aditzera eman
Azalpena: adierazi
Adibideak:
Zer zeran eman dezu naikua aditzera
ITURZAETA, F. M. (Bertsolaria, 1872-1948)
A. Zavala Iturzaeta bertsolaria.
Konpaiñia berean galdegin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua. Eta bertze guztien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela, egiteko hartan eskuak sarthu.
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
Gaur eman beaizut aditza
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Ez da posible biar bezela aditzera ematia
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Aditzera emateko Landibartarren fedia
MARITORENA, J. (Bertsolaria, 1882-1953)
A. Zavala Bidasoa aldeko bost bertsolari.
Zembat Jesusi zor dioten ezagutzen ez dutela aditzera ematen dute
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Laister emango dizut orren aditzera
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Aditzera emanaz gauza mirariyak
OTA¾O, P. (Bertsolaria, 1857-1910)
A. Zavala Pedro Mari OtaÏoren bertsoak.
Eman nai det aditzera
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
Pasadizuak diran bezela aditzera emateko
LIZARRALDE, J. M. "Urkiolegi" (Bertsolaria, 1872-1936)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Aditzera eman zeroen bere sentimendua
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Jesus-ek parabola onekin aditzera eman zigun nork bere doayakin, asko dituena bezala gitxikoa ere bere eta besteren salbacioa irabazten nekatu bear dala
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Bikaiuari aldez aurretik eman giñun aditzera
ETXABE, A. M. "Axentxio Txanka" (Bertsolaria, 1890-1961)
A. Zavala Axentxio Txanka bertsolaria.
Gazteleraz: dar a entender