hitzik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Ez dut gehiago hitzic atheraco, elizaco aintzindariec manaturic baizic
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Baña birtutearen contra ez du iñorc zer itzic atera
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Baña Pedro-k itzik ere atera baño lenago
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Larrañekoek aoa bete ortzekin gelditu ziran, itz bat atera ezinda
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Naiago nuen itzik ez banu atera
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Probatu ez duenak orrelako gaitzik ezin leike atera gai orretan itzik
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío