- (ezerk) adarrak makur ukan
Azalpena: ustegabeko aldaketak ukan
Adibideak:
Egia duk, bai, yokuak adarrak makur ditik nik nekez irabaziak ostalerak yanen tik
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
HERRI KANTUTEGIA
Azkue, R. M. Cancionero popular vasco I, 1918
Kontzeptuak: EZUSTEA
- aditzea eduki / ukan
Azalpena: entzuna egon
Adibideak:
Aditzia badiat zaharretarikan surik ez den lekutik ez dela kerikan
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- bizia funditu
Azalpena: hil
Adibideak:
Xortiak tiratu, ez untsa geratatu! Guk behar partitu, beharrikan ere bizia funditu
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- buruz buru
Azalpena: elkarren aurrean
Adibideak:
biak buruz buru galdegin baitzerautan.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Gazteleraz: frente a frente
Frantsesez: face à face
- elezuritu
Azalpena: solas egin
Adibideak:
Hail elhe xuritzera gizon batekilan / Manexeneko Ximun har zak heurekilan
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Frantsesez: tailler une bavette
- engoitik
Azalpena: jadanik
Adibideak:
Antton, etzakala egin odol gaixtorikan hori gertatua duk oroi engoitikan.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Gazteleraz: para ahora
- entzutea ukan
Azalpena: entzutetik ezagutu
Adibideak:
Entzutea baduzu nitaz lehen ere: nor naizen erraitera ez nuzu herabe
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- erdiarekin osoa egin
Azalpena: ondoriorik eskasena eskuratu
Adibideak:
Egiten dute erdiarekin osoa / Eginak gire gure estofa on baten yabe
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- errekan beratu eta lixiban egostea merezi
Azalpena: jipoia merezi
Adibideak:
Oraiko mutilzarrek zer dute merezi? Errekan beratuta, lexiban egosi
HERRI KANTUTEGIA
Arratia, M. Cancionero popular del Pa¡s Vasco I.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
HERRI IPUINDEGIA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza IV.
- esku zabal
Azalpena: emankor
Adibideak:
bidean nator ondo jakiñik eskuzabala zerala.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
Andre Emili, andre gora ezin diro odirik orha artorik jorra hain gu
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- haize hotza jan
Azalpena: goseak bizi
Adibideak:
Gizon zirtzilaren haurrak maiz gose ta egtirri kanpora yaii ondoan, haize hotza yanari
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: GOSEA
- hiru arditen lekurik ez ukan
Azalpena: inguratua egon
Adibideak:
han nintzan harrapatua / aginduaz dolutua / urruntzeko izan banu hirur arditen lekua / gizonez inguratua / iduri preso hartua
HERRI KANTUTEGIA
Arratia, M. Cancionero popular del Pa¡s Vasco II.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- kontu(a)(k) atera
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Iñork ez du firmatzen: kontuak atera
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: GOGOETA
Gazteleraz: sacar cuentas
- lapurtarren besta
Azalpena: garaitza
Adibideak:
galdu duen gaixoak buruan har beza ez dela egun oroz laphurtarren besta.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
HERRI KANTUTEGIA
Michel, F. / Irigaray, A. Poes¡as populares de los vascos, II.
- lau zorri ez balio
Azalpena: ezer ez balio
Adibideak:
Ez zuen balio lau zorri
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: no valer un real
Frantsesez: ne pas valoir un pet de lapin
- lekua(k) hustu
Azalpena: alde egin
Adibideak:
Hustu bainuen lekhua
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Frantsesez: vider les lieux
- mairu herrian gora (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Andre Emili, andre gora ezin diro ogirik orha artorik jorra hain guti: bihoa mairu herrin gora
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Gazteleraz: mandar al carajo
Frantsesez: envoyer balader
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizean bein bedere bisita nazazu.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- noizik behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik bein ongi busti.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- odol gaizto egin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Antton, etzakala odol gaixtorikan egin
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: HASERREA
Gazteleraz: hacerse mala sangre
- oriko txoria
Azalpena: bertakoia
Adibideak:
Ori-ko txoria laket da beti Ori-mendian.
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- palazio bat zekalez edo lastoz egin
Azalpena: gutirekin konformatu
Adibideak:
Palazio bat inen dugu zekalez edo lastoz
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- plaza guztiarentzat (inor) aski izan
Azalpena: kualitate handiak ukan
Adibideak:
Bai, bainan Perkain hori etzuen lotsatzen: plaza guziarentzat bera aski baitzen
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- puinal batean pasa
Azalpena: (inork inor) hil
Adibideak:
Bertze nunbait pasa niro yaun hori puñal batean
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
- tabernaria pultsatzera joan
Azalpena: edatera joan
Adibideak:
Pultsatzera oakio tabernariari
HERRI KANTUTEGIA
Riezu, J. Nafarroako Euskal-Kantu zaharrak.
Kontzeptuak: ZURRUTA