lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
merezi dü lehen bai lehen inprima dadin.
TARTAS, J.
Ontsa hiltzeko bidea, 1666
aitzitik athera itzazu, othoi, lehen bai lehen.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
eta lehen bai lehen egin dezon garazia entzuteko bozkariozko berri.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
estimatcen dut merezi duela lehen bai lehen inprima dadin.
ARGAINARATZ.
Deboten brebiarioa, 1665
eldu ciran, Jesus preso arraraztera, ta lembait ten illaraztera.
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
hunetaz haliatu nahi dut lehen-bai-lehen.
DUVOISIN, J. P.
Aita Cardaveraz Laphurdico escarara itzulia, 18??
erori baçare altcha çaite lehen bai lehen.
CHOURIO, M.
Jesus Christoren imitationea, 1720
lot zaite lanari lehen-bai-lehen eta zinzinez.
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
çohaçi lehen bai-lehen menditarat.
BIBLIA
Larreguy, B. Testamen ?aharreco eta berrico historia I.
sar akit bada, arren, len bait len.
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
bere jabeari biurtzea lembaitlen.
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
lembaitlen ecusi dezazun, asi saitez bereala.
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Hobe dugu lehen bai lehen heltzea Piarresen hitztorioetara eta bera aditzea mintzatzen.
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.
len bait ten, lembailen.
HERRI MINTZOA
AĜibarro, A. Voces bascongadas.
Erroke, arin amaitu eik; nik len bai len oeratu gura neuke.
AZKUE, R. M.
Bein da betiko, 1893.
hea, lehen-bai-lehen.
MOULIER, J. "Oxobi" (1888-1958)
Oxobiren lan oroitgarri zonbait.
has zaite lehen bai lehen otoi eni erakusten.
MONHO, S. (1749-1821)
P. Lafitte Poemes basques de Salvat Monho.
animari lembait-len eman osasuna.
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
ezeztatu lehen-bai-lehen.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
agian sarri, lehen bai lehen agian.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
gaindu det ariñ, lenbailen zeruratzeko ichumendua.
ARRESE, E.
Nere bidean, 1913
Jakina da; osaba hilez gero lehenbailehen joan nahiko dute.
ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.
lehen bailehen egin.
IRIGARAY, P. F. "Larreko" (1869-1949)
Prosistas navarros contempor˙neos.
berak ere lenbailen atera nai luke erderaz.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
paraje ontatik libra gaitzazu len-bait-len.
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
lasterka an dijoaz sartzera lenbailen.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
odol-isurtze izugarriy'au lenbailen buka dedilla?
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
len-bait-len ta beingoan obeko nazu ill.
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
ia len-bait-len bazatoz.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc½filo, 1913
bildu ziran, eta Jesus-i gelditzeko esan bearrean, eskatu zioten lenbaitlen begietatik kendu zekiela.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Lenbailen libratzera saiatu gaitian.
ARRUTI, A. "Pastor Izuela" (Bertsolaria, 1780-1837)
A. Zavala Pastor Izuela, Ezkioko ta Segurako itsuak.
esaten digu Zizirkill'era bialdutzeko tenbailen.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
lenbailen jaiki eta aurreko alkitara joan ziran.
IRAZUSTA, J. A.
Bizitza garratza da, 1950.
joan artzaiak lenballen Aloñan-gora Aloñan-bera.
MITXELENA, S.
Arantzazu, euskal poema, 1949
ikerkuntza hori lehen-bai-lehen hastekotz.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
lenbailen zerbait egin bear zan-ezkero.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
eta goazen lehen bait lehen Lizardik bere maitearekin amets-bideetan barrena egin zuen bidaldi luzea berritzera.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible