(neure, heure, bere...) onetatik atera
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Nor bere onetatik aterazi
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Gauz oek Santa Kruzi onik egiten ezpazioten, beste berri latz batek oso bere onetatik atera zuen
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Onetatik atera zan
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Biyotza konsolatu ezin penetatik iya atera nintzan nere onetatik
ZAPIAIN, J. (Bertsolaria, 1873-1957)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Nere onetatik atera nau
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Bere onetatik atera dituzte liburu honetako nabarmenkeriek
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gauetik goizera, gizona oso harrotu zait, inon ezin gelditu dela, eta bere onetatik atera da.
ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.
Bere onetatik aterata dago...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: salirse de sus casillas
Frantsesez: sortir de ses gonds