- aditzea eduki / ukan
Azalpena: entzuna egon
Adibideak:
Aditzea badut bizkitartean ez-direla bethi on chitchuriak
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- aitoren seme
Azalpena: jauntxo
Adibideak:
Jainkoak ez-gaituren sorrarazi aitorenseme edo burjes handi.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: gentilhombre
Frantsesez: gentilhomme
- auzapez
Azalpena: alkate
Adibideak:
guarda-champetrak, hauzaphezak
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- baitezpadako
Azalpena: garrantzitsu, beharrezko
Adibideak:
bertzalde, lar eta alhapideak baitezpadakoak balimbalira, ¿zertan laiteke Frantziako eta Angeletierrako nekhazalea?
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: GARRANTZIA
- bana beste
Azalpena: alde guztiak kontsideratuz
Adibideak:
bana-bertze, ekharii behar ditu lau buru.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: entre una cosa y otra
Frantsesez: l'un dans l'autre
- begi(a) eman / ezarri
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Eta bazterrei begia ematea
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: echar el ojo
Frantsesez: serrer la vis
- begi ukaldi
Azalpena: begiraldi
Adibideak:
abereei begi ukhaldi bat eman-gabe eta seguratu-gabe ontsa direla.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Frantsesez: coup d'oeil
- (ezeri, inori) begia eduki
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Lanari idukitzekotz begia
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- begien bistako
Azalpena: nabarmen
Adibideak:
begien bichtako gauza da ongarri onak duela ondorio ona.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- behinik bat
Adibideak:
horren gainean banituzke bi erraiteko. Behinik bat, beldur nindaite lurrari udazkenean emanikako ongarria gal dadien primaderakotzat.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: en primer lugar
- behinik behin
Adibideak:
behinik behin, hazi gaichtoak erretzen dira asko marmitzekin eta iraulpena errechten, belhar tzarrak goan direlakotz. Bigarrenekorik, hautsa da onkhailu hobeenetarik bat.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- besterentzat mediku eta (neuretzat, heuretzat, beretzat...) barbero ere ez izan
Azalpena: norberak egiten ez duena besteri aholkatu
Adibideak:
Bertzeentzat midiku gare, eta guretzat ez barber ere
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- (inori) (ezertarako) bide(a) eman
Azalpena: aukera eman, lagundu
Adibideak:
Non dira ordean gizonak legeari bere bidea emanen diotenak?
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: LAGUNTZA
Gazteleraz: dar pie
- (ezertarako) bideak hartu
Azalpena: ezertarako prestakuntzak egin
Adibideak:
laborari onak egiten du bethi ongarria nasa; hartarako bideak hartzen ditu
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- bihotz hausgarri
Azalpena: errukarri
Adibideak:
bihotz-hausgarri da ikhustea asko laborari.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- bizkitartean
Azalpena: artean
Adibideak:
eta bizkitartean damu laiteke arbolentzat ona den tokia alferrik uztea.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- buru gogorrarena egin
Azalpena: ergel azaldu
Adibideak:
Eta buru-gogorrarena egin dute
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- burutan hartu
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
iruditzen zait ordu zinukeela, haurtasuneko solasak utzirik, gizonaren eginbideak burutan hartzeko
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- (neure, heure, bere...) burutara
Azalpena: norberaren erabakiz
Adibideak:
ez-dira holakoetan langileak bere burutara utzi behar.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- denbora eman
Azalpena: iraun
Adibideak:
Beraz lan hartan eman denbora galdua izatu da enetzat.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- dilindaka egon
Azalpena: zalantzan egon
Adibideak:
Ez-da gogoetaka ez eta ere dilindaka egoterik
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- dudarik ez egin
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
Ez-dudarik egin
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: SINESTEA
- egia soberatua
Adibideak:
egia soberatua! ene semea, eta hortarik heldu da landare hainitz hiltzen baita.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- erreka jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Zeren laboraria galdua da sorho onik ez badu eta erreka joko du segurki
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche
- errekan ezarri
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Artzain tcharrak ezarriko du laster arthaldea errekan
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: faire tomber dans la dèche
- esku eman
Azalpena: lagundu
Adibideak:
Goanen natzayo esku ematera
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- eskugain
Azalpena: baliabide
Adibideak:
eskugainik-gabe, bere nausiaz ez-lagundua.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- estraputan gertatu
Azalpena: behaztopatu
Adibideak:
baina gizona estraputan gerthatzen denean, egin-ahalaz behar da atheka tcharretik ilkhitzera
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- gogo hileko
Azalpena: motel
Adibideak:
bertzenaz tontoa eta gogo hilekoa dela.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: MOTELTASUNA
- gogoa arinik
Azalpena: zoroki
Adibideak:
eta gogoa arinik iragaiten dute beren bizia.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- gogoeta egon
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Bardadanik gogoeta nago zer izan othe daitekeen drainadura
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- guardia eman
Azalpena: (ezeri) adi egon
Adibideak:
Gaurdia emazu ongi ene solasari
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- gutiz gehienak
Azalpena: ia denak
Adibideak:
gure aldetan gutiz-gehienak gorriak dira.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Frantsesez: à peu de chose près
- halarik(an) ere
Adibideak:
eta halarik ere bethi erromes.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- handik harat
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
handik harat bethi errechtuz dihoa.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de allí en adelante
- (inori) hitz ukan
Azalpena: prometatu
Adibideak:
Hitz darotzut, aita maitea, ez dutela ahanztera utziko gaurko solas ederra
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- hor edo hemen
Azalpena: nonbait
Adibideak:
ez da urtherik non hor edo hemen zembait buru galtzen ezbaita.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- huitsak aro txarraren gain ezarri
Azalpena: aitzakiatan ibili
Adibideak:
Gure hutsak ezartzen ditugu aro tcharraren gain
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Frantsesez: echar las culpas al tiempo
- (inoren) hutsak estali
Azalpena: (inoren) hutsak isilik gorde
Adibideak:
lagunduko zaitut, zure hutsak esataliko ditut
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
lot zaite lanari lehen-bai-lehen eta zinzinez.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
metan ezartzen da eta noizean behin murrua harrotzen bero ez-dadientzat.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- on atera
Azalpena: egia gertatu
Adibideak:
Zaharraren errana on atheratuko dela
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
- orobat
Azalpena: berdin
Adibideak:
bi iraul-aldietan orobat da.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: ANTZA
- pikorrik (ere)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
ez-da zuhur pikorrik ere ematea.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: ni un ápice
- soinera hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
ez-du balio soinera har detzan gisu-labe egiteko gastuak eta neheak
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: AXOLA
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- urrats urriko
Azalpena: motel
Adibideak:
idia azienda dorphea eta urhats hurrikoa dela.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: MOTELTASUNA
- zain hileko
Azalpena: motel
Adibideak:
Langile, zain hilekoak, lan guti eginen du.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: MOTELTASUNA
- zinkurina egin
Azalpena: kexatu
Adibideak:
Jainkoari egin hambat zinkhurina
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Kontzeptuak: KEXA