lanak ukan
Azalpena: zaila gertatu
Adibideak:
Nahiz berenaz jite azkarrekoa zen, lanak izan ditu, hogeita bortz urtez Afrikako iguzki dorpearen jasaiten
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Buruzagiak ordu arte lanak izan zituen irria ezin atxikiz
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Lan aundiak izan nituan enparantzara igarotzen
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
iluntzen asi zuelarik lanak ziten
IRIGARAY, P. F. "Larreko" (1869-1949)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Itzbiriak lanak izan ditu emen denok lagunak gera guzitok elkarren
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
Zer aldakuntzak urte gutxian sinisteak lanak ditu gailurretara begiratuta ixilik ezin gelditu
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Gazteleraz: costar trabajo