honez gero
Azalpena: mintzo garenerako (ezer) gertatu edo gauzatua dela adierazteko
Adibideak:
zazpi egun oetan ezta etxeratu; onezkero bertako egiñ da, eta artu ezazute zerontzat.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
bai, jauna; ordua da onuzkero.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
onezkero eztago bada oker ori zuzentzerik.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
onezkero zer mouz konpontzen zera Afrika aldeko morakin?
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
onezkero esan dute Bekoetxia galdu da.
OLAZIREGI, M. M. "Bekoetxia" (Bertsolaria, 1824-1904)
A. Zavala Oiartzungo beste lau bertsolari.
bisita bat nai luke egin onezkero.
ARANBURU, P. "Pello Saikola" (Bertsolaria, 1903-????)
A. Zavala Zubeltzu ta Saikola bertsolariak.
onezkero ez gaude oso luzaroko.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
Jungo zitzaien onezkero belarritara kontu ori?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: para ahora