlosi. Onezkoak egin zituten, eta elkarrekin gosaldu. Pakea osoagoa izan zedin jauki nien biei, urrengo igandean Santa Kruzek meza eman zezala, ta Don karlosek bere eskutik jauna artu zezala. Pozik etsi zun Don Karlosek, eta ala gertatu zan.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • onik atera

    Azalpena: egoera larritik atera

    Adibideak:

    —   Santa Kruz gizagajoa an zegoan ibaiean. Etzioten arkakosoak neke aundirik emango. Errosarioa errezatu zun eta Ama Birjiñari eztakit zenbat eskeintza egin zizkion: Misioetara joango zala siñesgabeetara, andik onik ateratzen ba zun.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • (ezerk inori) onik ez egin

    Azalpena: haserrerazi

    Adibideak:

    —   Gauz oek Santa Kruzi onik egiten ezpazioten, beste berri latz batek oso bere onetatik atera zuen
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: GORROTOA

  • orduz gero

    Azalpena: une hartatik

    Adibideak:

    —   ordu ezkero elkarren adiskide gelditu ziran.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • sasitik aldegin eta lohian sartu

    Azalpena: egoera edo lan gaitza utzi eta gaitzagoan sartu

    Adibideak:

    —   Batzungandik igesi ta besteakin topo egin: sasitik aldegin eta loiean sartu
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • su bizi(a)k hartu

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   su bizik artu zun orduntxe santa kruz, eta bai bere mutillai egundañoko bizkortasuna eragin ere
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: montar en cólera

    Frantsesez: monter sur ses grands chevaux

  • su egin

    Azalpena: suzko armez tiro egin

    Adibideak:

    —   Nondik zetozen adierazteko, ta gure atzealdetik su egiteko
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: hacer fuego

  • su eta gar

    Azalpena: eginahalean

    Adibideak:

    —   Fueroena entzutean su ta gar egiten zitzaion biotza.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AHALEGINA

  • su eta jo

    Azalpena: eginahalean

    Adibideak:

    —   Karlistak su ta jo ari ziran.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: AHALEGINA

  • (inor) su gaiztok hartu

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Santa Kruzekin itzegin-naia zedukan Valde-Espinak, eta bai itzegin eta alkar ondo artu ere; baño andik iru egunera, su gaiztok artu zun Valde-Espina Santa Kruzen kontra.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: montar en cólera

    Frantsesez: monter sur ses grands chevaux

  • sutondoan hanka zabal ez egon

    Azalpena: lanean ari, alferkerian ez egon

    Adibideak:

    —   Andik Itziarrera sartu dira, ez noski an su-ondoan anka-zabal egoteko, elurrarekin su-ondo-giro ba zegoan ere. Ta elurra ba zan, esanik dago, aien atzetik izango zirala liberalak, oiñ-aztarna artuta. Santa-kruztarrai uxa-aldia eman zituenean, aien atzetik asi ziran, baño egesi zijoanak oiñak arin. Zer egin omen zun apaizak? Itziarko alkatea deitu, errian ziran petrolio latak aterazi beste oinbeste gizonekin, eta goazen mutillak, Debako liberal-mordoa izutzera, erriari su arrerazteko zurrian.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • tenk egin

    Azalpena: (bidean) gelditu

    Adibideak:

    —   Gero, Meza-nagusira nolabait arrastatu zan, baño etxera-bearra izan zun. Pastora joateko gogoa erakutsi zien, eta Agoztuaren 10garrenean ba zeramaten berrogeita amar gizon inditarrek; baño San Iñaziotik legua bat bidera edo, iltzera zijoala ikusita, bere artan tenk egin zuten. San Iñaziora itzuli zezatela esanda, mendian il zitzaien. Gizon aiek bereala Pastoko jesuiten nagusiari gaztiatu zioten: Aita Loidi ùSanta Kruzù il da
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • toki gaiztoan ez egon

    Azalpena: ironiaz, urrun edo erratua egon

    Adibideak:

    —   Muniziorik ezpazuten Lizarragak eta, zertako etzioten gaztiatu andik aldegin zezala? Santa Kruzengana eziñ-eramanez ote zan? Gañera, Primo de Ribera, iru milla liberalekin Azpeiti aldetik Santa Kruzengana zetorrela Lizarraga ondo ondotik pasa, ta su egin-bearrean agur eginda utzi. Atsegin izango zan Santa Kruzekin! Aiako au saldukeri beltza zala esaten zun. Zarauzko izketa artan elkartzeko egon zirala esaten dute: Santa Kruz Lizarragaren menpean jartzeko zegoala. Etzegoan toki gaiztoan arrezkero!
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • topo egin

    Azalpena: topatu

    Adibideak:

    —   Batzunganik igesita besteakin topo egin
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • tutik (ere) (ez)

    Azalpena: batere ez

    Adibideak:

    —   Bein ola, bialtzen diote apaiz-jantzian, norbait il zulako otsa zedukan bat, arekin konpiantza artuko zula, ta geroenean il egingo zula. Oi zun bezela, Santa Kruzek bi mutil tartean ekarriazi zun bere begietara, baionetak ageri zitutela. Ikusi orduko, Santa Kruz iduritu gaiztoak artu zun. Apaiza ote zan ez ote zan jabetzeko, latiñez galde errez batzuk egin zizkion. Tutik etzun erantzun gezur-apaiz arrek, eta tiroz botarazi zun lizar baten ondoan.
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Gazteleraz: ni mu

  • zain-hila

    Azalpena: motel

    Adibideak:

    —   Lizarraga, Gipuzkoako soldadu karlista guzien agintaria, gizon bizkorra ta ernea zala esaten dute batzuek; ezereza ta gizagajoa beste batzuk. Ikus zer dion Murgiondok: «gizon zaiñ illa ta oartugabea, berrogeita amasei urte zitun gerran sartu zanean, eta asmo onez sartu zan karlistetan; baño pake-denboran ua soldadu ona. Beti Elizbarrenean zegoan: mojan kapillautako geigo balio zun gerrarako baño. Oso sarritan Jauna artzen zun, eta bere soldaduei errosario errezarazten zien beti. Katoliko ona ta Elizkoia zan noski».
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • zangoak dantzatu

    Azalpena: lasterka egin

    Adibideak:

    —   Zangoak dantzatzen zitun. Eguberri bezperan Oyartzunen, jeiki ta arratsalderako Naparroako Leitzan
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

  • zantzua hartu

    Azalpena: barrandatu

    Adibideak:

    —   Bai, liberalen geiegikeriak, eta zantzua artzen zebiltzen ispia aienak, aizatu-bearra zegoen
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ZELATATZEA

    Gazteleraz: seguir los pasos (a alguien)

    Frantsesez: être sur les talons (de guelqu'un)

  • zerraldo erori / gelditu

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Lau ez beste guziak an gelditu ziran zerraldo
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Gazteleraz: quedarse seco

    Frantsesez: rester sur le carreau

  • zotza begiari emanda ere ezer ez ageri

    Azalpena: ilun egon

    Adibideak:

    —   Gau illuna zan: zotza begiari emanda ere etzan ezer ageri
    ORMAETXEA, N. "Orixe"
    Santa Kruz apaiza, 1929

    Kontzeptuak: ILUNTASUNA

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak