- (neure, heure, bere...) Amerika bilatu
Azalpena: aberastu
Adibideak:
Inguru oetako itzai ta mandazaiak lan-aukera bazeukateken; or billatu ziteken beren Amerika
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: hacer las Indias
Frantsesez: trouver la pie au nid
- Ameriketara galtza zaharrekin joan eta zaharragoekin etorri
Azalpena: negozio txarra egin
Adibideak:
Galtza zarrakin joan ta zarragoakin Ameriketatik etorritako indiano bat bauan
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- Astigarraga aldetik jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ankapean, makilla, astaputz batzuk bezala, parregarri ibilli gaituzte, ta zokoratuak egon gerala, ala-zankua? Bejondaikela, motel! Ik jotzen diguk Astigarraga aldetik!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: UMOREA
- Judasena egin
Azalpena: traizio egin
Adibideak:
Judasena egin ziteken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AZPIKERIA
- adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Etzaidak adarrik jo, Ataño! Ire gilbor aundi orrek ezetz ziok
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- agidanean
Azalpena: itxuraz
Adibideak:
orain, agidanean, oien bizitak nere esku zeudek.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: por lo visto
- ahoa beteko
Azalpena: ospetsu
Adibideak:
Amerika, Afrika, Madrid, Barcelona, aua beteko izen oiek zer ote zeukaten ikasi nairik.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- airean erabili
Azalpena: mugiarazi
Adibideak:
Aidean ibiltzen zizkin danak
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- akerraren adarrak bezala ibili
Azalpena: oker ibili
Adibideak:
gaur oraindik ere akerraren adarrak bezela gabiltzak.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: OKERKERIA
- alajainetan!
Adibideak:
gure neurriraño igo nai dute, alajañetan!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- alajainkia!
Adibideak:
Oi, asto au bakarrik zijuak, alajainkia!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- alazankoa!
Adibideak:
parregarri ibilli gaituzte, ta zokoratuak egon gerala, ala-zankua?
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HARRIDURA
Frantsesez: sacrebleu
- (inoren) aldarria egin
Azalpena: famatu
Adibideak:
Aitak berak egiten zin semearen aldarria, pregoia:
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- aldez aurretik
Azalpena: aurrez
Adibideak:
aldez aurretik moldatzen zizkiteken gauzak.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- arnasa berotu
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Etzaidaken neri arnasik berotzen
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: NEKEA
Gazteleraz: faltar el aliento
- arrainea!
Adibideak:
arrainean, alkatea!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arta puska baino atseginagokoa(k)
Azalpena: atsegin
Adibideak:
arta-puska bat baño atsegiñagoko gizona.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- arta puska baino otzanagokoa(k)
Azalpena: otzan
Adibideak:
arta-puska bat baño otxanagoko gizona.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- arto puska baino gozoagokoa(k)
Azalpena: gozo
Adibideak:
arta-puska bat baño gozoagoko gizona
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- astaputz
Azalpena: ergel
Adibideak:
ankapean, makilka, astaputz batzuk bezela parregarri ibilli gaitue
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- ataka jarri
Azalpena: geldiarazi
Adibideak:
Gaitzari ataka jarriko zionik ez izaki
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- atarramendu onik ez eduki / egin / ukan
Azalpena: ondorio txarrak gertatu
Adibideak:
Eskolara zebiltzanak ere, etziteken atarramentu onik
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Atarramentu onik ez genula egingo
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- atrixe doministiku
Azalpena: usin
Adibideak:
batek iji-ijii Atrixe-doministikua egin zin.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- atsolorra
Azalpena: ama berriari auzoko emakumeek egindako bisita
Adibideak:
andik berrogei egunera, elizako sarrera esaten zaion oitura izaten baita, arratsaldean, berriz, auzoko andreak amaren sukaldean billera egiten ziteken. Gure aieka oietan etzioteken oso izen goxoa jarri: atsolorra.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- atzekoz aurrera jaio
Azalpena: zorigaiztokoa izan
Adibideak:
Atzekoz aurrera jaioa izaki ni nunbait
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ADURRA / ZORIGAITZA
- (ezeri, inori) aurpegi(a) eman
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Datorrenari arpegi emanik
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: plantar cara
Frantsesez: faire face
- aurrea hartu
Azalpena: abantailatu
Adibideak:
zedorrek aurrea artu didazu
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ABANTAILA
Gazteleraz: tomar la delantera
Frantsesez: prendre l'avantage
- aurrera atera
Azalpena: betekizuna kunplitu
Adibideak:
Nere semeak aurrera ateratzeko
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: sacar adelante
- aurreratutako oilasko koskor tontor-gorria irudi
Azalpena: harroa izan
Adibideak:
aurreratutako ollasko koskor ttonttor gorri oietako bat dirudik
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- azkena eman
Azalpena: amaitu
Adibideak:
Nola eman zioten bere azkena
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: dar término
Frantsesez: mettre un point final
- azpijane(t)an
Azalpena: traizioz, gaiztoz
Adibideak:
Aspaldian azpi-janean ari zala banekiken.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AZPIKERIA
Gazteleraz: labor de zapa
- aztarrika egin
Azalpena: nekeak hartu
Adibideak:
Nere denboran egiña naiz ni majiña bat aztarrika
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
-Baña, Agustiña! Moztu egin al zaituzte? -Bai zera! Zuloan bera sartu!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- baratzuria bezain fina(k)
Azalpena: zintzoa(k)
Adibideak:
baratxuria bezain piña. Billaukeririk ezagutzen etzuna.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ZINTZOTASUNA
- barau geratu
Azalpena: ezer lortu gabe geratu
Adibideak:
beste urte-pare batean jarraitu ziteken nere arrebak oraindik; baña ni bezin barau geratu itun
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- barrenak ez agindu / ez lagundu
Azalpena: (ezer egiteko) traba moralak eduki
Adibideak:
Barruak etzidak agintzen
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- barrez esteak bota
Azalpena: barre handiak egin
Adibideak:
Guk esteak bota genizkin farrez
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: mearse de risa
Frantsesez: se tenir les côtes de rire
- (ezer) bart arratseko kontuak ez izan
Azalpena: (ezer) aspaldikoa izan
Adibideak:
Nere bizitzako berri jakin nai al uke? Ez didak gutxi eskatzen, motel! Ez baidira danak bart arratseko kontuak.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ANTZINA
- basakarana bezalakoxea izan
Azalpena: zalua izan
Adibideak:
Basakarana bezelakoxea niñun; alperrikako gantz ta koipe-kutsurik gabea
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- batera etorri
Azalpena: iritzi bereko izan
Adibideak:
Batera gentozenak giñun biak
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- bazterrak harrotu / inarrosi / nahasi / toreatu...
Azalpena: jendea asaldarazi
Adibideak:
Kezka txarretan bizitzeko, beren burak galtzeko, bazter guziak nasteko
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (ezerk inorentzat) begi gorriak ukan
Azalpena: larritasunean bizi
Adibideak:
Zorretan bizitze orrek begi gorriak dizkik neretzat
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- begi-belarri
Azalpena: adi
Adibideak:
begi-belarri ibilli bearra zeoken.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: con los cinco sentidos
- (inor, ezer) begien aurretik galdu
Azalpena: ezkutatu
Adibideak:
Semeak gazteak izaki eta, bein begien aurretik galdu zutenean, etsi ziteken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: perder de vista
- begitan eduki
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Artzaiak ere begitan daukaten piñua
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: GORROTOA
Gazteleraz: tener entre ojos
- begi(e)tan ukan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Bosgarrena oso begitan baizun
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: tener entre ojos
- begiz jo
Azalpena: bereizi, desiratu
Adibideak:
Artzairen batek laxter joko zin begiz txokon babes ordeka
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: echar el ojo
Frantsesez: serrer la vis
- behin betiko(tz)
Azalpena: betiko
Adibideak:
eta kezka gaizto oiek bota itzazu behin betiko.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- bejon (dei(n)ala, deizula, deiola...)
Adibideak:
-Bejondeikela. motel! Orain al ator alaruka?
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- beldurrak airean
Azalpena: beldurrez
Adibideak:
bildurrak aidean egoten niñun.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: BELDURRA
- bihotza ilundu
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Itz gutxitan kontatu nai nikek; oroitze utsak gaur oraindik illuntzen baizidak biotza eta negar-malko ixillak banaka-banaka asten baizaizkidak
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: TRISTURA
- bihotza korapilatua eduki
Azalpena: nahigabetu
Adibideak:
Orduan bezin korapillatua biotzik eduki
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- bihotzik ez eduki
Azalpena: ez ausartu
Adibideak:
Kapellau biurri aren ondora urbiltzeko biotzik etzeukateken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (ezer egin) bitarteko onik ez eduki
Azalpena: kezkatua egon
Adibideak:
Aiek gure sukaldera bildu bitarteko onik ez nin eduki
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: SETAKERIA
- bizi pozean
Azalpena: ilusioz
Adibideak:
bizi-pozean burua jasotzen ari giñun.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (neure, heure, bere...) biziko
Azalpena: aparta
Adibideak:
berebiziko lanak egingo zizkin.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- bizimodua atera
Azalpena: bizitzeko adina irabazi
Adibideak:
bizimodua ateratzeko leku gutxi aski izan dit nik
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
Gazteleraz: ganarse la vida
Frantsesez: assurer sa matérielle
- (inoren) bizkar
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
besteren bizkar jan da edanez.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: BALIAKETA
- (ezer inori) bost axola izan
Azalpena: batere ez axola
Adibideak:
Erderarengatik bost ajola zidaken neri orduan
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AXOLA
- burua galdu
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Zartu zanean, burua erdi galdu zaioken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: perder la cabeza
Frantsesez: perdre la boule
- burua lehengo lepotik eduki
Azalpena: iritziz edo ohituraz ez aldatu
Adibideak:
Lengo lepotik zeukak burua
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
- burutik behera jo
Azalpena: jo
Adibideak:
Marmitarekin burutik bera joko omen zin
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- burutik bota
Azalpena: ahantzi
Adibideak:
Ura nere biotzeko utsuna; ezin burutik bota!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AHANZTURA
Gazteleraz: quitar de la cabeza
- burutik egin
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Burutik egiña zegok
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Frantsesez: perdre la boule
- deabru guztiak (neurekin, heurekin, herekin...) ukan
Azalpena: haserre egon
Adibideak:
Deabru guziak berekin zituen, eta sukalde-zai irugarren semea zuan arek arrapatu nai zuan
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (inoren) eder egin
Azalpena: (inorentzat) atsegin izan
Adibideak:
Sartu dan jende berri onen eder egitearren
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (inorenak) egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Gureak egin du bestela!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HERIOTZA
Frantsesez: avoir son compte
- egun handia
Azalpena: heriotza
Adibideak:
Agur, Maria, egun aundirarte.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- egunari berea eman
Azalpena: eguneko lana egin
Adibideak:
Gaurko egunari berea eman diozu onuzkero
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- epela(k) sartu
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Epelak sartu dizkiok aitari; baña bapo zeok motel
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: TRONPATZEA
Gazteleraz: dár(sela) con queso
Frantsesez: donner le change
- erronkak bota
Azalpena: harrokeriak esan
Adibideak:
Gipuzkoa guziko erronka botia zegok
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HARROKERIA
Frantsesez: faire le rodomont
- eskupeko
Azalpena: limosna
Adibideak:
kapitan ari egindako eskupekoaz gañera.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (neurak, heureak, bereak...) eta besterenak
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
asi bazan, bereak eta besterenak egin gabe ez uan geratu.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (neurak, heureak, bereak...) eta bost
Azalpena: egundokoak
Adibideak:
bereak eta bost supritu zizkin urte aietan.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- ez hanka eta ez buru
Azalpena: trakeski
Adibideak:
ez anka ta ez buru, kantatu zian.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: sin pies ni cabeza
Frantsesez: sans queue ni tête
- (inon) ezeren kinkorik ez izan
Azalpena: isilpean egon
Adibideak:
Orain egun batzuk emengo jolas ta iskanbillen berri zekinak, gaurko ixiltasun ontan, nola ez negar egin? Emen ez da ezeren konkiorik! Au kanposantua da, Joxe!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- ezpata lepoan ukan
Azalpena: arriskuan egon
Adibideak:
Geroztik kalte besterik egin ez diguten gaztelu zar satorzulo oiek or geratu itun betiko txutik. Zer gerta ere, lepoan beti ezpata
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- eztanda gaizto egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Aldapa gora eztanda gaizto egiten ibilli gabe
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: NEKEA
Gazteleraz: sudar sangre
- gainari eragin
Azalpena: mendiaz beste aldera pasa
Adibideak:
Gaiñari eragin dio! -esaten bazioten, berriz, mendiz beste aldera pasa zala alegia
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (ezeri) galga eman
Azalpena: gogo bat edo ihardun bat erreprimatu
Adibideak:
Mingain orri galga pixka bat eman akion!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- galtzak bete lan eduki
Azalpena: lan asko eduki
Adibideak:
Etxea jaso ondoren, zorrak ordaindu bear, eta aziendak ere bear, bazeukateken galtzak bete lan
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: LANA
- galtzipurdi
Azalpena: trakets
Adibideak:
baserritar galtz ipurdi gizajoren bat.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- gorputz geratu
Azalpena: hil
Adibideak:
elizakoak artu zizkin, eta goiz aldera, ondoeza eginta, gorputz geratu uan
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: quedarse seco
- gorri geratu
Azalpena: beharrean geratu
Adibideak:
okerrena, berriz, laugarrena jaio ondoren, beren amona il zitzaiela, órduan geratu giñan gorri, orduan!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- gosari lege
Azalpena: gosari moduko
Adibideak:
gosari-lege bat jarri ta eraman zieken.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- gradoak jaso
Azalpena: besteren estimazioa irabazi
Adibideak:
Neskatx bati etxeraño lagunduta, badakit nik gradoak jasotzen nitula
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: ganar puntos
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
ortarako betik ez dit eduki; umorerik ain gutxi.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- haize emaile
Azalpena: animatzaile
Adibideak:
deabrua berbera dek guda-asmatzalle, eta gizonen gorrotoa, berriz, aize-emalle.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- handi uste
Azalpena: harro
Adibideak:
mutil aundi-uste, erdi-txoro, egoskor arro oietakoa.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HARROKERIA
Gazteleraz: vendehumos
Frantsesez: m'as-tu-vu
- hanka gorri
Azalpena: haur
Adibideak:
lenbiziko anka-gorria etorri uan mundura.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- hanka sartu
Azalpena: sartu
Adibideak:
Ez nin ankik ere sartu geiago eskoletan
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA
Gazteleraz: poner pie (en)
- (inon) hankarik ez jarri
Azalpena: ez sartu
Adibideak:
Ez nuala geiago an ankarik jarriko
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- hankaz aurrera joan
Azalpena: hil
Adibideak:
Amaikatxok ankaz aurrera joan bear du
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: salir con los pies por delante
Frantsesez: sortir les pieds en avant
- harri bihur
Adibideak:
Arri biyur ona zala!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- harria jan
Azalpena: goseak bizi
Adibideak:
Lan eginda jan zak arria!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: GOSEA
- harrika eman
Azalpena: harrikatu
Adibideak:
Arrika eman didate
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- hau ere badugu
Adibideak:
au ere badegu, Joxe! au ere badegu!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: ¡habráse visto!
- hautsi ala eten
Azalpena: ondorioaz arduratu gabe
Adibideak:
bost zoiean, autsi edo eten, asten giñanean gu.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: NOLABAIT
- hazitarako inor ez gelditu / geratu / utzi
Azalpena: denak hil
Adibideak:
ez dek iñor azitarako geratzen
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HERIOTZA
- hegohaizea baino harroagoa(k)
Azalpena: harroa(k)
Adibideak:
egoaizea baño arroago.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Frantsesez: fier comme un paon
- heriotz penarekin kapilan daudenak bezala
Azalpena: etsirik
Adibideak:
an geratu dituk, eriotz-penarekin kapillan daudenak bezela.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Bein emandako itza jan baño len
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitzaspertu
Azalpena: hizketa lasai
Adibideak:
Arekintxe itz aspertu bat egiteko zoratzen nengola.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- hitzetik hortzera
Azalpena: tanpez, berehala
Adibideak:
itzetik ortzera erantzun omen zioken Txirritak.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- hizketa aspertu
Azalpena: hizketa lasai
Adibideak:
izketa aspertu bat egin.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- hor konpon txuri ta beltzak!
Adibideak:
kristau zintzo ta euskaldun jatorra izan dedilla, bai, ta or konpon txuri ta beltzak.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- hor nonbait
Azalpena: paretsu
Adibideak:
ama xarrari eskerrak, or nunbait antolatzen giñan.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: por ahí por ahí
- (inori, ezeri) hortzak erakutsi
Azalpena: kontra atera
Adibideak:
Zeñek urtzak erakutsi, etzaik paltako
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: MEHATXUA
Gazteleraz: hacer frente
Frantsesez: faire face
- idia adar eta guzti irentsi / jan
Azalpena: asko jan
Adibideak:
Idia bere adar ta guzi irentsiko liken-ta!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: comer(se) su padre por los pies
Frantsesez: avaler un boeuf
- ilunbista
Azalpena: ilunabar
Adibideak:
aiek bakoitzak artu ta illun-bistara arte.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- inondik inora (ez)
Azalpena: inola (ez)
Adibideak:
Iñondik iñora ezin nezazken aitaren kutixi danak bete.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: de ninguna manera
Frantsesez: d'aucune manière
- ipurdiz gora
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
an ziak ipurdiz gora.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers dans l'air
- irabaziak aurreratu
Azalpena: dirua osatu
Adibideak:
Gazte jende kazkarin xamarrá; irabaziak aurreratzeko gogo aundirik gabea
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: DIRUA
Frantsesez: mettre de côté
- itsumustuan
Azalpena: presaka
Adibideak:
aldapan bera itxumustuan.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ITSUTASUNA / PRESA
- itzala eman
Azalpena: kartzelara kondenatu
Adibideak:
Baña betiko itzala eman die
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Frantsesez: mettre à l'ombre
- (neure, heure, bere...) itzalarekin erriertan joan
Azalpena: norberaren buruarekin hizketan joan
Adibideak:
Amona bere itzalarekin erritan zijoan batean
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- izu laborri
Azalpena: beldur
Adibideak:
baña izu laborriak artuak zeuzkala.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: BELDURRA
- jainkoak dakien lekuko
Azalpena: urruneko
Adibideak:
Jainkoak zekin lekukoak ere baitun.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (inori) kargu egin / hartu
Azalpena: erantzukizuna eskatu
Adibideak:
neri kargu atzera etorri zaneko
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: pedir cuentas
- kargua hartu
Azalpena: arduratu
Adibideak:
danen kargua nik artu bear
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- kaskarin
Azalpena: txolin
Adibideak:
gazte jende kaskarin xamarra.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- katu erdian egon
Azalpena: erdi mozkortu
Adibideak:
Katu-erdian zeudeken geienak
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Frantsesez: être pompette
- kinkiorik (ere)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
bataiotik etxerakoan, dena ixil; ez omen uan kinkiorik ere.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- kioak egin
Azalpena: kantatzean, notak erratu
Adibideak:
Dardarak egiñaz; kio edenik ere bai tartean
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: hacer gallos
- kontura etorri
Azalpena: konorteratu
Adibideak:
Txirrita kontura etorri zanean
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: volver en sí
Frantsesez: reprendre ses esprits
- kroskak saltatu
Azalpena: trabak desegin
Adibideak:
Etxe oneko alaba baizan, eta badakik zer istiIluak ekartzen ditu askotan orrek. Neskak berak salta zizkin kroska guziak
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: superar los obstáculos
- kukuak oker jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Gaur ere gure beltz gizarajoei kukuak oker jo die
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: OKERTZEA
- larru bizirik
Azalpena: biluzik
Adibideak:
erdi larru bixirik laxterka ta iraulka.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: en cueros vivos
- larrutik pagatu
Azalpena: asko kosta
Adibideak:
Alare, txantxangorri gizajoak pagatzen ziteken larrutik
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: pagar caro
- leher eta lan egin
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Majiñatxo bat ler ta lan egiña
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- leher gaizto egin
Azalpena: zeharo nekatu
Adibideak:
Zenbat atzera-aurrera ta ler gaizto ez ote zutei egin aiek
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: NEKEA
- leku(a) egin
Azalpena: (aldean) onartu
Adibideak:
Ia neretzako ere egiten dezun an lekua!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: hacer sitio
- lekutan
Azalpena: urrun
Adibideak:
lekutan zegok emendik.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: URRUNTASUNA
- (ezer) lekutara joan
Azalpena: desegin
Adibideak:
Nere garai bateko ametsak lekutara joan itun!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: ir a parar a buen lugar
- leporaino bete
Azalpena: zeharo bete
Adibideak:
Leporaño bete uan gure sukaldea
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: llenar(se) hasta los topes
- lepotik gora bete
Azalpena: asko edan
Adibideak:
Ori lepotik gora ardoz eta sagardoz betea zioken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ZURRUTA
- lipu beltzak hiltzea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Bei urde ori! Lipu beltzak ilko al au, ba!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- lurrari kendu
Azalpena: aidean jaso
Adibideak:
Baña, bat-batean aurrez-aurre kantatutak bertsoak liburu batean baleude, gazte ta indartsua baaiz ere, ez ioke lurrari kenduko
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- mahain gainean katuarentzat papurrik ere ez utzi
Azalpena: asko jan
Adibideak:
katuarentzat papurrik ere utzi gabe mai gañean
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- makila jaso
Azalpena: eraso
Adibideak:
Makillarik jaso ez duten lau semem dauzkat arriskurik gorrienean
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ERASOA
- mandoa ere botatzeko usaina
Azalpena: usain txarra
Adibideak:
mandoa bera ere botako zin gure etxe-zuloko usainak
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- markesaren alaba(k)
Azalpena: harroskoa(k)
Adibideak:
ai zer markesaren alaba
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HARROKERIA
- markesaren alaba(k) izan uste
Azalpena: norberaren burua handitzat eduki
Adibideak:
Aiek eguzkitara aterako zitun kristaurik ez uan, bada, gure etxean. Ezta markesaren alabak izan balira ere
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- min zuria egin
Azalpena: zorabiatu
Adibideak:
Min txuria egin ta oieratu ziteken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ONDOEZA
- mordoiloan
Azalpena: ulergaizki
Adibideak:
mordolloan itz egiñaz.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- mutila(k) izan
Azalpena: trebea(k) izan
Adibideak:
Nonsok edo andik, gauzen batzuen truke edo, egiten itun polboraren jabe. Mutillak itun orduan aiek!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- muturra jarri
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Arek jarri zigun muturra!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HASERREA
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- muzin egin
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Euskerari muzin eginta
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: MESPREZUA
Frantsesez: faire fi (de...)
- noentiendoko
Azalpena: erdaldun
Adibideak:
karabinero oek Altza'ko alkatearen lagunak itun. Gaiztoz ezagunak biak. Jakiña, no entiendo'koak.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- non joa egon
Azalpena: lana ukan
Adibideak:
Bazioken nun joa
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: LANA
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
nondik nora antz eman diok nere lana dala ori?
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- odola(k) irakin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Odolak irakiten, gorri-gorri egiñak, beren zer esanik aitu zituztenean, neri eraso zidateken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: subírse(le) la sangre a la cabeza
Frantsesez: monter comme une soupe au lait
- oiloak azeriaren ondoan bezala
Azalpena: larri
Adibideak:
olloak azeriaren ondoan bezala, nora jo ta zer egin ez dakitela.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: LARRITASUNA
- ondoeza egin
Azalpena: gaizkitu
Adibideak:
Ondoeza eginta
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- (neure, heure, bere...) onetik atera
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Gero ni zaitzera etorri uan bat, jeiki ez nendin edo beste zerbait okerrago egin ez nezan, nere onetik ia aterea bainengoen
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- palo palo egin
Azalpena: umetan, idazten ikasi
Adibideak:
Emendik Ameriketaraño argi-indarra jartzeko aña palo-palo egiña nauk ni
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- pegadizo bat egin
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Pegaizu gaiztoren bat egin nai ziguteken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: TRONPATZEA
Gazteleraz: hacer una jugarreta
- poto egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Poto egin
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERTZEA
- (inon) praka bete lan egon
Azalpena: inon lan asko egon
Adibideak:
Denean dago praka bete lan-da
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- sasia(k) sutu
Azalpena: iskanbila edo sesioa sortu
Adibideak:
Bertso-saio ederrik egiñak giñun biok. Arek sutuko zin sasia, eta ene erruz ez uan itzaliko
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: ISTILUA
Gazteleraz: sembrar cizaña
- suaingilen gisa
Azalpena: biluzik
Adibideak:
suangillen gisa, erdi larru bizirik.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- sudur makala ez eduki
Azalpena: igarri
Adibideak:
Ez dauzkak sudur makalak! Nondik nora antz eman diok nere lana dala ori?
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: IGARTZEA
- sudur makalak ez ukan
Azalpena: igerri
Adibideak:
Ez dauzkak sudur makalak! nondik nora antz eman diok nere lana dala ori?
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- talkako ahariak bezala jarri
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Talkako aariak bezela, aurrez-aurre jartzen itun bereala
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- tankera eman
Azalpena: igarri
Adibideak:
Baña bertsolari-etorria ere ongi Jaungoikoaren doaia dek. Emendik atera gabe zeudenak, beti bertsolari tartean bizita, alare tankerik ematen etziotenak baitun
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: IGARTZEA
- topo egin
Azalpena: topatu
Adibideak:
Topo egin
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- tripa jate
Azalpena: amorrazio
Adibideak:
nik pasa nitun tripa-jateak!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- tripak jan
Azalpena: amorratu
Adibideak:
Neri beti erderaz egin bearra; nik deus ere ez baidakit erderaz. Beti tripa jaten ateratzen niñun andik
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: comerse las tripas
- txanpona atera
Azalpena: bizitzeko adina irabazi
Adibideak:
Txanpona poliki ateratzen dekala
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
Gazteleraz: ganarse la vida
Frantsesez: assurer sa matérielle
- (inoren) txanponak har bihurtzea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Txanponak irabazi nai badituk, ar biurtuko al zaizkik danak
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- txantxangorriarena egin
Azalpena: ez mugitu
Adibideak:
Txantxangorriarena egin bear nik: betiko txuloan geratu
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: LASAITASUNA
- txinalka
Azalpena: (oinetakoak) erdi jantzian, orpoak sartu gabe
Adibideak:
espartziñak txiñalka, erdi jantzian.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- ur (hau, hori, hura...) pasa
Azalpena: ezer ezagutu, eskarmentua ukan
Adibideak:
Ur ortan pasia ez danak, urrutitik begiratzen baiziok eta etzekik zer dan ere ori
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- urrutiko intxaurrak
Azalpena: amestutako egoerak edo ondasunak
Adibideak:
urrungo intxaurrak ez niotek lausotu.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AMETSA
- utikan
Adibideak:
utikan, ume tatxuak aleenak!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- zaldaleak irabazten ari
Azalpena: lurrean bueltak eman
Adibideak:
Ukulluan zaldaleak irabazten ibilli al aiz?
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- zanputza bezala haizatu
Azalpena: harrotu
Adibideak:
zanputza bezela aizatzen itun, motel
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: HARROKERIA
- (inoren) zatar zaharrak aideratu
Azalpena: izkutuan egon behar zuena erakutsi
Adibideak:
Ilunpean dauden zatar zarrak egoara aidatzea, ez dek askotan komeni
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: sacar a relucir los trapos sucios
- zilipurdikada
Azalpena: burutxeta
Adibideak:
tiro ta zilipurdikada ikusteko zoratzen.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ez didak neri olako ziririk sartuko!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- zotz egin
Azalpena: zozkatu
Adibideak:
Txotx egin ziteken
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Gazteleraz: echar a suertes
Frantsesez: tirer à pile ou face