Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketa bilaketa
HASERREA

        ikus ESATEA ere

        ikus ADOSTASUNA ere

—Haserrea, askotan, inorekikoa izan ohi da; orduan ?Hoa?!? esaten diogu, edo ?Doala?!? opa diogu, amorrarazita; azken finean, gugandik urrun nahi genuke eta, ahal dela, leku eta postura aldrebesetan.

  • (inor) akerrak jeztera (bidali)
  • (inor) antzarak ferratzera (bidali)
  • (inor) artaburuak jorratzera (bidali)
  • (inor) artaburuak urkultzera (bidali)
  • (inor) azeri okerrak uztartzera (bidali)
  • (inor) deabruaren eskura (bidali)
  • (inor) deabruetara (bidali)
  • (inor) errekari behera (bidali)
  • (inor) haize freskoari gabon esatera (bidali)
  • (inor) kaka-barrikan sartzera (bidali)
  • (inor) komunetik bazkatzera (bidali)
  • (inor) mairu herrian gora (bidali)
  • (inor) pikotara (bidali)
  • (inor) piku(e)tara (bidali)
  • (inor) porru landatzera (bidali)
  • (inor) txakurraren zerera (bidali)
  • (inor) txakurraren salan paseatzera (bidali)
  • (inor) txoritara (bidali)
  • (inor) zakurraren atzeko haizea hartzera (bidali)
  • (inor) zakurra atzeko zulotik puztera (bidali)
  • (inor) zakurraren gelara (bidali)
  • (inor) zakurraren ipurdiaren barrenera (bidali)
  • (inor) zakurraren ipurdira (bidali)
  • (inor) zakurraren putzak biltzera (bidali)
  • (inor) zakurraren salara (bidali)
  • (inor) zakurrari ardiak hiltzera (bidali)
  • (inor) zakurrari atzean soin egitera (bidali)
  • (inor) zakurrari atzetik putz egitera (bidali)
  • (inor) zakurrari ipurdian muin egitera (bidali)

—Haserrerik eza

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak bilaketa