- Peru eta Mariren aldia
Azalpena: antzina
Adibideak:
Peru ta Marien aldiko erara jantzi bear ete-dogu, aita?
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- arineketan oilarra irabazteko moduan ez egon
Azalpena: ibili motelekoa egon
Adibideak:
Añeketan ollarra irabazteko moduan enago; baña, astiro bada-be' ibilli nabil.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- arto zatia lakoa izan
Azalpena: onbera izan
Adibideak:
ori gora-beera arto-zatia lakoa zan, ona, ixilla, sekulan berba txar bat entzuten etxakona
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: ONTASUNA
- (inoren) azkenak egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Medikuak destañie jeurti ezpaleust ebagiko eustiezan ankok eta azkenak egingo nituen segurutik
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- bekoki astunagaz
Azalpena: haserre
Adibideak:
Aspaldian ibilli da gure aita bekoki astunaz.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- besoak ehunduta
Azalpena: besoak gurutzatuta
Adibideak:
Burdizain edo chaufferra zutunik onduan, besuak eunduta, itxaroten An egoan, denda andi baten aurrean zutunik, besoak eunduta etxekandrea dendatik noz urtengo zan.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Gazteleraz: cruzado de brazos
- bizarra eduki / ukan
Azalpena: ausarta izan
Adibideak:
Jolaserako gogoan bizarra daukazute (gar) Ea, datozala ona mutil ollo orreek bizarrik badabe!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: AUSARDIA
- (ezer inori) bost ardura izan
Azalpena: batere ez axola
Adibideak:
Nire txapel au ikusi gura eztaunak eztaiala begitu! Niri ardura yaustak bost... zuen kopla guztiekaitik!...
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: AXOLA
- (neure, heure, bere...) buru izan
Azalpena: independentea izan
Adibideak:
Nire txapel au ikusi gura eztaunak eztaiala begitu! Niri ardura yaustak bost... zuen kopla guztiekaitik!... Zer ba? Gizona ez al dok bere buru bere janzkeran, ala?
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- buruak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Geren esanak arinki, atsegiñez, al danean parregarriro, eskeñiaz. Zelebrekeriren bat buruak eman digula? An ziak zelebrekeria!... (kaz lanak) Nok uste izan eikean, agura zimel arek egin ebala barrabaskeria? Ezta buruak emon-be!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- buruko uleak zutindu
Azalpena: ikaratu
Adibideak:
buruko ule guztiak zutindu yakozan, eta azkenerako bildurren-bildurrez konortea-be galdu eban.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: BELDURRA
- (neure, heure, bere...) burutatik ibili /joan
Azalpena: inoren esanetara ez egon
Adibideak:
Arrañak baizen mutua ezpalitxok esango gayeutsokan; baña orixe yagok ba! Etxok iñogaz itz egiten..., bere burutatik ibilten dok (abk) Eure burutatik oa, ala aginduta?
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- burutik egin
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Burutik eginda irudi barrez ari zela (haur bes) Bahamontesek, kaxketaldixak oratuta beste barik Frantziako bueltia bertan-bera laga ebanian, periodikuak esan eben burutik eiñda euala (ezten) Guziz burutik eginda egoala esan eikean.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Frantsesez: perdre la boule
- entzutea hartu
Azalpena: ospetsu bihurtu
Adibideak:
Lana guztiz ondo ta salneurri begiratuan egiñik entzutea artu eban; eta burdiña urtu-lanetan bera baño oberik ez egoala esaten eben danak aurrez.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- eperdia emon
Azalpena: itzuli
Adibideak:
Au entzunik sarjentuak alde egin eban. Eta berak eperdia emon-orduko iru mutillak dantzan asi ziran etxekoandrearen inguruan...
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- eskolabako
Azalpena: analfabeto
Adibideak:
Zure "analfabeto" dalako orri guk "eskolabakoa" esan oi dautsogu.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: EZJAKINTASUNA
- (elkarren) eskuetara sartu
Azalpena: liskartu
Adibideak:
Bakea gurago yoagu; baña alkarren eskuetara sartzen bagara jo, jo gogor, erruki-barik
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: ISTILUA
- eztialdi
Azalpena: ezkontondoko bidaia
Adibideak:
Atzo zortzi ezkondu zan Txorokilletako neskea; eta bere gizon gazteagaz ortik zear ezti-aldia eginda bart etorri ziran etxera
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Gazteleraz: luna de miel
Frantsesez: lune de miel
- garunetan gatzik ez eduki
Azalpena: ergela izan
Adibideak:
Garaunetan gatzik bauko gero gizon orrek?
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- gauza guztien lehenengo
Azalpena: oroz gain
Adibideak:
Zintzoa, apala, argia, langillea, euskaltzalea da berau; ta gauza guztien lenengo ta ganetik, kristinau ona
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- (neureak, heureak, bereak...) hartu
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
autxok, autxok: orain artuko tuk ireak (nap esa) Zeure estalpean dabiz oneek lotsabakotuten; eta euroen aurrean zeureak artu gura ezpozuz, ixi-ixillik alde egistazu begien aurretik!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- hazurbakoa
Azalpena: mihia
Adibideak:
Gero emakumeakaitik esaten yuek!... Or doiazan mutil gazteok-be azurbakoak listo yaukeezak ba!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Gazteleraz: la sinhueso
- katanarrua gizen ekarri
Azalpena: dirua ukan
Adibideak:
"Indianuak" deitzen yaken gizon areei, batez-be kata-narrua gizen-samar baekarren
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA
- lapurmosu
Azalpena: maltzur
Adibideak:
Biar ara joateko moduan egoten banaz egon neuk garbituko yuat a lapurmosu arraioa!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- (ezeren) lurruna hartu
Azalpena: sumatu
Adibideak:
Nundik-edo-andik lurruna artu eben gorroto eutsoen argin batzuk eta injiñerua jakitun ipiñi eben
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: SUSMOA
- nondik edo handik
Azalpena: nonbaitetik
Adibideak:
orrek batuko dau nondik edo andik etxean bear dana. (manual) Nundik-edo-andik lurruna artu eben gorroto eutsoen argin batzuk eta injiñerua jakitun ipiñi eben
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- odola irakiten ipini
Azalpena: sutu
Adibideak:
Mediko arraio arek jeurti eusten destañiek neuken odol apurre irekiten ipiñi eusten.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: HASERREA
- oilo-lurra
Azalpena: sorterria
Adibideak:
Lan-egin-barik zegaz bizi eukeen-ezkero, euren oillo-lurrera etortea erabagi eben.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- (inon) oinik ez ipini
Azalpena: lanik ez egin
Adibideak:
Arek gizonak solo-ondoan aterpe bat jaso eban; eta antxe egoten zan arkolo zabal jazarrita; pipea erre ta beti-be zato bategaz; soloan ostera, oñik ipiñi-bez
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
- suak hartu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
suac artu (voc bas) Suak artzen eban gure neskak aspaldi onetan darabillezan jantzikerak eta orrazkerak ikusita...
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Gazteleraz: montar en cólera
Frantsesez: monter sur ses grands chevaux
- txakur-diru
Azalpena: sos xehe
Adibideak:
Ordura-arte eleiz atan, alako eske-aldietan, ez ei-zan txakur-dirua baño ikusten
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: DIRUA
- ukondoa goitik erabili
Azalpena: zurruta egin
Adibideak:
Al ebanean ukondoa goitik erabilten zalea zan.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: ZURRUTA
Gazteleraz: empinar el codo
Frantsesez: lever le coude
- upea baino baltzago
Azalpena: oso beltz
Adibideak:
Etxe-aurrera eldu diranean atea zabalik ikusten dabe; barrua upea baño baltzago
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Bigarren abarrak, 1930.
Kontzeptuak: ILUNTASUNA