ahozabal
Azalpena: berritsu
Adibideak:
abo zabal cenbeitec badute erasaten.
HIRIBARREN, J. M.
Eskaldunak, 1855
agosabala.
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
Afaria ziaten Amuenean. Ondo afaldu, eta bero-bero egin zirenean, berriketan hasi zituan, eta, Txingurri ahozabal horrek ekin zian esaten, honelako neskarekin egin zuela honelako, eta bestearekin halako...
ALZAGA, T. Andre Joxepa Tronpeta, 1920.
Ezin eraman dut nire aurrean besterentzat gaizki esatea. Horrengatik ez dut joan nahi andre Prudentxirenera, aho-zabal eta mingain luxe jende haien tartera, eta...
ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.
beste bein, Plaentxiako Meltxor-enian, bere inguruan izugarrizko korrillua ebala, olako ao-zabal batek zeroian sakia; bazan an ollagorra, erbia, tiro otsa ta abarra
SAN MARTIN, J.
Eztenkadak, 1965.
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: franche caillette