- aho beteko
Azalpena: ederra, goxoa
Adibideak:
Auxe bai dala sagardo ederra! Ao-beteko sagardoa!
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- atarri ederren jabe izan
Azalpena: ederra izan
Adibideak:
Atarri ederren yaube da
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: EDERTASUNA
- ederra eduki
Azalpena: arazoak eduki
Adibideak:
Ederra eduki, ederra jasan behar.
HERRI MINTZOA
Agirrebeña, A. / Maiz, B. / Muniozguren, F. / Sarasua, A. / Zabaleta, M. Zarautz hizketan, 2007.
- ederra egin
Azalpena: (damuzko hasperenez) oker egin, asmoa hondatu
Adibideak:
AXERIA. Lehengo numeroa okerrekoa omen zen. JOXPAKIÑA. Okerrekoa? MIEL MAI. Ederra egin diagu!
ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.
Orra ederra egin det ustegabean
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
- (inoren) ederra galdu
Azalpena: inoren oniritzia galdu
Adibideak:
Norbaiten ederra galdu
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- (inoren) ederra irabazi
Azalpena: inoren gustukoa izan
Adibideak:
Norbaiten ederra irabazi
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- ederra(k) nola berri onaren mandataria
Azalpena: eder
Adibideak:
gaba zegoan ederra, nola berri onaren mandatariya.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Kontuchoak, 1886
- ederra sartu
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Eta len baño mutuago geldituzan, ederra sartu zion!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
Gazteleraz: dár(sela) con queso
Frantsesez: donner la baie
- ederrak emon
Azalpena: jipoitu
Adibideak:
Mutillak arpegi illunduagaz: Gaur ederrak emon dausties. Zer ba? Jo egin aue ala?
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
- ederrak emon
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Urrengo bakar-aldian arakatu ebazan bere eskutuleku guztiak, eta kortakoa utsik aurkitu eban. Ederrak emon yeustazak aretxek! egiten eban bere artean ostatari zuurrak Zelan igarri ete yoan or dirua edoala? Auxe dok ona!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
- ederraren galak
Azalpena: ezpainetako bikorrak
Adibideak:
Ederraren galak ere atera zitzaizkidan...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hazitarako prenda ederra ez izan
Azalpena: bihurria izan
Adibideak:
Zedorri ere azitarako prenda eder bat etzera lotsik ez dezun gezurtia ta mingaiñ gaiztoko saltsera
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- hitzak ederrak eta putzak minak ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Itzak ederrak eta putzak minak
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- hogeitamarreko ederra ukan
Azalpena: bazkari ona egin
Adibideak:
ogeitaamarreko ederra izan degu
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
- polakra ederra eduki
Azalpena: mozkortuta egon
Adibideak:
Zer jakin behar zuten mozkor haiek!; polakra ederra zeukaten...
ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.
- porron ederra izan
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
Porron ederra izan
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
- tarranta ederra eduki
Azalpena: ozenki eta oihuka hitz egin
Adibideak:
Tarranta ederra dauke orrek
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
- txanblazo ederraren jabe egon
Azalpena: ustegabeko ondorioa gertatu
Adibideak:
Egiya esanez al ua nere arrazoia ukatzera? Txanblazo ederren jabe deskuidatutzen bazera.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Gazteleraz: llevarse un chasco