azpiko(a)z gora
Azalpena: alderantziz edo nahaspilan
Adibideak:
arri-eskaltia azpikoaz gora iraulia, obia utsik, iljanzia zoruan, eta izerdi-zapia aldamenean.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
gauza guziak nola azpikoz gora infrantzikaturik jarriak diren.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
mundua azpikoz gora jarriko lutekela.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Jo dute Elgoibarko gaixo-etxera, bi aldiz irauli dute azpikoaz gora, ta... ez arkitu zantzurik ere. Etxeak zitun zoko, ardandegi, ganbara ta gañerako, begiratu omen zituen, baño txoria zegoaneko gelarik ez iriki, begien agerian ba zegoan ere.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Sukalde dana lajatzen dute azpikoz gora jirata.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Jaioak bizi nai.
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: sens dessus dessous